2024_Gipuzkoako Txapelketa

2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor xaguzar el Dom Jun 02, 2024 9:12 am

Eup!

Gaur, Hondarribian, 10:30etatik aitzinera. Neskak eta gero mutilak. Lurraldeko ontzien maila ikusteko irrikaz.

Aupa Telmo Deun!!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor xaguzar el Dom Jun 02, 2024 4:08 pm

Eup!

Bada egun earra Hondarbi aldean, haizea bazebilean, eta itsasoa ez da oztopo izan ontzientzat olatu, bagak erranen nuke nik, ikusten baziren arren.

Nesketan Donostia Arraun Lagunak irabazi du, arazo handirik gabe. Alde txikiago Tolosaldea eta Donostiarraren artean, 2. eta 3.a hurrenez hurren. Orio laugarrena. Ene Telmo Deun maitagarria 5.a izandu da, Hondarribiri pare bat segundu aterata.

Mutilen artean, Hondarribi txapeldun, 5. aldiz erreskadan. Ez tu samurra euki baina azken luzean Getaria eta Donostiarra aldentzea lortu du, hauek segundu berean sartu diralarik. Ohorezko txanda osatzen zuen Orio 5. postura erori da, Erreka haundi batek hegan ein duelakotz 2. txandan eta Donostiarrarengandik 5 segundutara iritsi baita. 6.a, eta urruti samar, Libia makal bat, eta hauengandik gertu Zumaia, gibeletikanen Lapurdi, Zarautz eta ARC2koa den Hibaika lagaz.

Gutxi gora-behera espero zitekeena ikusi da. Akaso harrituta Arraun Lagunak-eko neskek erakutsitako nagusitasunarekin. Are gehiago San Juanen erakustaldiarekin (hauek -erran egin nizuen-, ACTra igotzeko hautagai nagusiak) eta Libiaren porrotarekin (kontuz, eskifai titularrarekin atera omen direla!). Oriok aurten eztu batere ongi pasatuko...

Hilabete bat baiño gutxiago eta jo ta su abiauko da ACTren denboraldi ofiziala :D .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor The undertaker el Dom Jun 02, 2024 4:09 pm

Hemen gaude laburpenaren zai!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6908
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor xaguzar el Dom Jun 02, 2024 4:14 pm

Eup!

Eta Lekeition Bizkaikoa jokatu da. Ez dakizkit denborak, baina nesketan Kaikuk irabazi du eta mutiletan Bermeo; Zierbena, Isuntza, Ondarru eta Kaikuren aitzinatikanen.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor The undertaker el Dom Jun 02, 2024 4:21 pm

San Pedro aldetik seinale benetan txarrak.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6908
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor Hetfield. el Dom Jun 02, 2024 4:56 pm

Oriyona de txiste!! Ziklo aldaketa baño txarrea direktiba Berri honek badu nahiko lan.
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 380
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor xaguzar el Dom Jun 02, 2024 6:06 pm

Eup!

Hetfield. escribió:Oriyona de txiste!! Ziklo aldaketa baño txarrea direktiba Berri honek badu nahiko lan.


Aldaketa askotxo, tosta ta zuzendaritzan. Denbora beharko dute.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor lebowski el Lun Jun 03, 2024 12:10 pm

Atzo afizio morea triste zebilen, argi geratu zen urte gogorra izango dugula, bateratua ibili beharko gara eta ACTko estropada guztiaz gozatu, maila ez dela nahikoa onartu behar dugulako
eta otoitz egin, Bueu maila baxua izan dadin, gutxienez azken postua libratzeko.
bakarrik geratzen zaigu Sanjuan zoriontzea, talde ederra lortu dutelako.
lebowski
Oro
Oro
 
Mensajes: 613
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:16 pm

Re: 2024_Gipuzkoako Txapelketa

Notapor xaguzar el Lun Jun 03, 2024 1:26 pm

Eup!

lebowski escribió:Atzo afizio morea triste zebilen, argi geratu zen urte gogorra izango dugula, bateratua ibili beharko gara eta ACTko estropada guztiaz gozatu, maila ez dela nahikoa onartu behar dugulako
eta otoitz egin, Bueu maila baxua izan dadin, gutxienez azken postua libratzeko.
bakarrik geratzen zaigu Sanjuan zoriontzea, talde ederra lortu dutelako.


Tira! Bueu eztakit zelan ibiliko dan eta Kaiku zuekin hortxe-hortxe ibil daitekeela dirudi. Sanpedrotarrak ein duen apostu erromantikoa arrisku handikoa da, nik uste baitet urrats bat edo bi salto egin ditula. Hobe zuen, nere aburuz, aurten bizpahiru errefortzu hartu eta gazteak aurten zailtzen laga, bai Libian bertan edota Hibaikan, iazko lorpena, ACTn aritzea, kolokan jarri gabe. Kostata ekidinen dute jaitsiera.

Erreka berriz erraz igoko delakoan nago, oain arte eindako proba guztietan maila bikaina eman duelakotz, ta auskalo zer gertauko dan 2025ean, baiña arrosak ACTko mailari eusteko arazorik ez dutela izanen usteet.

ARC1ean, San Juanen hautagaitza alde batera utzita, borroka polita bizi dezakegu playoffean sartzeko: Arkote, Santurtzi, Lapurdi,... ea aurten Kantabriatik baten bat saltsa horretan sartzen den. Zarautzek atzo irudi kaskarra eman zuen, eta Telmo Deungoek berriz albiste ona iparraldekoal atzean laga eta Libiarengandik 6 segundutara ere sartzen.

Portzierto, datorren asteburuan Euskadikoa (gizonezkoetan, Bizkaiatikanen, Urdaibai, Zierbena, Isuntza ta Ondarroa, eta Gipuzkoatik Hondarribi, Getaria, Donostiarra eta San Juan) eta bertze proba bat sailkatu ez zirenentzako, Lekeition.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 3 invitados