OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Jue Sep 19, 2024 11:21 am

Eup!

2025 urteari begira jartzen gera.

Galiziatik iristen den albisteak dio: Cabo da Cruz elkartean aldaketak datoz: prestatzaileak, Suarez, utziko du eta berarekin batera arraunlari pare bat gutxienez. Benigno Lojo historikoa izan liteke horietako bat.

Kontuz! Datorren urtean ACTn txartela mantentzea ez da batere merke egonen. Cabok asmatzen ez badu, zaila euki dezake, S. Juan eta Ares geratzeko igo direla.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor Sheed el Vie Sep 20, 2024 1:07 pm

Orio aldean ere aldaketak egon daiztezke. Ematen duenez,
Urdaibaien medikuaren atzetik dabiltza. Hau dena Arostegi prestatzailearen onespena euki gabe. Akaso Arostegi soberan legoke?
Zurrumurrua dago Oriok Iker Zabalari eskaintza egin diola.
Zabalak laster esango omen du Urdaibaien jarraituko duen edo ez...ikusiko degu.
Avatar de Usuario
Sheed
Oro
Oro
 
Mensajes: 1443
Registrado: Lun Ago 24, 2009 2:47 pm

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Dom Sep 22, 2024 6:03 pm

Eup!

Aibala, ez da agertu! Ea bada oain.

Iker Zabala Urdaibai laga eta Oriora junen da. Gorka Aranbarri berakin batera joan leike.

Urdaibairen egoera era statusa asko alda daiteke datorren urtean, komentatzen da eskifai erdia atera litekeela.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor Hetfield. el Dom Sep 22, 2024 7:14 pm

Oriyo kriston zulo ekonomikoakin eta 2 fitxaketa "top". Ez dira albiste onak.
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor Sheed el Dom Sep 22, 2024 7:45 pm

Ulrtezina Oriotarrena! Arostegiren eskutik, inork uste zuena baino denboraldi askoz hobea egin eta hala ere, puerta.
Ojooo! zeren egiten bada esaten ari dena, Zabala + medikua + Aranbarri apostu haundia eta ekonomikoki arriskutsua izan daiteke.
Avatar de Usuario
Sheed
Oro
Oro
 
Mensajes: 1443
Registrado: Lun Ago 24, 2009 2:47 pm

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor Hetfield. el Jue Sep 26, 2024 9:22 am

Borja Fernandez, Zierbenako patroia etxera bueltatzen da Pedreñara.

Donostorriako Igor Makazaga prestatzaileak 3 urteko kontratu berria siñatu du.
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor potto el Jue Oct 03, 2024 3:24 pm

Aste honetan entzun dut Euskadi Irratian Mikel Orbañanosek beste urtebetez jarraituko duela Hondarribiren gidaritzapean. Baina garrantzizko 4 baja izango ditu arrauna uzten dutelako: Manex Alday, Xabier Etxebeste, Adrian Gonzalez eta Fernando Ruiz
.
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
potto
Oro
Oro
 
Mensajes: 1508
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:10 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor Hetfield. el Sab Oct 05, 2024 9:16 am

Orio alden al Cesar lo que es del Cesar, direktiba berri honek Oriotar asko iritzi berdiñakin jartzea lotu due, lo nunca visto, hori bai denak hauen kontra.

B ontzia fuera, diru dena lehen ontzira joateko, Bermeotik datozenak badakigu ez diala muxutruk etorriko.

Ta Zabala honek barrabillak bai zabalak, Bermeotik Joan kantera ez daolako ta Oriora Jun hango kantera izorratzeko...

Ta direktibak aurpegia eman dezala, Salsamendi atzeko atetik bota zuten ziklo aldaketa medio eta Arostegik iñork espero ez zuen denboraldia egin eta aurrenengon kalera...

Errota el anti orio lárgate!!!
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Sab Oct 05, 2024 1:08 pm

Eup!

Ba bai, espero zena ofiziala da oain, Arostegi kanpora. Trapalla zeon hor.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Sab Oct 05, 2024 7:07 pm

Eup!

Eta Iker Zabalak 3 urterako sinatu berri dik. Orioren prestatzailea izanen dek.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor potto el Sab Oct 05, 2024 7:09 pm

Hetfield. escribió:Orio alden al Cesar lo que es del Cesar, direktiba berri honek Oriotar asko iritzi berdiñakin jartzea lotu due, lo nunca visto, hori bai denak hauen kontra.

B ontzia fuera, diru dena lehen ontzira joateko, Bermeotik datozenak badakigu ez diala muxutruk etorriko.

Ta Zabala honek barrabillak bai zabalak, Bermeotik Joan kantera ez daolako ta Oriora Jun hango kantera izorratzeko...

Ta direktibak aurpegia eman dezala, Salsamendi atzeko atetik bota zuten ziklo aldaketa medio eta Arostegik iñork espero ez zuen denboraldia egin eta aurrenengon kalera...

Errota el anti orio lárgate!!!


Benetan habil? Bigarren ontzia fuera? Oriok zerbait badaka ona, hori harrobia da ta aurten demostratuta geratu da Arostegiik egindako lanarekin.

Nik egia esan ez nuen espero oriotarrak hain goran ibiliko zirenik baina urte bikaina egin dute kontuan hartuta nola joan ze negua.

Badirudi irabazteak bakarrik balio duela eta horretarako harrobia pikutara bota behar badute berdin zaiela. Pazientzi gutxi Orio aldean. Jarraipena eman beharrean proiektu bati kartera atera eta entrenatzaile berri bat fitxatu, eta honekin batera datozenei pagatu behar baita, ze muxutruk ez dira etorriko.
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
potto
Oro
Oro
 
Mensajes: 1508
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:10 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor mitxelo el Sab Oct 05, 2024 8:20 pm

Orion erriyoa zakar datorrela dirudi....

Lapurdik esan duenez Salsamendik ez du jarraituko Lapurdin, beraz... ezetz imaginatu nora doan? Nee ustez Bermeora
mitxelo
Oro
Oro
 
Mensajes: 234
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Dom Oct 06, 2024 7:31 am

mitxelo escribió:Orion erriyoa zakar datorrela dirudi....

Lapurdik esan duenez Salsamendik ez du jarraituko Lapurdin, beraz... ezetz imaginatu nora doan? Nee ustez Bermeora


Salsamendirena ez nuen espero eta bai, neri ere bai erran didate Bermeora dihoala.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Dom Oct 06, 2024 12:26 pm

Eup!

xaguzar escribió:
mitxelo escribió:Orion erriyoa zakar datorrela dirudi....

Lapurdik esan duenez Salsamendik ez du jarraituko Lapurdin, beraz... ezetz imaginatu nora doan? Nee ustez Bermeora


Salsamendirena ez nuen espero eta bai, neri ere bai erran didate Bermeora dihoala.


Badek ofiziala.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Dom Oct 06, 2024 1:31 pm

Eup!

Rufo Urtizberea Zumaiara dator nesken Donostiarra zuzentzetik.

David Iglesiasek ez du Hibaikan segituko.

Mugimendu aunitz Gipuzkoa aldean. Bizkaian, Zabalarena kenduta, ez dirudi mugimendu handirik dagonik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor mitxelo el Jue Oct 24, 2024 2:36 pm

Esaten den bezela " a rey muerto, rey puesto" Mikel Portularrume "Paorra", Jon Salsamendiren lekua artuko du Lapurdiko klubean

https://orioguka.eus/orio/1729758554961 ... nboraldian
mitxelo
Oro
Oro
 
Mensajes: 234
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor mitxelo el Mié Oct 30, 2024 11:20 am

Dirudienez Oriok bigarren trainerua aterako du. Herriaren presioa ote?
Ta Mesik Urdaibai uzten duela iragarri omen du. Norantz artuko du ziaboga??
mitxelo
Oro
Oro
 
Mensajes: 234
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Nov 25, 2024 12:05 pm

Eup!

:shock: Bitxia gero! Saiatzen ari naiz hemen albiste bat emaiten eta ezin :?
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Nov 25, 2024 12:09 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

:shock: Bitxia gero! Saiatzen ari naiz hemen albiste bat emaiten eta ezin :?


Ea bada oain: konfirmatu da bagenekiena: G. A. Urdaibai laga eta, ontzi oriaaren txopan ibiliko da.

(Ea ba, klabean idazten... :? ).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor mitxelo el Mié Nov 27, 2024 3:37 pm

Ez da Urdaibai utzi duen bakarra. Andres Medina jun da, Beñat Egiazu, Adrian Gonzalez (Hondarribi) , Ander Zabala ( ez dakit nondik)
mitxelo
Oro
Oro
 
Mensajes: 234
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor mitxelo el Sab Nov 30, 2024 3:33 pm

Bueno bueno... Bermeon ere mugimenduk daude. Patroi berria Larrinaga Ondarrutarra degu. Orion lekurik ez ta kromo aldaketa. Baita arrauna uztekotan diren 2 top ere, Colunga ta Unanue bezelakoak. 2 fitxaketa ere ba omen dituzte. Ez dakit zein izango diren..
mitxelo
Oro
Oro
 
Mensajes: 234
Registrado: Mié Sep 17, 2008 8:24 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Dic 09, 2024 11:02 pm

Eup!

Undertacker eta Libiako zaletuentzat: ibilaldi luzea omen dakazute aurretik ARC1eko basamortutikanen... Pasaiako lagunek ematen dizkidaten albisteak ez dira batere onak. Azkenean Carballedak arrazoia eukiko du erran zunean jaitsiz gero Sanpedrok urteak eman beharko lituzkeela berriz ere igoera saiatzearren.

Arraunlari askok utzi dute kluba eta Valenciagaren etorrerak ez omen du lagundu, hasi baiño lehen estropezu ein arraunlariren batekin, honek ez dio barkatu eta alde ere egin du. Ez da giro Pasaiaren alde hortan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie Ene 31, 2025 1:54 pm

Eup!

Dopinaren aurkako agentziak salatu du Getarin Libiako patroi bezala aritu zan Garmari eintzioten kontrola. Antza danez kontrola egin zun pertsonak ez omen zun eskumenik. Are gehiago, agentziak abisatu zion ACTri eta honek muzin eginen zion.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bere momentuan jada eakutsi zuen bere mesfidantza, eta Cristian Garmak berak erran zun bere bila bazebiltzala, ez baita ohikoa patroi bati kontrol pasaraztea, eta hura izandu zen eintzun estropada bakarra. Dana hagitz susmagarria.

Komentatzen da aipatu kontrola ezbalekotzat jo daitekeela, baiña kaltea egiña dago arraun munduaren sinesgarritasunari.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor potto el Lun Mar 24, 2025 3:57 pm

Jada ikusgai dago TKE ligako taldeen arraunlarien zerrenda eta hara non nire ezustekoa, Asier Carballeda Oriora joan da! Eta orduan nor da Libiaren entrenatzaile berria? Xagu ba al dakik zeoze??
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
potto
Oro
Oro
 
Mensajes: 1508
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:10 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Mar 24, 2025 11:12 pm

Eup!

Carballedak badarama hilabete bat gutxienez Orion entrenatzen. Beak erran omen zuen ez tzuela segitu nahi, baiña han dago.

Libiako prestatzailea Fernando Balentziaga da, Iaz Donostiarra Bn zeona.

Duela gutxi atera da Donostiarrak B ontzia ez dula ateako, eta Castrok hartu du bere tokia ARC 1ean. Neri erran zidaten iaz Fernadorekin aritu ziran arraunlari batzuk Libian ai zirala entrenatzen eta juxtu aurreko astean irakurri ahal izandu det Balentziagak zazpi eaman ditula. Ez ahantzi Sanpedrotarra hamar bat arraunlarik utzi dutela, Prestatzailearen lurreratzea ez omen da nonbait hagitz samurra izandu.

Azkenean, Asier Carballedak erran zuna beteko ote da? Duela bi urte hauxe bota zian: "subir a la ACT, para mantenerse, si es para bajar al año siguiente -ta hori gertau zaie-, no merece, porque es empezar de 0 y estar en ARC varios años". Izan ere iaz abisatu nun, apustu polita bezain arriskutsua zala Pasaiako klubarena; harrobia lantzea eta taldea indartzea kanpoko batzuekin, mailari eustearren, etzirala gauza kontrajarriak. Begira Sanjuan, horiek iritsi dira geatzeko, moreak...

Portzierto, adi Astillerokin ARC-1ean!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: OLATUEK DAKARTZATEN ZURRUMURRUAK

Notapor potto el Mar Mar 25, 2025 12:46 pm

Eskerrik asko Xagu!
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
potto
Oro
Oro
 
Mensajes: 1508
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:10 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados