EUSKOTREN'2025

EUSKOTREN'2025

Notapor xaguzar el Dom Jul 06, 2025 11:28 am

Eup!

Ba gizalegez eta berdintasunaren ohorez, nesken lehen mailak begirune bera merezi dulakoan, hona hemen emakumezkoen haria:

Atzo Bilbo banderak hasiera eman zion ligari, erlojuaren aurka eta, noski! Arraun Lagunak irabazi zuen, baina bigarrenari segundu eskas bat aterata, Oriori, alegia. Sorpresarik handiena igo berri den Telmo Deun ontziak eman zuen, bere txanda irabazita, 3.a bukatu bai zen Tolosaldearen aitzinetikanen. Eta maila apala eman zuena Donostiarra izandu zen, hainbertze aldaketa euki dituna, azkena izan baitzan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: EUSKOTREN'2025

Notapor xaguzar el Sab Jul 12, 2025 5:27 pm

Eup!

Dibertituko gera aurten.
Gaur Donostian Tolosaldeak, iragas asteburuan urrutitxo ibili zana, bandera eraman du Donostian. Orio, 3 segundura, bigarren bertze behin (3 jardunaldi eta beti 2.a). Arraun Lagunak, ziabogan jun zaio ontzia, eta gero ezin harrapatu, 16 segundura bukatu du. Hiru ontzi hauen artean egonen dira banderak.

Atzetik, gaur Hondarribiak, bera txanda irabazita, 4.a izandu da. Zumaia, azkena bere txandan, 5.a, Hibaika 6.a, Astillero eta azkena Donostiarra, aurten gaizki pasauko duena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: EUSKOTREN'2025

Notapor xaguzar el Lun Jul 14, 2025 3:11 pm

Eup!

Atzoko jardunaldian Arraunek irabazi zuen, honako hontan Orio 5 segundutara lagaz (bitxia Oriorena, lau jardunaldi, eta lauretan bigarrena). Kaleen zozketak baldintzatu zuen proba, eta Tolosaldea, bere historian lehenengo bandera irabazo ostean, 4. postuarekin konformatu behar izandu zen, Astilleroren gibeletik. Donostiarrak 2 segundu gehiago behar izan zitun, eta segundu bat gehiago bertze hirurak: Hibaika, Zumaia eta Hondarribia. Izan ere, sei ontzi bost segundutan eon tziren.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11675
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado