por xaguzar el Dom Ago 18, 2024 2:49 pm
Eup!
Hamaseigarrenean ai danez, zioen filma baten izenburuak, azken jardunaldian gertau behar izandu du eta zeinek eta Tolosaldeak ekindin du Arraun Laguneken plenoa. Zarautzko bandera Donostira joan da atzoko denborak kontutan izaki, baina jardunaldia Ramon Erostarbek zuzentzen duen eskifairena izan da, lehenengo txandatik.
Gibelean, baiña biziki urruti Tokosaldeatikanen, Hibaika bigarrena izan da eta Cabok, 3.a, Tirarek baiño segundu bat lehentxeago sartu da.
Ohorezko txandan, atzo Hondarribiak bertan aritzeko aukera topatu zuen, baiña argi dago koska habdi bat beherago dagoela eta hasieratik geratzen hasi da. Oriok, ohi bezala, indartsu ekin dio lanari eta burua hartu du, ziaboga eman arte, beti legez Arraunek burua hartu baitu. Bogarren luze horretan, poparean, Donostiarra izan da Lugañene estu ta larri jarri duena, baiña helmugan segundu t'erdi bateko abantailari eutsi diote, bai, baiña aurreko txandaren garailetik 3 segundura. Oriok ez du asmatu poparean.
Honenbertzez, honela geratu da aurtengo emakumezkoen Ligaren sailkapena:
Txapelduna, Arraun Lagunak bikain bat, 127 punturekin.
2. Tolosaldea, 96rekin.
3. Orio, 94.
4. Donostiarra, 92
5. Hondarribia, 69
6. Hibaika, 42
7. Cabo Da Cruz, 37 (mailari eusteko kanporaketa bat jokatu beharko du).
8. Tiran, 19 eta maila galduta.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!