por Aupadarko el Sab Jul 05, 2008 10:18 pm
Beno kaixo guzitoi! Zelan? Esan behar dut asko oroitzen naizela elkarrizketa hauetaz, eta foroa irakurtzen jarraitzen dudala. Baina kontu batzuk direla eta ez direla, ezin izan dut parte hartu, eta gainera nire ustez foro honek asko galdu duela. Eta gaur, aspaldiko partez, hemen idazten dut, baina ez naiz berandu arte geratuko (ez garai batzuetan bezala, goizeko lauak arte edo geratzen nintzela), bihar goiz iratzarri behar naiz eta.
Ea jada notizia onak datozen errealari dagokioenean beintzat. Azken bi hiru egunetan gauza onak (edo ez hain txarrak behintzat) entzuten dira. Ea nola amaitzen den kontu hau.
Gora Reala!!!!!!