Euskeraren ereduak

Euskeraren ereduak

Notapor Gizakume el Mar Abr 01, 2003 6:42 pm

Ez dugu guztiz amaitua euskaraen batasuna, berriz aurrera goaz. Eredu egokiak batzuetan euskera batua erabiltzea eskatuko du baina beti ez, guztion artean hizkera-eredu kalitatekoa lor dezagun.
Euskeraren egoera hobetzen goaz eta etorkizuna egunero zabaltzen eta argitzen munduan zehar itzaropenaz.

Gizakume
 

Batasuna? erabilera hobe dagoen dagoenean

Notapor Pgote el Mié Abr 02, 2003 5:28 pm

Euskararen batasuna ez dator hizkuntzaren derrigorrezko edo indarrezko batasun batetik. Nik uste alde guztietatik begiratu eta alde guztietatik eragin behar diogu euskarari. Gainera, ene ustetan, bide egokia hartua da.
Nire ikuspuntua azaltzera noakizu, aurretiaz esanez ez naizela ez filologoa ez eta euskararekin inolako harreman akademikorik duenik.
Euskara egunetik egunera egiten dugu erabiltzen dugunok. Batasuna emana izan dugu askoren lanari esker. Horra, bada Euskaltzaindia, arauak eskainiz. Baina, atzetik, Argia, Jakin, Egunkaria, Elhuyar, euskaraz idazten duten guztiak, literatura propioa eginez edota itzulpenetan mulgilduak direnak,...
hauek ematen digute haria eta aske gara jarraitzeko edo ez. Goierrin ibiliak bagara, hainbeste hitz joko eta joera berezi eta berekoiak ahoan dira, eta ez dira galtzen, nahiz eta erabiltzaileek batueraz eskolaratuak izan. Gauza bera Markinan, Lekeition edo edozein tokitan, beti ere euskararen arabilpena aurretiaz galdua ez bada izan.
Bestelakoa gertatzen zaigu euskara denboran galdua izan den lekuetan. Arabar errioxan bizi izan naiz urteetan eta han ere nahastea dugu. Beste erreferenterik gabe euskera eskolan ikasia dutenek batuaren beharra dute, baina ahalegin txikiena egina duenak hanhemendik erreferente berriak bilatzen ikasi du bere euskera hori "naturalagoa" egiteko. Kalean erdararekin berarekin ere nahastuz erabilgarriago egiteko.
-Pasatu gabe, esango dizu, edo, -aber, utz nazazu bakean...
Erdarakadak euskararen hizkuntza estrukturetara bidaltzen dira eta erabilera horren eskutik sortzen ari da euskalki berri bat.
Edozein kasutan, erabiliak egiten du euskara hizkuntza bizia. izango da astia itxuraldatzeko gure gustura eta baita gure beharretara ere.
Baina beti izango dute eragina komunikabideek eta egiten den literaturak, azken urteotan duten bezalaxe, eta apur bat aurretik Mikel Laboa, Benito, Xabier Lete eta hainbat abeslarik izan duten moduan.
Nahi eta ez, erreferente kulturalak baditugu, eta ezin galdu.
Edonola ere, erabilerak gaitasuna ematen digu, eta ontzat hartzen ditugun erreferenteek tresneria gure maila gainditzeko. Erabilerak berak beharrizanak sortzen dizkigu, eta erreferenteak ditugun neurrian, hobetuko dugu. Izango da sasoia euskalkietan sakontzeko, zeren hauek erabiliak dira leku jakinetan.

Pgote
 

Pgote-ri

Notapor Gizakume el Mié Abr 02, 2003 6:55 pm

Behar bada arrazoia duzu erderakadak euskararen hizkuntza egituran duten eraginak, ni behintzat saiatzen naiz nahasteak ez egiten, hala ere hizkuntz guztiak erkunde biziak eta mugikorrak dira.
Horregatik moldatzen dira biziraupenei, adibidez gaur egun -hau da- idazten dugu -auda- esan arren edo -ecutea- ordez -edukitzea- edo - eukitzea-
Berriz, gustokoa dut euskarari buruzko hitzaldi hau, ulertu dezakezu, ez dela batere erraza ameriketetan euskal kontestua edukitzea, ordea badira euskaldunak hemen giro hori osatzeko eta egunero mintxatzeari ekiten dut, eta egia esanda ingelesko erderakadak entsuten dira hemen baita, esate baterako -buiak- esan arren -drogak- entsun dut behin baino askotan, antzinako balezaleak erabilitako ingelesko -drogue- hitzatik.
Dena den esaera diñoen bezala;
Gernikan naiz Txikagon, sagarra sagar, txepetza txepetz ta euskalduna euskaldun.
Ahaleskoa da nire seme-alabak amerikan jaiotzea, baina arren euskaldunak izango dira.
Urtz taldearen bertsoak esaten duten bezala,
" Aitonaren hitza dut gogoan nere ama hizkuntza mintxerakoan, ni banoa seme artzazu hitza ta emaiozu euskerari zure bizitza".
Nahiz eta hain urrun izan arren, nik ahal dudan guztia egingo dut Euskal-herria laguntzeko, Irlanda ez zen askea bihurtu ameriketetan bizi ziren irlandar laguntza gabe.
Gizakume
 

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado