BETIZU KATEA: PENAGARRIA!!!!

BETIZU KATEA: PENAGARRIA!!!!

Notapor Egitarra el Jue Oct 05, 2006 3:56 pm

Penagarriak dira Euskalteleko BETIZU Katean ematen dituzten marrazki bizidunak. Zaharrak (50-70 hamarkadetan eginak), matxistak, motelak... benetan txar txarrak.

Gauza da gure umeek ez dutela ikusi nahi Betizu katea eta hori da euskeraz daukagun umeentzako kate bakarra. Nahi dute Playhouse Disney eta holako kateak ikusi. Erderaz, noski. Eta horrela bere lehen harremana telebistarekin erderaz egiten da.

Bestalde, erderaz dauden kate batzuk dira oso oso onak. Adibidez Disneykoak dira modernoak, gaur egungoak, beti printzipio hobeak erakusten: berdintasuna, bakea, norberaren responsabilitatea. Bitartean Betizu Katean Popeyek eta Supermanek kolpe eta borrokak egiten dute bere neska tuntuna askatzeko asmoz.

Askotan entzuten dugu erabilibehar dugula euskera gure bizitzaren arlo guztietan. Ba Betizu kateakoek ez digute batere laguntzen.
Egitarra
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 15
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:22 am

11: Itxaropena

Notapor 45 el Jue Oct 05, 2006 4:52 pm

Oxala tokiko telebista euskaldunak ugaritzen direnean (HAMAIKA taldearen eskutik, nola bestela?) bestelako edukiak sartzen dituzten. Nik aspaldi igaro nuen ume aroa, bainan oraindikan Son Gokurekin darraite!!!
45
 
Mensajes: 111
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

beste planeta batetik

Notapor idazle2005 el Jue Oct 05, 2006 8:07 pm

Euskal Herrian bizi naiz, bainan UPNko gaztelar abertzaleen feudoan, hemen ez dugu ETBren seinalerik jasotzen. Ta Euskaltelik ez dago, zuen kexa motiboak enbidia ematen didate niri, pentsa eskaskeriak amets, hau beste planeta bat da.

agur terdi
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

Idazle

Notapor Egitarra el Vie Oct 06, 2006 7:45 am

Bai Idazle, arrazoia daukazu. Egoera erdinormalizatu honetan bizi garenok ez gara behar bezela zuekin akordatzen. Nafarroa Oinez-era edo Herri Urrats-era urtean behin joatearekin nahikoa egin dugula uste dugu.

Baina hemen euskara indartzeko eta berpizteko aukera daukagu eta ez badugu ondo aprobetxatzen, akabo. Nere seme-alabek ez dute nahi marrazki bizidunak euskeraz ikusi. Erderaz nahi dute. Zergatik oraindik ez badira erderaz ondo moldatzen? Ba euskeraz ematen den programazioa txarra delako.

Guk, gurasoak bezela, ahalegin guztiak egiten ditugu, etxean euskeraz, noski, ikastolara eraman, baldin bada aukera jolasak, liburuak, ideoak, beti euskeraz... baina behar dugu kanpoan mundu euskaldun erakargarri bat, bestela umeek uste dute euskara dela etxeko hizkuntza, edo umeen hizkuntza, ze kanpoko mundua eta bere aukera zoragarri guztiak erderaz daudelako.

Eta agian arrazoia daukate.
Egitarra
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 15
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:22 am

arrazoia daukate

Notapor idazle2005 el Vie Oct 06, 2006 8:21 am

Bainan umearen arrazoiak, gutxi balio du eldugabeak dira ta horrela jokatzen dute, zer komeni zaien zuk erabaki behar duzu, ta egun batean egiten dituzunak eginda. Zure betebeharrak egin da zihur enez eldu izaten direnean gizon eta emakume ta zu agure zu bezala pentsatuko dute euskerataz, beraiek izanik hau da kriterioa izango dute orain bezela, baino ondo egindako kriterioa, ta bere umeekin arazo berdina izanen, guraso izatea ederra da eta egunero zenbat istilu aserre eta abar.
Bide onean zoaz ni zurekin nago, ez etsi.
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

EITBrik ez?

Notapor 45 el Vie Oct 06, 2006 4:47 pm

Idazle, nik uste nuen EITBko seinalea Euskal Herri osora zabaltzen zela eta Errioxa, Kantabria eta Aragoiko zati batzuk hartzen zituela ere. A ze berri txarra. Zer egin dute bada UPNkoek iritsi ez dadin?? Azken orduko sanzkeria edo zer hostia? Aski da, demontre! Noiz arte gorroto hau?
45
 
Mensajes: 111
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

bi antena

Notapor idazle2005 el Mar Oct 10, 2006 1:53 am

Horiek dira behar ditugunak, konpainiek badute baimena ipintzeko, direla hiru urte.
Ordaindu egiten dute gainera, bainan jende gutxi bizi gara eta ez da errentagarria. Kaltetuak euskal kateak eta vodafone. Upnko komunikazio bulegoan honen berri izango dute, herri txiki gehiagotako arazoa bait da, bainan horra hor oportunitatea, ezer ez egiteko.
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

Euskadi Irratia entzuten dut

Notapor idazle2005 el Mar Oct 10, 2006 1:59 am

Nahiz eta ez izan irrati zalea, bere linea jasan garria egiten zait, gusturaino ez zait iristen, ta euskalduna delako. Nafarroan badakizu ba dagoela beste emisora bat, Euskal Herria Irratia, hain zuzen bainan ez du emititzeko baimenik eta isilik dago. Hor bai hemengo gobernuak ba duela eragin behar beharrezkoa diskriminazio xenofobo hau mantentzeko. Eta hemen besterik ez dago.
ondo segi
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado