Página 1 de 1

Agintzen dutenak, noiz?

NotaPublicado: Jue Sep 25, 2003 10:50 pm
por Xabiertxo
Oso ondo gaurko inkestarena, baina, nola egingo dute lagun arruntek alde, agintzen duten askok eta askok (eta euskara ikastera behartzen gaituzten horiaxek, hain zuzen) ez badakite eta, okerrago dena, ikasteko ahaleginik egiten ez badute? izenik? Emilio Olabarria, Iñaki Anasagasti, Bilboko alkatea, Bizkaiko aldun nagusia... Jarraitu behar al dut?
A zer kopeta gogorra!

Politikariak soilik balira...

NotaPublicado: Vie Sep 26, 2003 1:34 pm
por Josu
Eta ezer gutti agintzen duten milaka "aberchale" sutsuak? Hoien euskalduntzea noizko? Independentzia Egun Handian?