Helburua euskararen egoera hobetzea

Helburua euskararen egoera hobetzea

Notapor Sasi el Mié Sep 17, 2003 3:16 pm

Erdi hilda dagoen foro honetan galdera hau bota nahiko nuke, norbaitek erantzungo duen esperantzan:
Zer egin beharko genuke euskararen egoera hobetzeko?
Sasi
 

ZURE GALDERARI

Notapor SIRI-MIRI el Mié Sep 17, 2003 5:45 pm

erantzun eskero gauza asko egin liteke baina denetari bitartean garrantzitzuena nozki erabiltzea egunero ze norbaitek ezan zuen bezalaze EUSKERA EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK EZ DUTELA IKASTEN BAIZIK ETA DAKITENEK EZ DUTELA ERABILTZEN eta beste gauza bat nire eritziz nahiko garrantzitzua da beintzat nik ikustendutela da geroago eta gehiago EUSKERA dago arriskuan gertatuliteka EUSKAÑOL zortzea erdi Amerikan gertatzendena ESPANGLIH bezalaze, nik ez dut ulertzen zergaitik erabiltzen dugu sarritan ERDERAS nasteko itzak eta telebistak, irratiak, egunkariak eta abar daukete ERRU asko
ADIBIDEZ
OPARIA / ERREGALUE... GARRANTZITZUE /
IMPORTANTIA...ABESTIA / KANTA...URRUTIZKIÑE /
TELEFONOA... ABERIA / ANIMALIA ... PISTIA /
ANIMALIA... BERRIA / NOTIZIA ... MEZEDEZ / FABOREZ ... ABIZNA / APELLIDUE ... OPILA / PASTELA ... PASTIZA / PASTELA... AMAITU / AKABEU ... ONHARTU / AZEPTAZIOA... IKURRIÑA /
BANDERA... GUDA / GERRA... LAZAI / TRANKIL ...
LEENDAKARI / PRESIDENTIA ... LEIOA / BENTANIA...
AIZTOA / KUTXILLOA... ALOGERA / SOLDATA ...
ARASOAK / PROBLEMAK ... ITXAS-ONTZIA / BARKUE
ZUHAITZA / ARBOLA... ZALANTZA / DUDA... ITXARON / ESPERO... ZERGAK / IMPUESTOAK... ARTU / KOIZU...BAZELIZA / ERMITIA... GARESTI / KARU...UNE / MOMENTU... OSPIÑA / BINAGRIA... AKEITA / KAFIA... TXOLA / KOPIA... TXOKORRA / PUROA... ORLEGIA / BERDEA ...IGALI / FRUTIA.... GOZAKI / AZUCREA .... ETA ABAR beste askoz gehiago daude baina hori da bakarrik ikusteko exemplu bat bezalaze.
agur bero bat
SIRI-MIRI
 

Garbizalekeriarik ez!

Notapor Sasi el Jue Sep 18, 2003 8:51 am

Zuk jarritako adibideetatik asko, garbizalekeriaren ondorioz sortutako hitzak dira, euskal jatorririk ez dutenak hau da: asmakizun hutsa. Adibidez:
Kanta euskara da.Telefonoa euskara da(hizkuntza guztietan hala esaten da) eta urrutizkiñe sabinokeria. Aberea eta animalia ez dira sinonimoak testuinguru batzuetan, bi hitzak dira euskaldunak. Piztia eta animaliarekin gauza bera gertatzen da.
Mesedez eta faborez biak dira euskara.
Opila eta pastela ez dira sinonimoak testuinguru batzuetan. Pastela eta pastiza sinonimoak dira. Amaitu eta akabatu biak dira euskara (akabatuk esanahi gehiago ditu). Ikurrin hitza Euskal Herriko bandera da, Sabinok asmatua hau ere.(Bandera beraz euskara da). Guda erabil daiteken arren, gerra hitza hobesten da. Lehendakaria EAEko presidentea da, Nafarroan eta Espainian, besteak beste, ez dago lehendakaririk, presidenteak daude. Zuhaitza arbola...Orlegia garbizalekeriak sortutako hitza da, euskaraz berdea esan behar da.........
Oso normala da euskarazko hitz asko erdal kutsukoak izatea, baina ez hartu erdarak hizkuntza menperatzaile gisa, hartu aberastasun iturri bezala. Gainera, kontuan hartu behar duzu, euskarako hitz asko eta asko latinetik datozela (mailegu gehienak agian).
Euskara ez dakitenek hitz egiten ez dutelako galtzen dela esatean arrazoi duzu; baina zer egin dezakegu dakitenek hitz egin deaten?
Sasi
 

SASI, NI ZURE AIN ONDO

Notapor SIRI-MIRI el Jue Sep 18, 2003 9:50 am

ez dakit euskera eta badiñozu ipini dozuen gauzaren azalpena agian arrazoia eukiko dozu eta beste galderari erantzun ezkero ba bakoitzak ahal duena egin diela, nik beintzat euskeraz dakien jendeari normalki euskeraz egiten diot.

besarkada aundi bat.
SIRI-MIRI
 

EGIA BERDADEROA

Notapor zuzenbide el Jue Sep 18, 2003 9:53 am

Nire aburuz, euskararen egoera hobetzeko ezinbestekoa hizkuntza normalizatzea, izan ere, euskara gaztelerarekin batera koofiziala izanagatik ere, gaztelerak hainbat abantaila ditu euskararekiko. Euskaldun bat erraz bizi daiteke Euskal Herriko edozein txokotan gaztelera soilik jakinik, ostera, euskera bakarrik dakienak (Kasu hipotetiko batean, noski), nekez eraman dezake bizi arrunt bat, euskal herri txiki eta tradizional batekoa izan arren.
Honen aurrean, nomalizazioa lortzeko ahaleginetan, erakunde publikoetan lan egiteko gazteleraz gain, euskera jakitea ere derrigortzea komeni da, alegia, herritarren aurrean lan egiten dutenek bi hizkuntzak erraztasunez menperatzea. Neurri hauek ez dira, demagogia merke bat zabaltzen dutenek diotenaren aurrean, gazteleraren aurkakoak, ezta gaztelera solilik dakiten euskaldunen kontrakoa. Neurri hauek orokorrean diskriminazio positibo bat osatzen dute, euskara, legeak dioen moduan, gazteleraren maila berean ezartzeko.
Horrez gain, ezin dezaket aipatu gabe utzi, batzuek EGA tituluaren aurka duten ezinikusia, hura lortzeko euren gaitasun-ezagatik duda izpirik gabe. EGA ezinbestekoa da euskal dialektologia aberatsa lotu eta ez urruntzeko (hots, euskaldun guztiok elkar ulertu dezagun), eta arestian aipatu ditudan neurriak aurrera eraman ditzagun.

Agur bat euskaldun orori.
zuzenbide
 

EGA titulua

Notapor Sasi el Jue Sep 18, 2003 11:27 am

EGA titulua edukitzeak, zenbait ingurune erdaldunetan, ordea, ez du euskara nahikoa jakitea bermatzen. Hala ere horrelako titulu bat edukitzea behar-beharrezkoa iruditzen zait, nire iritzi apalean, administrazioan lan egiteko hau eskatu beharko lukete eta (perfilik ez). Baina horrek arazo txikitxo bat plantzeatzen digu (beno handi samara egia esateko): euskal herritarren gehiengo batek ezingo lukeela lan hauetan ibiltzeko aukerarik izan. Zilegi al da hori? Ez al genuke lehenengo herria euskaldundu eta euskal alfabetatu beharko?
Sasi
 

Ni Siri-Mirirekin konforme nago

Notapor Euskararen laguna el Dom Sep 21, 2003 10:57 pm

Ni pertsonalki Siri-Mirirekin konforme nago... Nire iritziz euskal hitz jatorraren aurkitzea beti hobea da... Naturaz erradikalismoen gabe ("telefono" segurki berba nazioartekoa da eta ez da beharrezko beste hitz)...

¡Gora euskara!

Goraintzi asko - Euskararen Laguna.
Euskararen laguna
 

mesedez

Notapor SONIA2 el Jue Oct 02, 2003 8:51 am

sasirekin ados nago, beraz Siri miri mesedez zerbait idatzi baino lehen pentsatu.

Denok euskeraz egin beharko genuke.
ah! Igandean denok Kilometroetara!!!
SONIA2
 

SONIA2 , NIK IDATZI BAINO LEHEN............

Notapor SIRI-MIRI el Jue Oct 02, 2003 8:13 pm

........ pentzatu nuen ze ipini, nahi dutena ezan da holan segiten badogu arriskua dagola Euskera EUSKAÑOL lortutea baina ez urte baten edo bian, eta beste aldardi batetik berba edo itzak berriak nik ez baina norbaitek itzulpena Euskarari egin liteke edo bestela ALEMAN sergaitik daukat itzak asko hain luzeak ? ba horrexegaitik , zuk Sonia itz egin naidezun bezalaze ze nik egingo dut al duten bezalaze eta nozki itz bi berdiñak edo hantzekoak badaude nik erabiliko dut Euskararen urbilago dagoena.

besarkada haundi bat.
SIRI-MIRI
 

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado