EUSKALDUNON ARTEAN AUTOKRITIKA PIXKAT

EUSKALDUNON ARTEAN AUTOKRITIKA PIXKAT

Notapor Malachy el Vie Sep 22, 2006 12:39 pm

Badakit Nafarroako Gobernuak eta bere presidente Miguel Sanz-ek euskerarekiko duten jarrera ikaragarria dela eta Euskal Autonomi Erkidegoan ere gauzak askoz hobeto egin daitezkeela, baina nik kritika bat egin nahi det euskara dakigunon artean. Geheienok defendatzaile sutsuak gera eta besteen ekintzak salatzen ditugu, baina beti gazteleraz aritzen gara. Hori bai kuriosoa, euskal hiztunen artean gure hizkuntza gazteleraz defendatzen! Gobernu desberdinen jarrerak kritikatzen hasi aurretik hobe genuke gureaz zertxobait pentsatuko bagenu.
Malachy
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 35
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:22 am

Malachy

Notapor Gizakume Bizikide el Vie Sep 22, 2006 7:15 pm

Zurekin erabat ados nago, geheienok euskararen zaintzaile suharrak garala esategatik, arren beti gazteleraz aritzen garala esandakoarekin ez nator bat.
Foru hontan, hitzalidi ia gehienak gazteleraz diralako, politiokoarena esate baterako, eta berriz nik beti euskeraz egin gura dot nahiz eta askotan ene mezua euskara ez jakiten doten forukideak ulertu dezaten.
Ordea Euskarazko foru hontan beti euskaraz aritu naz, euskara ez jakiteagatik norbaiti zuzendu beharreko salbuespen bat edo bi izan ezik.
Azkenik, eta naiz eta atzerrian hainbeste urte ondoren bizi izan arren, sekula ere ez dodaz euskara egiteari inoiz utziko.
Baina adierazi gura dotsut nola zuri bideratutako hitzaldi oroetan ez dodazela erantzunik jazan. Orduan ez dot ulerten zuk dozun hitzaldiak hasteko beharra baina erantzuen jatsunei ez errespondatzeko.
Dena den zihur naz lanpetuta egon zarela horretarako, baina ez hitzaldi berriak hasteko?

Beno txo! opatzen dot denbora izatea ene iruzkin soilak erantzuteko.

Nahi dozunerte, Aio!
Dictos hiberos ab illo flumine quod inquietos Vascones praelabitur
Avatar de Usuario
Gizakume Bizikide
 
Mensajes: 3536
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:20 am
Ubicación: Euskal-herria 8.garren Herrialdea

Malachy

Notapor 45 el Vie Sep 22, 2006 10:42 pm

Ez dago gaizki autokritika egitea ez, osasuntsua da! Egia da hainbatetan gure hizkuntza kuttuna gazteleraz defenditu behar dugula. Neu ez naiz harritzen. Zenbat jende erdalduna gure artean? Gehiengoa!!

Baina ez da hori puntua. Obana, bekatua, euskaldunen artean gazteleraz egiten dugunean gertatzen da. Kontuan izan behar dugu guztiok elebidunak (euskara-gaztelera) garela eta maiz gazteleraz errazago egiten dugula. Nire lagun batek esaten duen bezala: "Gaur egun gaztelera asko dakigu eta euskara gutxi". Hala da, tamalez. Salbuespenak salbuespen, noski. Niri dagokidanez, euskaldunei beti euskaraz zuzentzen natzaie eta hizketaren une batean mintzakideak gaztelerara jotzen badu, nik euskarari eutsi. Asko goibeltzen nau euskaldunen artean erderaz egiteak, izugarri. Are gehiago hain suharki defendatzen dugunean euskara erdadunen aurrean.
Horrelako egoerak ezagutzen al dituzue??

Lehen esan bezala hor dago bekatua eta ez erdaldunekin gazteleraz egitean edo euskara gazteleraz defendatzeaz. Azken finean komunikatzea da xedea ezta?
45
 
Mensajes: 111
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

Ez nintzen foroaz soilik ari

Notapor Malachy el Lun Sep 25, 2006 5:46 pm

Kaixo Gizakume Bizikide!
Aurreko mezuan esan nahi nuena euskal gizartean gertatzen den zerbait da, ez naiz foro honetaz bakarrik ari. Tristea da baina euskeraz dakiten askok euskeraren defentsa gazteleraz egiten dute. Hori da, behintzat, nik kalean ikusten eta entzuten detena.
Malachy
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 35
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:22 am

Malachy

Notapor 45 el Mié Sep 27, 2006 12:14 pm

Erdaldun baten aitzinean euskara defentzea euskaraz ez da eraginkorra motel! Hori ez duk defendatzea! Agerian utziko duzu haren ezjakintasuna baina tutik ulertzen ez duen neurrian agian aurkako jarrera ukuilutuko (?) duzu.
45
 
Mensajes: 111
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

Malachy

Notapor Gizakume Bizikide el Jue Sep 28, 2006 2:10 am

Zihur, gizarte mailan gertatzen den arazo hori salatzea bermatzen dot, arren nire ustez hain eta hizkuntza gehiago ezagutzea hobe izango litzateke baikoitzarentzat.
Horregatik beste hitzaldian, ( ezindetgeiok hasitakua) zuk esaten dozunarekin bat nator, hau da " Ikasi nahi ez badute, beraientzat okerrago".
Berriz esaera zaharra diñoen eran, ez da horrela hizkuntzak galtzen diren modua.

45 esandakoa berriz diot, euskera bihotzean eraman behar dogula, euskeraz bizitzea. Inguru baten medio euskeraz eraikiteak bizitzeko garrantzia eman behar zaiona, eta ene kasuan naiz eta Estatu Batuetan izan arren, hemen jaitoako dodazen ene semetxoari eta ilobeei euskeraz erakusten deutset.
Neri gustatuko litzateke hala izatea EH-ko sutondo guztietan. Batez ere gure altzorrik nagusiena oinordetzeko era bakarra dalako.
Baita gure hizkuntzak hainbeste gorabeherak jasatu ondoren galtzeko prest ez gaudelako adieraztan dogulako gure jarreraz.
Berriz, benetan uste dot harroak izan gaitezela, denon artean egindako entseguekin maite dogun hiskuntz zahar eta bitti hau egunero berpizten dogulako.
Salantzarik gabe esaten dot euskeraren egoera dagoeneko jazan duela bere historiako atal latzena, horrez gainera, foru honek izenburutzen duen goiburuari esango nuke Eeskararen egoera garbia dela eta eskerrik asko galdetzeatik ( Je, je,....).

Eutsi gogor!
Dictos hiberos ab illo flumine quod inquietos Vascones praelabitur
Avatar de Usuario
Gizakume Bizikide
 
Mensajes: 3536
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:20 am
Ubicación: Euskal-herria 8.garren Herrialdea

komunikatu

Notapor idazle2005 el Jue Oct 05, 2006 4:58 am

Komunikatzea da garrantzitsuena bai, bainan euskaldun bezela arrazoia eman behar dizuet, guk dakigunak geure artean geure hizkuntza zaharrean hitzegin behar dugula. Bainan adiskideok nik gaur gazteleraz hobeto dakit hitz egin, gaiak jorratu edo mamitu, irakurri, idatzi eta ortografiaz ere gazteleraz askoz hobeto konpontzen nahiz zailgoa izan harren. Euskerari dioten maitasuna da foru honetan euskeraz erantzun arazten didana. Neri lotsa ematen dit nere euskal ortografiak, hainbat hitz itsusi eta bokabulario faltak, erraztasunez arrazoinagusia, dut joera gazteleraruntz. Bainan jardunak asko egiten du, ta horretan ba.

Eutsi ba, nik ere nere partea eginen dut.
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado