Eup!
Asko, gehiegi akaso, mintzatu gera jokalari honetaz. Uste det datorren sasoian eztabaida eta hari asko zabaltzen segituko dugula. Bukatu berri den denboraldiak markatu eginen du bere geroa Klubean. Zer gertatu da?
Bada euskarrian bere tokia galdu duela, bere esanetan gogoko zuen postua. Oraintxe bertan baditu hiru jokalari aurretik eta atzetik datorrenari so egin behar diogu. Errekonbertsio prozesu batean murgilduta daukate, zentral bihurtu nahi izan dute eta gorabehera batzuk igaro baditu ere, badirudi erabakia atzerako martxarik ez duela.
Ene aburuz baleko jokalaria da, baiña sarri askotan jokalari askori gertatu zaien bezala momentua, unea, hagitz garrantzitsua da; ona izan zaitezke, baiña aldi berean zu bezain onak edo are hobeagoak agertzen badira, kanpoan geratzen zara. Kontrakoa ere gertatu da: ez zerala oso ona, baiña postua lehiatzeko konpetentziarik azaldu ez eta zeuretzako dela.
Aurten ez da faltako zortea izan duela esanen dutenak, azken batean, nahi zuen postuan ez, baiña jokatu egin du eta dexente gainera. Alta, nik ez dauket hain argi, apostua jaurti zuten, berretsi eginen diote eta geroak esanen digu amaiera ona ala txarra duen.
Beraz, 21-22 denboraldia klabea izanen da Igorrentzat, aipatu prozesua ondo bukatzen bada urte aunitz eman ditzake Realean, 4. zentral bezala (edo atzerago) bukatuz gero, adio! Igorrek aurten asko dauke jokoan.