Página 1 de 1

non dago euskera?

NotaPublicado: Dom Jun 04, 2006 6:27 am
por jakintxu
euskerari buruzko foru bat baldin bada non dago euskera? ni normalean gaztelania erabiltzen det hizkuntz bezala beste foru batzuetan denek euskera ez dakitelako eta nik esaten dudana denok jakiteko eskubidea dutelako interesa izan hala ez, baina lotsagarria iruditzen zait euskarari buruzko foru batetan denak edo ia denak gaztelania erabiltzea hizkuntz bezala

toma n....

NotaPublicado: Dom Jun 04, 2006 7:47 am
por escribanoA
TOMA NOTA, HARTU NOTA.

BEGIPUNTUAREN XEDEAN

NotaPublicado: Dom Jun 04, 2006 1:25 pm
por 45
Non dago euskara? BEGIPUNTUAREN XEDEAN.
Hortxe dute, antza, foro honetako partehartzaile gehienek. DVren irakurleen ispilu izango ote da? Ezetz espero dut.

ESPERA Y DESESPERA

NotaPublicado: Dom Jun 04, 2006 9:40 pm
por ESPERANTO
va a ser que si, y ahora dime....

bada garaia

NotaPublicado: Lun Jun 05, 2006 6:28 pm
por aranarrondo
ea, euskera gehixeago ikusten dugun medioetan.
eztabaidak alferrik dira, horiek erderaz egiten baditugu. hitzei buruz solasean zertan aritu, hizkuntza sentitzen ez badugu? erderaz ari dena zer ari da euskerazko zenbait hitzei buruz ezer esaten? sentimendu gehixeago bagenu!!

Etorkizun garbia, eskerrik asko!!

NotaPublicado: Lun Jun 05, 2006 9:01 pm
por Gizakume Bizikide
Bakoitzak askatasuna eta oharpenaren alde dagoen edozein herrian bere eritzia adierazteko eskubidea du, euskeraz zein erderaz. Berriz, foru honetan euskera ezik idazten duten askoren xedeak zalantzan jarriko nituke.
Argi dago batzuek euskerarengandik dituzten atsekabeak zein diren.
Zorionez euren parte hartzea foruan ez du minduko euskeraren egoera ezta ere etorkizun garbia, lastima!!

Arren, niretzat atsegina izango litzateke egunkari "vasco" honetan zenbait euskara gehiago irakurtzea.

Euskara gehio

NotaPublicado: Lun Jun 05, 2006 10:06 pm
por 45
Hori da Gizakume, DVk ematen dituen euskarazko informazioak albistea euskararen inguruan denean, herri kirolei buruzkoa denean, folklore hutsa denean edota bestela ebanjelioak. Horra mugatzen du euskararen balioa.
Beitu, atzo Berriak zekarren gehigarri batean duela 30 urte abian jarri zuten ekimen bati buruz hitzegiten zuten: "Gu gara euskal prentsa" ekimena, garai bateko "Anaitasuna" eta "Zeruko Argia" aldizkarien inguruan sortutakoa. Komentatzen zuten euskarazko kazetaritza eman behar zuen jauzia: Baserritar eta eliztar usaineko kazetaritza izatetik, prentsa hiritar eta modernoa izatera. Gaur egun, lehen aipatu egunkariak amildegi hori zeharkatu du, beste batzuek aldiz behinolako moduetan gelditu dira.