Página 1 de 1

Euskara Bilbon

NotaPublicado: Dom Sep 21, 2003 10:32 pm
por Euskararen laguna
Pretziatu lagun euskaldunak,

nola da euskararen egoera Bilbon? Zenbat jende hitz egiten dut?

Eskerrik asko aldezaurretik zure erantzuntzat.

Euskararen Laguna.

uste dut

NotaPublicado: Lun Sep 22, 2003 9:52 am
por uste dut
Uste dut 45.000 pertsona inguruk hitz egiten duela, % 9 inguruk-edo.

oye Patxi

NotaPublicado: Vie Sep 26, 2003 1:51 pm
por Josu
Bilbon nahiago dute erdal azentu baskorroa izatea, euskara hitz egitea baino. Beno, Bilbon edo Donostian edo Gasteizen edo Irunean... iparraldeari buruz zer esan...
"Que hacessss puessss" "Fuego tienesss?"
bla bla bla bla...

BILBOKO SALDUAK

NotaPublicado: Lun Oct 20, 2003 11:24 pm
por Sesiozale
Bilbon abertzale ugari bai. Ez dute dudarik. Gora Euskadi, ta gora ikurriña ta botatu dezagun EAJ edo EA edo dena delako alderdi euskaldunen bat! baina itxurakeria besterik ez da...euskeraz ez dute hitz egiten oro har. Donostian, berriz, alderdi sozialistak irabazten badu ere, euskeraren erabilera askoz ere nabarmenagoa da.

Bilbotar zaretenok, utz ezazue propaganda soila, eta mintza zaitezte euskeraz! Ikurriña balkoian eskegita ez da euskera bultzatzen. Mingainean dago guztiaren gakoa.

Bai

NotaPublicado: Sab Nov 15, 2003 7:40 pm
por Mikel Iruñarra

Donostiar eta gipuzkoar askok nahiko zihurtatuta ikusten dute euskera bere herrietan, baino egoera ez da hori.

Donostian euskerak zailtasunak edukitzeko bestaldetan (euskeraren mugaldeetan) egoera larria jaso behar du. Ta magaldeetako sozialistak ze nolako jarrerak azaltzen dute? Ez Odon Elortza bezalakoak.

Zure lasaitasuna, eta zure utzikeria kalte haundia egiten gaitu. Zure botoa Ibarra, edo Paco Vazquez-en bezalako gendea laguntzen dio.

Euskeraren aurkako jarrerak ez dira oraingokoak. Aspalditako kontuak dira. Eta beti izan gara abertzaleak euskeraren alde gehien borrokatu dugunak.

Eta PSOEn barne ere, ez dira gaur egungo jarrerak. Gerra zibilaren aurretik datoz. Unamunok berak, euskerak lasai il utzi behar geniola esan zuena, PSOE-ko militantea izan zen denboraldi batean, adibidez. Zuek ia ber-bera egiten ari zarete.

Gaur egun, iruñean udaleko inkesta bat esan du hogeitamar urtetik beherako gende artean ehuneko hemezortzi hitzegiten eta idazten du euskaraz. Eta ehuneko hiru gehiago ongi ulertzen du. Bilbon gehiago izango direla uste dut.