IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor xaguzar el Jue Jun 10, 2021 12:50 pm

Eup!

Asko, gehiegi akaso, mintzatu gera jokalari honetaz. Uste det datorren sasoian eztabaida eta hari asko zabaltzen segituko dugula. Bukatu berri den denboraldiak markatu eginen du bere geroa Klubean. Zer gertatu da?

Bada euskarrian bere tokia galdu duela, bere esanetan gogoko zuen postua. Oraintxe bertan baditu hiru jokalari aurretik eta atzetik datorrenari so egin behar diogu. Errekonbertsio prozesu batean murgilduta daukate, zentral bihurtu nahi izan dute eta gorabehera batzuk igaro baditu ere, badirudi erabakia atzerako martxarik ez duela.

Ene aburuz baleko jokalaria da, baiña sarri askotan jokalari askori gertatu zaien bezala momentua, unea, hagitz garrantzitsua da; ona izan zaitezke, baiña aldi berean zu bezain onak edo are hobeagoak agertzen badira, kanpoan geratzen zara. Kontrakoa ere gertatu da: ez zerala oso ona, baiña postua lehiatzeko konpetentziarik azaldu ez eta zeuretzako dela.

Aurten ez da faltako zortea izan duela esanen dutenak, azken batean, nahi zuen postuan ez, baiña jokatu egin du eta dexente gainera. Alta, nik ez dauket hain argi, apostua jaurti zuten, berretsi eginen diote eta geroak esanen digu amaiera ona ala txarra duen.

Beraz, 21-22 denboraldia klabea izanen da Igorrentzat, aipatu prozesua ondo bukatzen bada urte aunitz eman ditzake Realean, 4. zentral bezala (edo atzerago) bukatuz gero, adio! Igorrek aurten asko dauke jokoan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 9389
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor Piskerra el Vie Jun 11, 2021 12:46 am

Bai, polibalentzia eskatzen da gaur egun baina kontrako alde argia izan dezake polibalente izateak. Ni ere beldur naiz hain balio handiko jokalari bat ez ote zaigun galduko berea ez den postu batean hain denbora luzean jarri ondoren.

Olaberek Zubeldiaren postuari buruzko adierazpenak ere ez zitzaizkidan txukunegiak iruditu. Entrenatzailearen erantzukizuna baita joakalaria zein postutan jarri.

Nik behintzat, Igor beti eskura eduki nahi nuke. Hasieratik jokatuta edo aldaketa gisa irtenda, partidu gehien gehienetan beharrezkoa izango den baliabidea behar luke nere iritzirako.
Piskerra
Oro
Oro
 
Mensajes: 547
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:14 pm

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor xmaerreala el Vie Jun 11, 2021 7:48 am

Igor Zubeldiak urte oparo ugari ditu aurretik Errealean. Futbol jokalari eta futbolista aretan dagoen sailkatze horretan bigarren taldean dagoenetakoa da, oso ona da, hasieratik erakutsi du eta erakusten jarraituko du.
xmaerreala
Oro
Oro
 
Mensajes: 3109
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:54 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor xaguzar el Vie Jun 11, 2021 2:10 pm

Eup!

Guztiz ados, piskerra. Paradoxa: ondo datorkio edozein entrenatzaileari postu ezberdinetan ari daitekeen jokalaria, baiña aldi berean jokalariairentzat kaltegarria izan daiteke. Gaur egungo futbolean espeliazizazioa erabatekoa da demarkazio guztietan.

Honek Igorren aurka jokatzen du eta ez dio iñolako mesederik egiten. Horrexegaitik erraten nuen datorren denboraldia zentral peto-petoa bihurtu ezean kolokan jartzen dala bere geroa Realean. Ikusiko degu....
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 9389
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor The undertaker el Sab Jun 12, 2021 7:38 am

Bat nator Xagurekin, datorren urea oso garrantzitxua izan liteke Igorrentzat.
Defentsa posturako urratsa emanda gero, ez dauka atzera egiteko aukerarik.
Zubimendi bezalako jokalari puxka aurretik izanda paretaren kontra dago Zubeldia.
Urte erabakikorra beraz, ea atzelari fidagarri eta siendo bat izateko falta zaion punttu hori harrapatzen duen.
Minutu aldetik, ez det uste faltako zaizkionik.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 5972
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor Lak4 el Sab Jun 12, 2021 8:58 am

Igorren etorkizuna zentral moduan da. Pibotera bueltatzeko aukera gutxi ditu ikusita de erdilari ateatzen ari diren. Gaur egun Zubimendi eta Guevara aurretik daude, eta Olasagasti, Turrientes, Urko...datoz atzetik.

Gehiegi kritikatu zaio zentral moduan. Denbora di oso txukuna eta meritoduna egin du. Niretzat hirugarren zentrala da eta beste biekin lehiatu dezake Le Normand eta Aritzek ez lo hartzeko.
"Disculpen si les llamo caballeros, pero es que no les conozco muy bien."
Lak4
 
Mensajes: 5882
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor Xabier-11 el Dom Jun 13, 2021 7:19 am

Nire aburuz, galera garrantzitsua hurrengoa da:

Badauka etorkizunik biharko edo datorren denboraldiaren Errealan?

Zubeldiaren aurka ez dago bere ustezko polibalentzia baizik eta bere sasi polibalentzia, bere kalitate handia eza, bere ausartasun txikia berdegunean eta karramarroaren filosofía bizimodu edo jokumolde gisa, futbol-zelaietan

Non Igorren etorkizuna?

Nire ustez, beharbada nire barneko desioa, Bilbo eta Reale Arenako berdegunean artean, aulkitxoan edo armaian. Hobeto Athletic taldean hogei euro milioiren truke.
Xabier-11
Oro
Oro
 
Mensajes: 4256
Registrado: Dom Abr 08, 2018 7:34 pm

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor Xabier-11 el Dom Jun 13, 2021 7:23 am

Xabier-11 escribió:Nire aburuz, galera garrantzitsua hurrengoa da:

Badauka etorkizunik biharko edo datorren denboraldiaren Errealan?

Zubeldiaren aurka ez dago bere ustezko polibalentzia baizik eta bere sasi polibalentzia, bere kalitate handia eza, bere ausartasun txikia berdegunean eta karramarroaren filosofía bizimodu edo jokumolde gisa, futbol-zelaietan

Non Igorren etorkizuna?

Nire ustez, beharbada nire barneko desioa, Bilbo eta Reale Arenako berdegunean artean, aulkitxoan edo armaian. Hobeto Athletic taldean hogei euro milioiren truke.


Barkatu....

..... Galera ez, galdera

..... Bilbo eta Reale Arenako berdegunean artean
Xabier-11
Oro
Oro
 
Mensajes: 4256
Registrado: Dom Abr 08, 2018 7:34 pm

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor xaguzar el Dom Jun 13, 2021 9:39 am

Eup!

Ez nago ados, Xabier. Igor bada hainbat postutan jokatzeko gai, baiña bere problema da gaurko Realean postu guzti horietan bera baiño hobeagoak diren taldekideak badituela. Zelaierdian, euskarrian hain zuzen ee, 3 edo 4 euki ditzake aurretik, zentral naturalak, eta ondorioz hobeagoak ere, bertse 2 ditu eta ikusi behar Sansetik igotzen dana ez ote den hobeagoa -hau ere zentral peto-petoa dala, kontuz gero!-, eta aurrerago (eta neri gustatuko litzaidake partidu batzutan hor ikustea) Merino, Silva eta Guridi gutxienez, baditu aurretik.

Igorren abantaila da guzti horien ordezkoa izan daitekeela eta horrek minutuak bermatzen dizkio, bertse ordezkoek ez dute hainbertse aukera. Baiña kontua da, jokalari horiek bezala, bera ere ordezkoa izatera kondenaturik dagoela. Horra hor jokalari polibalenteen zigorra: izangai direla, baiña iñoiz ez postuaren jabeak.

Tenore honetan denboraldi hau erabakiorra izanen da Igorrentzat, zentrala bihurtzeko prozesua ez da mugagabea, aurten, 21-22 denboraldiaren amaieran Aritz, Le Normand edota Pachecoren maila eskuratzen ezpada -eta nik ez det uste lortuko duenik-, aurrerantzean aulkian izanen du tokia. Galdera zera da, eta orduan zer? Konformatuko al da? Nere ikuspuntutik bera bezalako jokalari bat plantilan euki ahal izatea luxu bat da edozein prestatzailerentzat, arazo askoren soluzioa, baiña onartu behar du bere papera eta tokia, eta hori ez da hain erraza izaten.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 9389
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor Getsenillosgratis(2) el Dom Jun 13, 2021 10:28 am

Apustu baietz Zubeldia LeNormandekin batera ohiko bikotea izan.

1-Remiroren eztabaidaren gako bera dela eta; alegia, taldearen ezaugarri nagusiaren parte direlako: baloi joko eta zirkulazioari segida ematen diotelako, hau baita, ain zuzen, Errealak defendatzeko duen modua. Argi dago Zubeldia defentsa modu tradizional baterako (aurrelarien atzean ibili, erasoen nondik norakoak aurrez ikusi, alderik-alde eta goitik datozen baloiak moztu etab.) Aritz, LeNormand eta akaso Sagnan eta Pacheko bera baino urriagoa dela, baina taldearen joko nagusirako Zubeldia egokiago ikusten dute teknikariek.

2-Ezustekoak gertatzen direnerako, Zubeldia da konponbide gehienetan nahitaezko pieza. Beste inor ez bezela bi, hiru edo ta lau postutan txukun aritzeko gaitasuna duelako. Txukun diot, alegia, larrialdi batean nola edo hala aritzeko gaitasuna, ez postu guztietan erabakiorra izatea.

3-Lesio gutxikoa delako. Seguru asko Aritz nahiago dugu baino gizajoa behin eta berriz lesionatzen da. Zubeldia ez. Jokalari indartsua da, LeNormand eta Merinorekin (Guridi eta akaso Zubimendi ere) batera borrokak irabazi eta kolpeak jasotzeko gaitasun galanta dauka. Esango nuke guzti horien artean gaitasun horren jabe dela.
Getsenillosgratis(2)
Oro
Oro
 
Mensajes: 6116
Registrado: Dom Ene 24, 2021 11:23 pm

Re: IGOR ZUBELDIAREN ETORKIZUNA

Notapor perik17 el Dom Jun 13, 2021 11:02 am

Zubeldiak asko ikasi du eta ikasten ari da, postu berri honetan. Nire ustez, hor geratu dadila jada, erdilari oso onak dauzkagulako eta Sansen ere bai.

Badirudi ondo ipintzen ari dela, taktikoki jokalari oso azkarra da, baloia ondo ateratzen du, abiadura gehiago izango balu, taldeak goira joaten denean, posizioa irabazteko aukera gehiago izango zituen...

Baina, están behar da ondo birziklatu dela postu berri horretara.
Al Eibar ni los buenos días.
Avatar de Usuario
perik17
Oro
Oro
 
Mensajes: 11934
Registrado: Mié May 16, 2012 7:20 pm

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: Google Adsense [Bot] y 19 invitados