2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:06 am

Eup!

Ta hemen jarriko det honi dagozkion kontuak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:08 am

Lehenengo jardunaldia:

Eup!

Eta ETE ligan..... baaaaaaaiiiii! Telmo Deun-ek denboraldiko aurreneko bandera irabazi du !

Nesken 2. maila honetan, gaurko estropada, erlojupeko formatoan, Astilleron jokau da eta zumaiarren gibeletik, etxekoak sartu dira segundo bat baiño gutxiago galduz. 5 segundu gehiago behar izandu ditu 3.a izandu dan Kaikuk, eta bi gehiago Zarautzek.
Gero Deustu, debutariak diren sanjuandarrak, Onadrru ta Hernani.

Bihar Pasaian 2. jardunaldia.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:11 am

3. Jardunaldia (2.a enuen paratu :oops: ).

Eup!

Neskak, ETE ligan, Donibane Loitzunen. Telmo Deunaren 3. garaipena hiru estropadetan, baiña honako honetan, bertze behin 2.a izandu dan Astillerori, 8" atera dizkio .

Kaiku eta Zarautz, ohorezko txandako bertze biak, gibeletik berriro ere. San Juanek 2" gehiago behar izandu ditu Zarautzek baiño, bere tanda irabazteko. Deustuk, Ondarroak eta Hernanik osatu dute, hurrenez hurren, sailkapena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:12 am

2. Jardunaldia (ba, bai, baiña ez nuen aurkitzen :lol: ):

Eup!

Neskeekin hasiko naiz ETE ligako 2. jardunalia jokatu danean, bertze behin erlojuari oldartzen.

Atzokoa errepikatu da eta ehuneneko gutxigaitik Zumaia Astilleroro gailendu zaio. Kaikuk 8 segundu gehiago behar izandu ditu, eta atzerago Zarautz. Etxekoak 5.ak izandu dia eta gibeletikanen Deusto, Ondarroa ta Hernani, bertze behin azkena.

Ikusiko deu, baiña borroka polita egonan dala antzematen da liga hontan.

Zun, zun, zun, zun... Zumaia txapeldun !
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:15 am

4. Jardunaldia:

Eup!

Nesken 2. mailan, Zumaian, etxeko ontzia nagusi, eta ba dira lautik lau !! Atzo bezala, gaur ere 8"ko aldearekin Astillerorekiko. Zarautzek Kantabriarrek baiño 2" gehiago behar izandu ditu. Baina gaurkoan, San Juan, aurreneko tanda irabaziz, 4. kokatu da Kaikuren kalterako, bostgarrena izan dala. Gero Deustu, Ondarroa eta Hernani.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:16 am

5. Jardunaldia:

Eup!

ETE Liga (neskak), Camargon (Kantabria).

Bada ez, ez du ene Telmo Deunak irabazi, Astillerok baizik. Eta tartean, zumaiarrak baiño 15 ehuneneko bizkorrago, Zarautzko Enbata. Kaiku 4 a.

Guzti horiek lehenengo tandako ontzi guztien denbora hobetu dute. S. Juanek irabazi du, Hernani, Ondarroa eta Deusturen aurretik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 08, 2024 11:18 am

6. Jardunaldia:

Eup!

Gaur bigarren mailako neskak Portugaleten egon dira. Han Astillerok irabazi du bere bigarren bandera, Zumaiaren aurretik. 3. eta 4.a ohorezko txanda osatu duten Zarautz eta Kaiku, kanpoko kaleetatik abiatu direnak.

Aurreneko tandan S. Juan berriro garaile, Deustu, Ondarroa eta Hernaniren aurretik.

Sei estropada jokatuta sailkapen orokorrari begirada batean ikus dezakegu Zumaia (45 puntu) era Astilleroren (44) artean borroka polit bat eon daitekeela. Atzetik Zarautz (34) eta Kaiku (32) koska bat beherago datoz. S. Juan, bere estreineko denboraldian lehenengo tanda menderatzen du 24 punturekin. Gero Deustu (17), Ondarrua (12) eta Hernani (8).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Dom Jul 14, 2024 10:13 pm

Eup!

7. jardunaldia, erlojupekoan, Sestaoko bandera.

Telmo Deun ontzia garaile :D ! Gaur Zumaiarrek garaipena eskuratu dute, bere aurkari zuzena den Astillerori ia 4 segundu ateratzen. Zarautz eta Kaiku ez dira oso urruti ibili, 6 eta 9 segundura). Deustu, S. Juan, Hernani eta Ondarru izandu dira hurrengoak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Vie Jul 26, 2024 2:45 pm

Eup!

8. jardunaldia, Pedreñan jokatu zen hile honen 20ean.

1. Astillero, 11'14"53.
2. Zarautz, 10 segundura.
3. S. Juan, 16ra.
4. Zumaia, 21era.
5. Kaiku, 25era.
6. Deustu, 36ra
7. Hernani, 42ra.
8. Ondarroa, 49ra.

Aipagarriena kantabrairrek, garaipen honekin lidergoa eskuratzen dutela eta Telmo Deun ontziaren denbora kaskarra.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Lun Jul 29, 2024 12:11 pm

Eup!

Erandion jokatu da 9.a, erlojupekoan, eta berriro ere Astillero garaile, honako honetan ehuneneko gutxi batzuengaitik, Zumaia baiña bizkorrago. Orain sailkapen orokorrean 2 puntuko aldea dute kantabriarrek. 14 segundura Zarautzko enbata eta gero hurrenkera hontan, Kaiku, S. Juan, Ondarru, Deustu ta Hernani.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Sab Ago 03, 2024 3:34 pm

Eup!

Arratsalde hontan Orion, Hernaniko bandera jokoan eon da eta... katxiporreta! Astillerok astindu du, honako honetan segundu bat ta 60 ehuneneko nere Zumaiak baiño bizkorrago :cry: . Atzetik, urrutiago Zarautzko Enbata eta Kaiku, 2 segundutan. S. Juan, Deustu, Hernani eta Ondarroa geroago.

Sailkapen orokorrean kantabriarrek 3 puntuko errenta dute Telmo Deunarekiko. Biek ala biek abantaila handia dute 3.a den Kaikurekin.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Sab Ago 10, 2024 3:08 pm

Eup!

Bertze behin gertatu da, Ondarroako uretan, Astillerok Zumaiari irabazi dio ehuneneko gutxi batzuengatik eta bandera astintzeaz gain 4 puntura zabaltzen du abantaila sailkapenean. Kaiku 3.a eta S. Juan, lehenengo txandatik, Zarautzi aurre hartu dio. Ondarro, Deustu eta Hernani, azkena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Sab Ago 10, 2024 9:51 pm

Eup!

Ba komentatu dute Zarautzek eta Zumaiak helegiteren bat aurkeztu omen dutela, Astilleroko 3 arraunlari propio* bezala parte hartu dutela eta el lirateke propioak.

Argitu beharko da kontu hau, baiña egia balitz gaur egun liderra dan traineru kantrabriarra sailkapenetik at gera liteke.

(*) Propioa da 3 urte jarraian klub batean ematen dituzten arraunlariak. Ez dakit nesken estropadetan zenbatekoa den kupoa propio, harrobiko era gaiñerakoak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Mié Ago 14, 2024 9:55 am

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Ba komentatu dute Zarautzek eta Zumaiak helegiteren bat aurkeztu omen dutela, Astilleroko 3 arraunlari propio* bezala parte hartu dutela eta el lirateke propioak.

Argitu beharko da kontu hau, baiña egia balitz gaur egun liderra dan traineru kantrabriarra sailkapenetik at gera liteke.

(*) Propioa da 3 urte jarraian klub batean ematen dituzten arraunlariak. Ez dakit nesken estropadetan zenbatekoa den kupoa propio, harrobiko era gaiñerakoak.


Aho bete hortz geatu naiz. Kirol epaileak ebatsi du Zarautz eta Zumaiako elkarteek salatutakoa frogatutzat jo arren, arrazoia ematen die baiña ez du Astillero zigortuko, bere ustez, "asmo txarraz" jokatu ez zutelakoan.

Aurrekari hagitz arriskutsua sortzen da ta ikusi beharko degu aitzinean ez ote den errepikatzen eta zer deliberatuko litzakeen araudia bertze behin errespetatu ezean... Hau ez da batere serioa eta min ikaragarria eiten dio zailtasun aunitz ditun kirol bati.

ETE ligan lehiatu ahal izateko ontzian eon behar dira, gutxienez:
a) Harrobiko 3 arraunlari + 7 "propioak"
b) Harrobiko 4 + 6 propioak
c) Edota bost harrobikoak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Jue Ago 15, 2024 4:13 pm

Eup!

Gaur goizian Plentzian jokatu da bertze jardunaldi bat eta garaileaaaaa.... bai, Telmo Deun :D !! Denboraldiko seigarren bandera. Astillerok 14 segundu gehiago behar izan ditu, denboraldiko alderik handiena bi ontzi hauen artean (zerikusia izanen al du kantabriarrei sortu zaien auziarekin?). Gaur S. Juango neskak, lehenengo txanda irabazita, hirugarrenak izandu dira; batelerak gero ta hobeto ari dira. Kaiku hirugarrena. Enbata gaur pattal, 5.ak, eta gero Ondsrro, Deustu eta Hernani.

Liga amaitzeko bi jardunaldi falta direla, goitikanen dana erabakita dago: Zumaia (87 puntu) eta Astillero (90) kanporaketara junen dira. Zarautz (66) eta Kaikuren (63) artean 3. postua erabakitzeke dago.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Sab Ago 17, 2024 7:21 pm

Eup!

Azkenaurrekoa Zarautzen, eta Astillerok eraman du. Bigarren kokatu da Zarautz (3 segundura) eta ene Zumaia (4ra). Ostegunean bezala S. Juan 4. postua eskuratu du ohorezko txandako Kaikuri aurrea hartuz. Gero Ondarroa, Deustu eta Hernani.

Estropada bat falta da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024_ETE Liga (ARC-NESKAK)

Notapor xaguzar el Mar Ago 20, 2024 4:12 pm

Eup!

Bilbon jokatu zan deboraldiko azken jardunaldia, erlojupekoan, noski!

Garaile, haserre egonen dan Zarautz, Astillerok baiño segundu bat gutxiago egitean. Bost gehiago behar izandu zituzten sanjuandarrek, hagitz ongi bukatu dutenak. Zumaia 4. postura erori zen. Gero, Kaiku, Ondarroa, Deustu ta Hernani.

Aldez aurretik iragarrita zegoenez eta bulegoetan Astlleroren irregulartasunak zuzendu ezean, Cantabriarrek (105 puntu), garaile bezala eta ene Telmo Deun ontziak (98) kanporaketan parte hartuko dute Euskotren Ligara igotzen saiatzeko. Zarautz (81), 3.a saririk gabe geratu da.

4.a Kaiku (71); 5.a S. Juango debutariak (63); 6.a Deustu (37); 7a. Ondarroa (30); eta Hernani (19).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11375
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado