Eup!
Aurten arraunaren 3. mailan, ARC 2n, alegia, bakarrik sei ontzik hartuko dute parte (Hibaika gipuzkoarra tartean). Iñoiz baiño gutxiago.
Iaz hemendikanen ere komentatu nuen, arraunaren patu beltzaren aztarna garbia. Tamalez kirol honen arduradunak ez tira nonbait konturatzen, geroa hobetzeko iñolako ahaleginik eiten ez dutelakotz.
Gazteen artean kirol hau osasuntsu dagoela dirudi, baiña senior kategoriara jauzi eiterakoan, arrakala handi batekin topo egiten degula argi dago. Arraunlari gazte asko ez dira bertze ertzera iristen.
Harrobia zaindu behar da, debuta eiteko kategoria aproposena zaindu behar da, ARC2n dirua ongi kudeatu behar da klubentzako bigarren ontzi bat uretaratzea arazo saihestezina bihurtu ez dadin eta egutegia aldatu. Arraunlari askok uko egiten diote arraunean segitzeari suposatzen dien arozengaitik, familiarekin kontziliazioa lortzearren. Lan handiko hilabete asko eta udako oporrik gabe.
Esnatu zaitezte! egiaztatuta dagoela: egutegia aurreratzea lagundu dezake gazteak erakartzen edo jarraitzen. Dirua hobeto banatzeak klubei lagundu diezaieke. Bi neurri horiekin kirol honen iraupena ez da bermatuko, jakina! baiña norabide zuzenean jar liteke.