Eup!
lebowski escribió:Atzo afizio morea triste zebilen, argi geratu zen urte gogorra izango dugula, bateratua ibili beharko gara eta ACTko estropada guztiaz gozatu, maila ez dela nahikoa onartu behar dugulako
eta otoitz egin, Bueu maila baxua izan dadin, gutxienez azken postua libratzeko.
bakarrik geratzen zaigu Sanjuan zoriontzea, talde ederra lortu dutelako.
Tira! Bueu eztakit zelan ibiliko dan eta Kaiku zuekin hortxe-hortxe ibil daitekeela dirudi. Sanpedrotarrak ein duen apostu erromantikoa arrisku handikoa da, nik uste baitet urrats bat edo bi salto egin ditula. Hobe zuen, nere aburuz, aurten bizpahiru errefortzu hartu eta gazteak aurten zailtzen laga, bai Libian bertan edota Hibaikan, iazko lorpena, ACTn aritzea, kolokan jarri gabe. Kostata ekidinen dute jaitsiera.
Erreka berriz erraz igoko delakoan nago, oain arte eindako proba guztietan maila bikaina eman duelakotz, ta auskalo zer gertauko dan 2025ean, baiña arrosak ACTko mailari eusteko arazorik ez dutela izanen usteet.
ARC1ean, San Juanen hautagaitza alde batera utzita, borroka polita bizi dezakegu playoffean sartzeko: Arkote, Santurtzi, Lapurdi,... ea aurten Kantabriatik baten bat saltsa horretan sartzen den. Zarautzek atzo irudi kaskarra eman zuen, eta Telmo Deungoek berriz albiste ona iparraldekoal atzean laga eta Libiarengandik 6 segundutara ere sartzen.
Portzierto, datorren asteburuan Euskadikoa (gizonezkoetan, Bizkaiatikanen, Urdaibai, Zierbena, Isuntza ta Ondarroa, eta Gipuzkoatik Hondarribi, Getaria, Donostiarra eta San Juan) eta bertze proba bat sailkatu ez zirenentzako, Lekeition.