Pasternak escribió:KastaGutxienez! escribió:Entiendo que lo de milagro es un decir, pero sí que es llamativo el nivel, para la población que tiene Gipuzkoa.
Eskerrikasko Kasta.
Berak ere badaki zer zentzutan esan dudan baina, halaere, kritika egitea nahiago du.
Badago jendea kritika besterik ez duena. Gauzak gaizki doazenean ulergarria da baina Erreala era oso onean gestionatuta dagoela argi dago. Duela urte gutxi baino askoz hobeto!
Zubieta harrobi ona dela, futbola jarraitzen ez duen edozeinek esan dezake. Gu Realeko jarratzaileak izanik, argi daukagu zein den gure taldearen sostengua. Hori bai, mirari bat dela esatea niretazako lekuz kanpo dago. Lan ona egin da jokalari askorekin, beste batzuekin ez. Nik gogoan ditut oraindik Oskitz, Ozkoidi edo Iker Hernandez, txikitatik Realetik dirua jaso duten jokalariak eta ez direnak inora ere heldu. Horrelako akatsak izan ditugu. Edo adibidez Alberto (tira, Riesgo ere ontzat emango dizut) atera genuenetik lehen mailako beste atezainik atera ez izana ez dakit nik mirari moduko bat denik.
Zubietan gauza asko egin dira ondo, beste batzuk erdi-purdi eta gutxi batzuk gaizki. Lan ona, bai, baina belaunaldi hobeak ere izan ditugu.
PD: Saiakera ona beste adiskidearekin euskeraz hitz egitearena, nik ulertuko ez nuelakoan