Alcaldes y localizaciones

Debate sobre la situación política

Alcaldes y localizaciones

Notapor Su ta ke, ito arte el Mar Jul 20, 2004 1:43 pm

Harrigarria egin zait Odon Elorzak harrapatu duen haserrea. Itxura, donostiarron interesa ari da babesten. Esker txarrekoa litzateke horregatik kritikatzea. Enee!

Nahi nuke jakin Loistegin beharrean Arpitan egitea erabaki izan balute zer erreakzio izango zukeen, eta zergatik. Beste hainbeste Usurbilgo alkateari dagokionez. Orain isilik dago (ez da harritzekoa aintzat hartzen badugu hasieratik dagoela saltsan), baina, finean, zer alde dago --usurbildarrentzat zein donostiarrontzat-- Arpitan egitearen eta Loistegin egitearen artean? Bata bestetik 150 metrora besterik ez dago!

Beraz, kakak batena edo ebstean erretzeak kalte bertsua egingo liguke batzuoi eta besteei. beti bezala, auzia kakaztu egin dute ederki. Auzia ez da NON, baizik eta ZERGATIK. Erraustea bera da auzitan dagoena.

Eta auzia benetan NON balitz, zergatik ez kokatu San Markosen bertan, hainebste urtetan pilatutako zaborraren gainean?

Utikan denak, nazkagarriak!

Su ta ke, ito arte
 

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 7 invitados