por 45 el Lun Jun 05, 2006 10:06 pm
Hori da Gizakume, DVk ematen dituen euskarazko informazioak albistea euskararen inguruan denean, herri kirolei buruzkoa denean, folklore hutsa denean edota bestela ebanjelioak. Horra mugatzen du euskararen balioa.
Beitu, atzo Berriak zekarren gehigarri batean duela 30 urte abian jarri zuten ekimen bati buruz hitzegiten zuten: "Gu gara euskal prentsa" ekimena, garai bateko "Anaitasuna" eta "Zeruko Argia" aldizkarien inguruan sortutakoa. Komentatzen zuten euskarazko kazetaritza eman behar zuen jauzia: Baserritar eta eliztar usaineko kazetaritza izatetik, prentsa hiritar eta modernoa izatera. Gaur egun, lehen aipatu egunkariak amildegi hori zeharkatu du, beste batzuek aldiz behinolako moduetan gelditu dira.