Zergatik? Hizkuntza bat maitatzeagatik

Zergatik? Hizkuntza bat maitatzeagatik

Notapor euskaldunotakobat el Jue Oct 16, 2003 7:51 pm

Nor naiz ni, gaur gertatutakoaz hitz egiteko? 16 urte. Ume moko bat. Agian... Agian ez, ordea. Amak esnatu nau institutura joateko:

- Berriz e sartu dia.
-Ze, nola?
-Zabaltzen, lizarra... 8 detenitxu ditxuzte, beraien artian Sors, ta Arrizabalaga, ta egunkariako langilien bozeramailia ta beste batzuk...

Sumina. Besterik ez dut sentitu lehen hanka ohetik kanpora jartzean. Leihotik at begiratu eta behelainoa, zentzu guztietan. Zer esanik ez Martin Ugalde Kultur Parkean. Behe lainoa ez, Kea, amorruak eta gorrotoak erretako sentimenduek sorturiko kea.

2003- Egunkaria, Argia, Zabaltzen, Berria, Elkar...
2004- Ikastolak, ikasleok, irakasleak?
2005- Euskaldun guztiok?

Bada garaia norbera bere lekuan jartzeko. Egoera bakoitza bere mugen barruan mantentzeko. Gu ez, gu ezin gara atera. Izan ere, zertarako? Beraiek datoz eta gugana... Laster, etxeko sukaldean?

Eta zergatik? Gizakiaren ondarerik garrantzitsuena zaintzeagatik:

Hizkuntza bat maitatzeagatik.

euskaldunotakobat
 

LASAI MUTIL ...........

Notapor KELG161003 el Jue Oct 16, 2003 8:35 pm

...... zarritan ezan duten bezalaze abesti baten zati bat ipiniko ditut :

EUSKERA GALDUTEKO EZ DAGO BILDURRIK
MUNDUAN EZ DA ZORTU HORTAKO INDARRIK
ZASIJAKINTZU ASKO DABILTZ GALDU NAHIRIK
ASMO TXAROIEK GUSTIOK DIRADE ALPERRIK.

eta kontutan izan abesti hau mende bat baino gehiago daukala, eta beste aldardi batetik olerkari batek ezan zion moduan :

EUSKERA EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK EZ DUTELAKO IKASTEN , BAIZIK ETA DAKITENEK EZ DUTELAKO ERABILTZEN. azkenengo idatzita oso GARRANTZITZUA.
KELG161003
 

euskalzalea zergatik abertzale?

Notapor ZAF el Lun Oct 20, 2003 2:18 pm

Izenburuari benetan esanguratsua deritzot.

Euskara maite duenak...beregatik lan egiteko prest dagoenak...koofizialtasun santuaren azpian dagoen gordintasuna salatzen duenak...

zergatik izan behar du abertzale?

Batzuek gogo bizia dute batak bestea dakarrela azpimarratzen, ordea...non dago errealitatea utzi eta fikziora pasatzen den muga? Non amaitzen da demagogia soila eta non hasten da egia biribila?

Euskalzaleak ez du zertan abertzalea izan behar.

Ezta abertzaleak euskalzale ere.









Aurreiritziz osatutako lotura hutsa da.
ZAF
 

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado