Zorionak Boise-ko Ikastola

Zorionak Boise-ko Ikastola

Notapor Gizakume Bizikide el Jue Dic 14, 2006 10:12 pm

Boise (Idaho) -ko Ikastola Estatu Batuetan , orain dela oso denbora gutxi beste urtemuga bat ospatu zuten.
Bere zortxigarrena hain zuzen ere, 1998 urtean sortu zenetik.

Ikastola honetan Euskal-Herrian zehar diren besteak bezala kumeak hasi dezakete euskeraz ikasten 2 urtetik 6 urtera.

Naiz eta geroztik Oinarrizko Hezkuntza Orokorra eta batxillerra euskeraz ikasteko oraindio aukerarik egon ez arren auskalo Boise-ko ikastolaren arrakasta ikusi ondoren ez litzake haritzeko gauza OHO edota BBB ikasteko aukera ikustea espero datorren urteotan.

Hala ere Idaho eta ondoan dagoen Nevada Unibertsitaeetan euskera litzendiadun eta Master mailan ikasteko aukera ba dago izan ere.


Nork esango lukeen halako egoera eta etorkizuna euskerarekiko topatuko genukeen atlantiko ozeano beste itsasertzetan 3000 miletara??

Behar bada Axularrek halako gauzarik jakingo balu Gero (1643) bere aintzinsolasan " Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscarazco minçatce molde guztietara.
Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa
garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan,
Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan".
idatzi ordez " euscal herrian, Naffarroa
garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan,
Alaba-herrian eta Idahun edota Ameriketako bertce anhitz leccutan" idatziko luke.

Behar bada "bertce anhitz leccutan" idazterakoan berak bazekien euskaldunen bihotz haundia eutsi egiteko Euskal-herria bitxi eta ttikia ez zen nahikoa.

Euskal-Ameriketatik besarkada haundi bat Euskal-herri osora!!!
Dictos hiberos ab illo flumine quod inquietos Vascones praelabitur
Avatar de Usuario
Gizakume Bizikide
 
Mensajes: 3536
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:20 am
Ubicación: Euskal-herria 8.garren Herrialdea

pozgarria

Notapor 45 el Vie Dic 15, 2006 7:34 pm

Duela ez hainbeste, Boisetik bertatik Euskal Herrira etorritako euskal dantza talde bat ikusteko aukera izan genuen eta haietako batzuek nahiz eta hirugarren belaunaldikoak izan euskaraz zekiten. Hori da marka! Hori bai, amerikar doinuan, hango euskalkian. Nik haietako bat entzuteko parada eduki nuen EuskadiGazte-ko uhinen bidez.

Pozgarria da euskaldunen sustraiei eustea Imperioan!
45
 
Mensajes: 111
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

animo gazteok

Notapor idazle2005 el Sab Ene 27, 2007 5:30 pm

Kaixo eta animo Gizakume ta 45 pozten naiz bizi zaretelako eta Boisen ikastola edukitzeagatik. Trebiñon ere badago, leku gehiagotan huts egin izan du . Caracasen bi hilabete iraun zuen 74.urtean , New Yorken ez dakit iritxi zen martxan jartzera eta Pariseko berri ere ez daukat. Beno batzuek iraun zutelako gera gu ta guk irauten badugu izango dira ondorengoak. agur ondo izan
idazle2005
Bronce
Bronce
 
Mensajes: 58
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:21 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado