2025 DENBORALDIA

2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Lun Jun 09, 2025 12:49 pm

Eup!

Aurten ez det horrenbertze lanik eginen (geo ta gehiago kostatzen zait ikusi ta idaztia), asike hari hontan komentau dezakegu gauzaik aipagarrienak.

Euskakiko Txapelketa atzo jokatu zan eta Oriok mutiletan eta Tolosaldeak nesketan garaipena erdietsi zuten. Kantabriako ere jokatu zan ta Astillero aise nagusitu zen.

Oriok, aurtengo faboritoa, lehia polita euki zun Donostiarrarekin, Zierbena eta Urdaibai atzeraxeago geatu ziran. Lehenengo txandan S. Juanek irabazi zion Hondarribiari eta bizkaitarrak oso atzean sartu ziren.

Emakumezkoen proba are ertsiagoa izandu zan, Erostarberen Tolosaldeak eta Etxaberen Arraun lagunak, nor baiño nor aitu ziran azken segundura arte eta Tolosaldeak historia ein zuen lehenengo titulua irabazten. Kontuz aurten Hibaika eta Zarautzekin.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor Hetfield. el Mié Jun 11, 2025 5:11 pm

Aupa Xagu!

Hau gogok liga hasteko, behintzat “mono” pixkat kendu diat asteburu hontako estropekin.

Tolosaldea eta Arraun lagunakek earra pikea, espero aurten ez izatea talde bakar baten monologoa neskatan. Hibaika ta Zarautzek eman ditek bai aurrera pausua baño etzekit banderen lehian egoteko nahikoa izango den.

Mutiletan ere bi tanda polittak ikusi zian, Honddarbitarrak aurten ez du ematen aurreko urteetan bezela ibiliko dianik baño gauzak ondo egin dituzte urte askotan eta aurten ez bada laxter dia bueltan. San Juan ere hortxe igo berri “gerra ematen” ez du ematen arazoik eukiko duten ACT an gelditzeko.

Oriok irabazi bai baño jipoirik eman gabe. Neretzako kezkagarria arrobiko arraunlari gutxikin atera ziala. Apustua egin dute eta ez dakit nola aterako zaien baño harrobiko jendeantzako albiste txarrak nere uste xumean ligan jolastuko dute baño kontxan ea zenbat harrobiko dauden. Donostiarrak badirudi aurten ere borrokarako prest dagoela baita Ziernena ere eta Bermeo 8-9 segundota gelditzea ere ez da txantxetarako kontua nahiz eta ematen duen aurten “ equipo a batir” Oriyo dela.

Ze albiste zuen Telmo Deun aldean? Aurten ere goran egongo zeate?
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 467
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Vie Jun 13, 2025 10:00 pm

Eup!

Ba Zumaian aldaketa askotxo aurten. Nik ustet aurten koska bat beherago ibiliko geala, ohorezko txandatik at, baiña bigarrenean eroso ibiltzeko modun, ta ezta gutxi iazko ekaitzaren ondotik.

Oriok bere partetikanen hortzak eakutsi ditu jada. Ez det uste iaz Bermeokoen erraztasuna eukiko dutenik, baiña seguru banderen borrokan beti egonen dala eta faborito nagusia da. Atzetik bai, lehia earra ikusiko degu ohorezko txanda hori osatze aldera : Zierbena, Donostiarra, Urdaibai, Hondarribia, Sanjuan... Ez takit zelan iritsiko diran galiziarrak, baina jaitsiera saihesteko borroka estua ikusiko deulakoan nago

Nesketan, pozgarria ikustea Arraun Lagunak aurten lehiakide indartsuak izanen dituztela alboan. Tolosaldea indartu da, eta seguru ikuskizun ezinhobeak emanen dizkigutela.

Munduko ikuskizunik handiena hemen degu!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Sab Jun 21, 2025 6:15 pm

Eup!

Bada ARC1 hasi da gaur, Astilleron, eta Santurtzik irabazi du, nola ez?! Baiña Zumaiak, 9 segundu gehiago behar izandu ditula erlojupekoan, 2.a izan da. Atzean laga ditu, hurrenez hurren, Arkote, Zarautz, etxeko Astillero, Pedreña, Lapurdi, Deustu, Sanpedro (bihar, bere etxean, bertze aurpegi bat eakutsiko dula ustet), Hondarribia B, Castro ta Camargo.

Santurtzi faborito nagusia dala ez da dudatan jartzen, baiña euren gibeletik aurten ikusiko degun lehia ikusgarria izanen dalakoan nao. Bihar, Pasaian, bigarren atala.

ARC2n Hibaika garaile, aise. Gero Portugalete, Orio B, Busturialdea, Laredo eta, azkena, Lutxana.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Dom Jun 22, 2025 9:56 am

Eup!

Atzo ere Astilleron jokatu zen ETE (nesken 2. maila) ligaren aurreneko jardunaldia eta Zarautzek eskuratu zuen lehenengo bandera. Enbata maila ona eakusten aitu da neguan eta atzo konfirmatu zuen. Sanjuango batelerek 6 segundu gehiago behar izandu zituzten. Atzeraxeago Kaiku ta Ondarru. Camargo izan zen 9.a (azkena), urrutitxo.

(Gaur ETBtik, 11:30etatik aitzinea, Pasaiko jardunaldia ikusgai).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor The undertaker el Dom Jun 22, 2025 8:01 pm

San Pedro 4.garren.
Aupa mutilak!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 7957
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Lun Jun 23, 2025 10:15 am

Eup!

Bai, Libia, lehenengo txandatik 4. postura. Portzierto, Hondarribia B, 2.a zela, ziaboga bat estriborretik eman eta azken postura erori zen.

Espero zitekeen bezala eta 4. kaletik abiatu bazan ere, Sotera garaile. 2.a bigarren txandaren irabazlea izan zen Lapurdi. Gero Arkote, Sanpedrotarra, Zumaia, azken luzean Zarautzi txopa erakutsi ziola, Enbata bera eta Pedreña. Hor sei segunduko koska bat Astillero aurkitzeko eta kantabriarren gibeletik, Deustu, Camargo, Castro eta Hondarribia B.

Aurreikusten genuen asteburu hontan gertau dana: Santurtziarrak faborio nagusiak direla eta hagitz lehia polita bezain itxia ikus dezakegula ohorezko txanda osatzeko eta bizkaitarrei playoffera laguntzeko, hainbat hautagairekin: Lapurdi, Arkote, Libia, Telmo Deuna eta Zarautz, nagusiki, baiña kantabriako Pedreña ta Astillero izanen dira puntu-banaketan epailearen papera jokatu dezaketenak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Lun Jun 23, 2025 10:20 am

Eup!

Atzo ere bai, Pasaian ETE Ligaren 2. jardunaldia burutu zen eta berriz ere Zarautz etxean ari ziren batelerei gailendu zitzaizkien, baiña 15 ehunengatik bakarrik!! Bertze guztiak urruti samar sartu ziran: Deustu, Kaiku, Ondarroa, Portugalete, Hernani, Isuntza eta are urrutiago Camargo.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Sab Jun 28, 2025 6:12 pm

Eup!

Gaur Donibane Lohitzunen ARC1eko hirugarrena.

Santurtzi bertze behin garaile, 11 segundu Arkoteri atereaz. Zarautz, bigarren txandatik, 3. postua eskuratu du. Zumaia, 4.a, eta Astillero ia denbora berean. Hauek guztiak hiru segundutan ibili dira. Berdintasun handia horien artean. Gaur Lapurdi urrutixeago geratu da baina 7.a izandu dan Sanpedro baina 3 segundu bizkorrago.

Gero bi segundutan Deustu, Pedreña eta Hondarribia B. Eta atzerago azkenak, Camargo eta Castro.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Dom Jun 29, 2025 10:38 am

Eup!

Atzo ETE ligaren 3. jardinaldia ere jokatu zen eta Zarautz ta Sanjuanen arteko borrokaren bertze kapitulu bat suertatu zan. Donibane Lohitzuneko uretan batelerak nagusitu zitziazkion segundu t'erdi batengatik Enbatari. Bi ontzi hauen arteko diferentziak ez dira 2 segundura iritsi eindako hiru jardunaldietan, eta badirudi nor baiño nor aituko direla denboaldi osoan.

Kaiku 3.a izandu zan 14 segundura eta bertze guziak are urrutiago geratu ziran.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Dom Jun 29, 2025 1:49 pm

Eup!

Gaur, Portugaleten ETE eta KAE1eko laugarren jardunaldia jokoan. Atzoko garaileek errepikatu dute: Sanjuan nesketan eta Santurtzi mutiletan.

Neskei dagokienez erran beharra dago Zarautzek ez dula zorte onik izan kale zozketarekin, eta hori gutxi ez balitz, irteeran arraun bat hautsi eta 3 segunduko zigorra ezarri zaie. Kaiku 3.a izandu da.

Baiña mutiletan kale zozketaren zoria ondoen baliatu duena Zarautz ere izandu da, lehen kalea egokitu baitzaio. Kaltetuenak 3. kaletikanen jun diren Lapurdi, bigarren txandan, eta Arkore ohorezkoan. Eremu hontan kaleek duten garrantzia ikarragarria da, eta horrexegatik ez ditut gogoko hemen jokatutako estropadak. Astillero, lehen kaletik, noski! gaur 3.a izan da eta aurrerapauso handi bat eman du sailkapen nagusian. Hori bai, Sotereren atzetik, kategori hontan jaun ta jabe baita, badirudi ohorezko txanda egonkortzen ai dala: Arkote, Zumaia eta Zarautz berdinduta daude. Lapurdi eta Sanpedro bigarrenean gelditu dira, baiña asko falta da eta ezin dute amore eman.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Dom Jun 29, 2025 1:51 pm

Eup!

Atzo KAE2 ligado bigarren bandera jokoan, Errenderi aldean, eta Orio B eskuratu zuen, Hibaikaren aurretik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Dom Jul 06, 2025 1:44 pm

Eup!

Ezusteko galanta gaurkoa Zumaiako uretan. Ez det ikusi ta ez dakit zer gertatuko zen baiña zerbait arraroa, ziur! Pedreñak irabazi du eta 31 segundutan hobetu du 8.a!! izan den Santurtzirena :shock: .

Onenen artean Zarautz izandu da ondoen bukatu duena, 3.a. Arkote 5.a, eta Zumaia 10.a. Astillero azkena ia 2 minutura!!

Enteatuko gera, baiña ezta batee normala.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Lun Jul 07, 2025 2:12 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Ezusteko galanta gaurkoa Zumaiako uretan. Ez det ikusi ta ez dakit zer gertatuko zen baiña zerbait arraroa, ziur! Pedreñak irabazi du eta 31 segundutan hobetu du 8.a!! izan den Santurtzirena :shock: .

Onenen artean Zarautz izandu da ondoen bukatu duena, 3.a. Arkote 5.a, eta Zumaia 10.a. Astillero azkena ia 2 minutura!!

Enteatuko gera, baiña ezta batee normala.


Ba antza danez itsasoa hagitz harroturik zebilela eta (txandak ein beharrean erlojuaren aurkako proba antolatu behar izandu omen zuten), baiña halere minutuz minutu aterata harritzen nau emaitzak. Enbata 2. postuan egonkortu da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Sab Jul 12, 2025 6:40 pm

Eup!

Gaur Plentzian jokatu da TKE1eko estropada eta garaipena Soterak erdietsi du. Azken maniobran Zumaiak, 2.a gaur, bi segundu zituen alde, baiña Santurtziren azken luzea ikaragarria izandu ote da 10 segundu atera baitizkio Telmo Deun ontziari.

Gero 18 segundura Arkote eta Pedreña, bigarren txandako garailea. Atzetik Lapurdi, Zarautz, Camargo, Deustu, Castro, Hondarribia, gaur hondoa jo duen Sanpedrotarra, minutu t'erdira, eta are okerrago bukatu dun Astillero.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2025 DENBORALDIA

Notapor xaguzar el Sab Jul 12, 2025 6:44 pm

Eup!

3. mailako estropada ere jokatu da ta honako honetan Hibaikak eakutsi dio txopa Oriori, 11 segundu gehiago behar izandu baititu. Portugalete hirugarrena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados