2024_ACT

Re: 2024_ACT

Notapor Hetfield. el Sab Sep 14, 2024 1:37 pm

xaguzar escribió:Eup!

Hamen dago, Bermeoko estropada, azkenaurrekoa, hainbertze ontziren patua deliberatuko duen kanporaketako lehen jardunaldia aurtengo Ligako txapeldunaren etxean. Kontxa iragana da jada, Zarautzko estropada ia ahaztuta, hainbertze estropada, sailkapenak, borrokak eta gertaeren ordoren, Bermeoko estropada hau garrantzitsuenetako bat da.

Ai, kanporaketak! urduritasuna muturrekoa izanen da, herri batzuetako jendearen ilusioa eta ezinegona nahasturik, Pasaian, Bermeon bertan, Zumaian, Astilleron, Moañan, Santurtzin... gau iluna izan daiteke gaurkoa batzuentzat; zeintzu ailegatuko dira biharko eguntsentira itxaropenekin? Eta adi eon, metro bateko olatuak eta 30 kilometro orduko haize-ufadak espero direlakotz....

17:35etan nesken playoffa: Astillero, Cabo, Chapela eta Zumaia erlojuaren kontra.
18:08etan, mutilen txandan, erlojuaren aurka ere bai, S. Pedro, S. Juan, Ares, Chapela eta Santurtzi.
Eta 18:51etan Euskolabel Ligako aurreneko zortzi klubak bi txandatan: Lekittarra, Ondarroa, Getaria, Hondarribia, Orio, Donostiarra, Zierbena eta Urdaibai.

Arrtsalde paregabea arraunaren munduan!

Atsalde politta zatorrek aurretik 17 30 tatik hasita!! Zorte on denei eta polemikarik gabe izan dedila mesedez, onenak igo daitezela. Hori bai, gipuzkoar bezela Pasaiko bi taldeak hurrengo urtean ACT ean egotea nahi nuke.
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 14, 2024 11:11 pm

Eup!

Ur nahasian gogor saiatu behar izandu dute ontziek, olatua trabeska zetorren eta Bermeon, horrelakoetan, diferentzi handiak eragiten dira.
Nesken kanporaketari dagokionez Astillero izandu da lehena ateratzen eta ziabogan 6:50ko denbora ein du, gero Cabok 7:00 egin du, Chapelak 6:47 eta Zumaiak denborarik onena markatu du, 6:44. Poparean kantabriarrak hobeto moldatu dira eta Galiziarrek gehiago galdu dute. Helmugan hauxek denborak:

Astillero 12:16:52 (4 puntu)
Cabo da Cruz 12:41:06 (puntu bat)
Chapela 12:30:40 (2 puntu)
Zumaia 12:16:64 (3 puntu).

Honebertzez, biharko estroaparen zain, ondo bideratuta du Astillerok, 12 ehunen Telmo Deuni atera dizkiola. Zumaiarrak bihar ezin deskuidatu igoera erdietsi nahi badute. Chapelak zaila dauka eta Cabokoak maila galduko du. Baiña, kontuz, bihar arraun ein behar dala.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 14, 2024 11:24 pm

Eup!

Mutilen playoffean espero baiño diferentzi handiagoak suertatu dira. Aresek sekulako lana egin du lehen paladeetatik eta beti markatu ditu denborarik onenak ziaboga guztietan, azkenean, helmugan, ere bai baiña bere azken luze ez da batere ona izan. S. Juan, lehenengo ateratzen 8-12 segundura ibili da, baiña azken luzean ia-ia harrapatu ditu galiziarrak, segundu eskas batera iritsita. Bertze hirurak segunduak galtzen aritu dira lehenengo luzetik eta Santurtzik 49 segundu gehiago behar izan ditu 3. postuan amaitzeko. Okerragoa izandu da Sanpedrotarrarena, 5 segundu gehiago behar izandu ditula. Denbora gehiegi. Chapela beti azkena izan da erreferentzi guztietan eta aukerarik gabe geratu da. Libiak mirari bat beharko luke eta Soterak hagitz zaila daka.

Aresek eta Errekak ongi bideratuta dute igoera. Gaur eakutsi dute bertzeen gaiñetik daudela, dexente gaiñea.
Aresek, 5 puntu.
S. Juan, 4 puntu.
Santurtzi, 3 puntu.
S. Pedro, 2 puntu.
Chapela, 1 puntu.

Ez det uste bihar deus aldatuko danik, suposatzen da diferentzi txikiagok izanen direla, biaña faboritoek huts erraldoi bat eiten ez badute, datorren urtean ACTkoak izanen dira eta S. Pedro ARC1era itzuliko da. Santurtzik aukera txiki bat daka, baiña ez det uste lehenengo biak ustekabean harrapatuko ditunik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 14, 2024 11:36 pm

Eup!

Bermeoko ikurriña etxean geratu da. Azken jardunaldietan gertatzen ari zena errepikatu da, lan erdia iristen dira nahiko parekatuta, baiña Uraaibaik kolpe bat eman eta bigarren zatuan segundu mordoxka sartzen dizkie bertzeei.

Lehenengo txandan Hondarribia jaun da jabe izan da. Atzetik Ondarroa eta Isuntzaren arteko borroka lekeittiarren alde erori da 3 segunduko aldearekin, baiña 32 segundura, behin behineko irabazlearengandik. Getariak ez du bere egunik onena euki eta hagitz urruti sartu da gaurko 8.a izateko.

Ohorezko txandan, Orio hasieratik geratzen hasi da eta hala ere 5.a izan da, Hondarribiaren gibeletik. Donostiarra eta Zierbena etxekoengandik gertu eon dira lehenengo bi luzeetan, baiña hortik aurrera Iker Zabalaren mutilek turboa sartu eta, batez ere, 4. luzean kriston triskantza egin du. Urdaibai bertze galaxian da, ikusgarria izan da euren ontziak olatuak surfeatzen ikustea, ikaragarria.

Bihar Portugaleten, azkena!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Lun Sep 16, 2024 11:52 am

Eup!

Portugaleten jokatu da playoffaren 2. jardunaldia, ustekaberik gabe: Astillerok irabazi zuen, igarren izan dan Zumaiari bi segundu baiño gutxiago, eta biak igotzen dira Euskotren Ligara Galiziarrak ordezkatzen. Izan ere Cabok errepikatu du azken postua eta Tiranekin batera maila galdu dute. Chapelak ere 3.a izan da, aurreneko jardunaldian bezala eta Galizia ordezkaririk gabe geratzen da emakumezkoen lehenengo kategorian.

Telmo Deuneko neskek denborarik onena ein zuten ziabogan, baiña Chapelakoek ez zuten amore eman eta 2. postua ziurtatu beharrean zeuden. Azkenean bi segundu eon ziren bien artean. Zorionak Zumaiarrei! Astilleroko neskei ere, kiroltasunez, zoriondu behar diegu, baiña legez, nik uste det euren igoera ez dala bidezkoa izan eta zigortuta izan behar izandu zirela kupoak ez errespetatzeagatik; araudia denontzat dira eta epaileak oso gaizki jokatu du. Kirol hau serio hartu nahi badegu ezin dira onartu honelako gauzak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Lun Sep 16, 2024 12:05 pm

Eup!

Mutilen playoffari dagokionez ere Bermeon gertatutakoari buelta ematea ezinezkoa zen Portugaleteko bigarren jardunaldian.

Honako honetan diferentziak txikiagoak izan ziren, batez ere hasieran, baiña erran genezake S. Juan eta Ares aise sartu zirela. Biak, Galiziako eta ARC1eko txapeldunak, igotzen dira ACTra, eta ordezkatuko dituzte zuzenean jaitsi zen Bueu eta atzo maila galdu zuen S. Pedro. Santurtzik 3. postua errepikatu zuen eta, Chapela bezala, datorren urtean euren mailan segituko dute.

Atzokoan Erreka onena izan zen, eta bertze guztien erreferentziak zituen Aresek ondo kudeatzen jakin izan zuen bere abantaila. Santurtzi borrokatzen egon zen irudi hobeagoa eman zuen Libiarekin, baiña pasaitarrak, azken luzean lau segundu gehiago behar izandu zuten, bizkaitarrak baiño. Chapela, Galiziako azpitxapelduna, azkena izan zen ziaboga guztietan.

Zorionak Ares eta S. Juani!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ACT

Notapor xaguzar el Lun Sep 16, 2024 2:15 pm

Eup!

Atzo, Portugaleten, Corte Inglés banderaren estropadarekin amaiera eman zitzaion 2024 denboraldiari.

Beti legez, eta horrexegatik ez det oso gustoko, kaleen zozketa erabakiorra izan zen. Erraiten da 4.a onena dala, baiña aldamenean zein daramazun ere inportantea izaten ohi da, eta 3.a igoal are hobeagoa da.

Baldintza horietan eta haizearen indarra gora zihoala jokatu zen. Hondarribiak ez zuen oztopo handirik bere txanda irabaztearren. Lehia estua gibelean izandu zen eta hor Getaria 2. postua lortu zuen 3 segunduko zigorra euki arren hainbat abisu jaso ostean. Ondarroa eta Lekittarra 3. ta 4.ak izandu ziren. Mikel Orbañanosen ontziaren denbora ona zen, eta ikusteke zegoen bigarren txandakoek gaindituko ote zuten, Urdaibaik bandera erdiesteko eta Oriok bere postuari sailkapenean eusteko, Hondarribiaren atzetik geratzekotan 5.ak izanen zirelakotz.

Eta ohorezko txandaren hasieran kontu horiek ezpaian zeuden, haizearen eraginez Ama Guadalupekoarena baitzan denborarik onena aurreneko ziabogan. Bigarren luzean Urdaibaik eta Oriok aldea murriztu eta ziurtatzen hasi ziren euren helburuak. Donostiarrak ezin eutsi eta Zierbena, lehenengo kaletik, ezinean ibili zan hasieratikanen. Denboraldia osoan zehar ein duenez, Bermeok hautsi zuen estropada eta joan zen bere 14. bandera eskuratzera. Orio 9 segundura sartu zen, baiña Hondarribiaren denbora 3 segundutan hobetuz. Zierbenak azkena bukatu zuen bere lana.

Aurtengo Ligan interesa ez da txapelduna zein izanen zen jakitean, argi ta garbi geratu baita Urdaibai bertze maila baten dagoela; benetako borroka euren txoparen atzetik egondu da, eta hor beste bizkaitar bat nagusitu da. Honela geatu da sailkapen orokorra (gogoan izaki azken laurek ez dutela astebukaera honetan puntuatu):

1 Urdaibai, 227 puntu (Txapeldun).

2 Zierbena, 193.
3 Donostiarra, 188.
4 Orio, 175.

5 Hondarribia, 173.
6 Getaria, 130.
7 Lekittarra,117.
8 Ondarro, 111.

9 Cabo da Cruz, 85
10 Kaiku, 75.

11 Sanpedrotarra, 41 (Playoffean jaitsita).

12 Bueu, 24 (zuzenean jaitsita).

Zorionak guztiei eta animo Bueu eta Libiakoei!

Datorren urtean ez dakigu zer ikusiko degun, Urdaibai eutsiko dio bere nagusitasunari? Neretzako dakat jaitsiera ekiditeko borroka latza ikusiko degula. Orio gaiñean eztanda ein duen galernak Arostegiren lana lekutara bidaliko ote du? Joseba Fernandez mugitzen hasi omen da indarrez sartzeko ACTn. Cabok gogoeta sakon bat ein beharko du, Beni Lojok lagako duela dirudi. Aresek geratzeko asmotan iritsi omen da. Ondarro eta Isuntzal es dute jada koltxoia izanen, ta orduan? Ea ba, 2015ak Munduko Ikuskizun Handiaren bertze atal bat ekarriko digu. Bitartean merezitako atsedena har dezaten eta, ahal dala, kirol honen etorkizuna bermatzeko edota hobetzeko gogoeta on bat ein dezaten, neurriak hartu behar direlakotz.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Previo

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 3 invitados