Sheed escribió:Lehenik eta behin, zorionak sailkatu diren arraun elkarte guztiei eta arraun elkarte horien zale guztiei.
Ni Sanjuandar amorratua izanik, esan behar det, kolpe handi xamarra hartu dudala. Ez gera ibili ez brankaz ez eta poparean. Alegia, gure maila ez degula eman uste det.
Gainetikan, Aresek playoffera begira oso arerio gogorra izango dela erakutsi digu.
Halere, beti bezala lanean burubelarrik jarraituko degu igoeraren bila.
Gora SAN JUAN!!! Eta Gora ARRAUNA!!!
xaguzar escribió:Eup!Sheed escribió:Lehenik eta behin, zorionak sailkatu diren arraun elkarte guztiei eta arraun elkarte horien zale guztiei.
Ni Sanjuandar amorratua izanik, esan behar det, kolpe handi xamarra hartu dudala. Ez gera ibili ez brankaz ez eta poparean. Alegia, gure maila ez degula eman uste det.
Gainetikan, Aresek playoffera begira oso arerio gogorra izango dela erakutsi digu.
Halere, beti bezala lanean burubelarrik jarraituko degu igoeraren bila.
Gora SAN JUAN!!! Eta Gora ARRAUNA!!!
Ados nago. Ez zen amestutako estropada izan, batez ere brankaz (10:23); itzulia 10:02tan egitea ez da txarra. Akaso ez zuten lehen luzean asmatu arraunkerarekin? Baga bat zegoen eta erritmoa egokitzeak berebiziko garrantzia du.
Era guzitan, erreka ez zegoen "behartuta". Liga irabaztetik zatozte eta benetako helburua, azken jomuga, playoffean duzue. Atzokoak balio izan zun ikusteko zelan datorren Ares. Ohartarazi dizuete. Santurtzi eta S. Pedrorekin ez fio, playofean bertze irudi bat erakuts dezakete. Chapela ez det ezautzen ta ez dakit atzokoa erreferentzi fidagarria ote dan. Neretzako Sanjuan da faborito nagusia, eta bertzeen arteko lehia uste baiño estuagoa izanen dalakoan nao; ikusiko deu...
Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados