Zer da zuretzat euskalduna izatea?
Beti ari gara euskaldunok galdera hau egiten: zer da, benetan, euskalduna izatea?
Eta egia esan, galderak ez dauka erantzun jakin eta bakarrik. Gure artean, askok euskal usaia eta ohiturak segitzearen bidez erakusten dute euskaltasuna, besta egiteko moldean edo lagunekin eta familiarekin biltzeko modu edo maneran. Batzuk euskara mintzatzen dugu, eta agian espainola edo frantsesa, eta badira ere Euskal Herrira noiz edo noiz bidaiatzen direnak. Gure arteko askok badakite jota-fandangoa edo euskal dantzak dantzatzen, eta beste hainbat, euskal klub baten inguruan sortu, hazi eta egiten dute bizia.
Gutariko gehienak gehiago ikasi nahi dugu geure erro eta ondareaz, eta harro gaude bere iraganari geroa eman nahi dion kultura aberats bateko kide garelako.
Gure euskaltasuna batera edo bestera azaltzen dugula, gu geu, Euskal Herrian sortuak izanik edo Euskal Herritik etorri ziren haien seme-alaba edo ondorengo, Ameriketako eta Euskal Herriko parte gara, Ameriketako euskaldunak, euskaldunak.