por xaguzar el Sab Ago 29, 2026 2:47 pm
Eup!
Bai, Orio ta Arraun Lagunaken nagusitasuna erabatekua izandu da denboaldi hontan, baiña bertzeen artean, berdintasuna nabarmenduko nuke.
Euskotren Ligan erraterako nere Zumaia maitiak maila galdu du, baiña ezta hain urruti ibili. Tolosa, Sanjuan, Orio eta bertziak nor baiño nor ibili dira hainbertzetan
Gizonezkoen artean antzeko parezido, galipoek, bermeotarrek, Esperantzak eta bertzeek ikustaldi politak eskeini dizkigute, baita Galiziakoek ere, eta hala ere bat zuzen jaitsiko da ta bertzea, Zarautz, Tiran, Deustu eta Boirokoekin borrokatu behar.
Eta maila bat apalxeagoan guaza irteresgarriak bizi ahal izandu ditegu. Egia da banderei erreparatuta emozio handirik ez dala eon, baiña arraunak ikuskizun hutsa da eta ez da zaila emoziorako motiborik topatzea, batez ere kolore bat soinean eramanda.
Kontxan? Orio ta Arraun, dudarik ez, jakina! Baiña hor inguruan sortzen da giroa, pintxoak, topak, apostuak eta sailkatze estropada, ohorezkoan sartzeko borroka, guzien esfortsua,... hainat arrazoi arraun munduan murgildu ta gozatzeko. Astebukaera hontan Galizian eta geo Realaren partidu garrantzitsua, planazo!
DENETATIK DENONTZAT
ZUEN SOLASGUNEAN
ETA ZUEN HIZKUNTZAN!