Eup!
MDn diotenez, biharkoa izanen bere azken partidua Anoetan eta botak zintzilikatuko ditu. 11 denboraldia eman eta gero agur esanen dio Realari eta futbolari, ez du bertze inon jokatuko, ez da inora joanen.
303 partidu jokatu dituen jokalariak ezin izanen du merezitako omenaldia jasoko hutsik egonen dan Anoetan. Atzeratu beharko da jendearen beroa, eskerrak eta agurra behar dan bezala jaso dezan.
Azken igoeran parte hartu zuen azken jokalaria, klase handiko jokalaria, ezberdina, pentsazen zuena ezpainetatik haratago askatzen zuena, badoa baiña betirako geratuko da Reala maite dugun guztion oroimenean.
Esker aunitz eta zorte on, kaxkagorri! Zuru-Zuru... Zuru-Zuru.... Zuru-Zuru....!!