por ZZBBIS50 el Dom Nov 13, 2016 7:28 pm
BEHIN BATÍAN LOIOLAN. Hitzak ..Bilintx
Behin batían Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
Arinago dantzan
huraxe bai polita.
han politik bazan. Bis
2
Esan nion desio
Senti nuen gisan
harekin hizketa bat
nahi nuela izan,
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan. Bis
3
Aurkitu ginanian
Inor gabe jiran
Koloriak gorritu
arazi zizkidan
Kantatuko dizuet
guztia segidan
Zer esan nion eta
nola erantzun zidan. Bis
4
Dama polita zera
polita guztiz ai!
Bainan ,hala ere,zaude
oraindik ezkongai
Ezkon gaitezen biok!
están zaidazu bai!
Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Ja -jai. Bis