Zer da zuretzat euskalduna izatea???

Zer da zuretzat euskalduna izatea???

Notapor Aigor el Mié Abr 21, 2004 7:24 pm

Zer da zuretzat euskalduna izatea?

Beti ari gara euskaldunok galdera hau egiten: zer da, benetan, euskalduna izatea?

Eta egia esan, galderak ez dauka erantzun jakin eta bakarrik. Gure artean, askok euskal usaia eta ohiturak segitzearen bidez erakusten dute euskaltasuna, besta egiteko moldean edo lagunekin eta familiarekin biltzeko modu edo maneran. Batzuk euskara mintzatzen dugu, eta agian espainola edo frantsesa, eta badira ere Euskal Herrira noiz edo noiz bidaiatzen direnak. Gure arteko askok badakite jota-fandangoa edo euskal dantzak dantzatzen, eta beste hainbat, euskal klub baten inguruan sortu, hazi eta egiten dute bizia.




Gutariko gehienak gehiago ikasi nahi dugu geure erro eta ondareaz, eta harro gaude bere iraganari geroa eman nahi dion kultura aberats bateko kide garelako.

Gure euskaltasuna batera edo bestera azaltzen dugula, gu geu, Euskal Herrian sortuak izanik edo Euskal Herritik etorri ziren haien seme-alaba edo ondorengo, Ameriketako eta Euskal Herriko parte gara, Ameriketako euskaldunak, euskaldunak.

Aigor
 

eta holandarra?

Notapor gantifaz el Jue Abr 22, 2004 6:39 am

Eta nor da holandarra? Holandan bizi/jaio dena, ez? Zergatik ez antzeko definizioa euskaldun izateko?
Esaten dozun gauza guzti hoiek oso ondo daz, baina horreik ez dute euskalduna euskaldun egiten. Euskaltasuna abertsaletasunarekin lotu nahi dutenek sortu duten 'paja mental' bat da.

gantifaz
 

Barkatu baina...

Notapor Aigor el Jue Abr 22, 2004 7:03 pm

... ez da paja mental bat, egia da. Jende askok ezaten du Euskalduna dela, baino gero momentuetan Euskarari ez dio laguntzen edo ez da Euskaraz mintzatzen. Paja mental hori zu bezalako jendeak egiten du.
Euskaldunak erantzun mesedez!!!
Aigor
 

paja mentala

Notapor gantifaz el Jue Abr 22, 2004 8:57 pm

1) Euskeraz erantzun dot, beraz ez dot ulertzen zergatik esaten dozun "nire bezala"

2) Holandarraren adibidearekin esan nahi dudana zera da, euskaldun izatea gauza objetibo bat izan beharko litzatekeela (behintzat gehiengo baten), eta ez jokabide, ideia politiko edo zaletasun asuntoekin loturikoa. Gauza hoiekin lotzea paja mental bat da, interesekin eginikoa, abertsaleek euskaltasuna heurena egin nahian sortutakoa.
gantifaz
 

ni ez al naiz?

Notapor gantifaz el Jue Abr 22, 2004 8:58 pm

Gauza bat ahaztu jat...
Zer esan gure dozu "euskaldunak erantzun mesedez" horrekin? Ni ez al naz euskalduna zure irizpideen arabera edo zer?
gantifaz
 

nik ez det hori esan izan nahi...

Notapor Aigor el Vie Abr 23, 2004 7:07 pm

NIK ESAN NAHI IZAN DUDANA IZAN DA EUSKALDUN SENTITZEN DIREN EUSKALDUNEK ERANTZUTEKO, EMATEN DU ZU EZ ZEALA EUSKALDUN SENTITZEN. EUSKALDUN BAT IZATEA EZ DA BAKARRIK ODOL EUSKALDUNA IZATEA, BAITA ERE BIHOTZEAN EUSKALDUN SENTITZEA DA ETA EMATEN DU... ZU EZ ZARELA HORRELAKOA. SENTITZET DET, BAINO HORI DA NEURE IRITZIA.

BADAUDE MUNDUAN EUSKALDUN SENTITZEN DIRENAK BAINO GURE HIZKUNTZA HITZEGITEN EZ DUTENAK, ETA GAUZARIK GARRANTZITSUENA DA:
BERDIN DU EUSKARA HITZEGITEA ALA EZ, EUSKALDUN SENTITZEKO EUSKADI MAITATU BEHAR DA ETA BETI GURE ARAZOEKIN BATERA EGON.

ORAIN GURI ERREPRESENTATZEN DIGUN ARBOLA (ZUHAITZA) HIL EGIN ZAIGU, BAINO USTEN DUT ZUHAITZA EZ DELA GAUZARIK GARRANTZITSUENA... GARRANTZITSUA DA JENDEAREN IRITZIAK ERRESPETATZEA ETA GEHIENBAT BIHOTZAN ERDIA BAINO GEHIAGO EUSKALDUN SENTITZEA.

ESKERRIK ASKO GUZTIORI!!!

ZUEN ERANTZUNAREN ZAIN...
Aigor
 

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: Bing [Bot] y 1 invitado