2023_TKE1

2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jun 24, 2023 2:01 pm

Eup!

Hasiera ematen diot ea norbait gehiago animatzen den, oain futbola amaituta, arraunaz mintzatzera.

Gaur TKE1 ligaren 3. jardunaldia jokatu da Elantxoben eta oso lehia interesgarria ikusten ai da 3 faboritoen artean, ACTra igotzeko playoffean espero dauden 2 postutarako. Sanjuan, Sanpedro eta Lapurdi bandera banarekin sailkapen orokorraren lehen 3 postuetan kokaturik:

1. Sanpedrotarra, 33 pt.
2. Lapurdi, 32 pt.
3. Sanjuan, 29 pt.
4. Zumaia 26 pt.
...........................
5. Arkote 26 pt.

Nere Telmo Deun da oaintxe bertan ohorezko tanda osatzen duena, baina kontuz Arkoterekin. Bihar oso egun garrantzitsu bat izan daiteke sanjuadarrentzat, ezin dira atzean geratu. Luzea da ibilbidea, baina bihar, berriro, Sanpedro eta lapurtarren atzetikanen geratzekotan, kontuz!

Gaur , arratsaldean TKE 2aren debuta. Eta laster ACTa!

Poparean goaz! Gora arrauna!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Jun 25, 2023 2:01 pm

Eup!

4. jardunaldia gaur Mundakan. Aurrekoak bezain borrokatua, baiña gaurko hontan Arkote, 2. tandatik bigarren postura joan da irabazlea izan den Sanpedroren atzetik. Moreen 2. bandera eta sailakapen orokorrean sendotzen dira. Ohorezko txandan Sanjuan 2.a izan da eta "libratu" da, Lapurdi, atzoko garailea, atzean laga duelakotz. Zumaiak eutsi du lehen bi luzeeetan, baiña gero "erori" da 8. postura arte.

Lehenengo tandan Busturialdeak, etxekoak, garaile izandu dira, Hondarribiari alde dexente aterata. Castrok, bertze behin azkena, patu beltza du.

Eta erran bezala, 2. txandan, Arjite nagusitasu handiz urabazi du, Camargo eta Pedreñaren aurretik. Kantabriarrak Zarautzko Enbataren aurretik sartu dira.

Hurrengoa Pasaian, erlojupekoa.

Neskeen estropadan (2. mailako ETEan), bertze behin irabazi du Kaikuk, Zumaia, bertze behin ere, 2. izandu delarik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Jun 25, 2023 7:19 pm

Eup!

Telmo Deuneko arraunlari bati txakalaldi bat eman omen tzaio. Klaro! harritzen ninduen Zumaiari gertatu zaionak; erdira arte estropadan zegoen eta bapatean denbora bizkor galtzen hasi da. Ez det deus ere nabaritu telebistan. Ea ez den larria eta errekuperatzen dan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 5:16 pm

Eup!

Ongi hasi gera gero Pasaian! ETE ligan Zumaiako neskak garaile eta lidergotza berreskuratzen dute.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 6:55 pm

Eup!

5. jardunaldia, Pasaian eta bertze behin Sanpedro garaile, gaur erlojupekoan, 3" atera dizkio 2.a izandu dan San Juani, 5" Joseba Fernandezek zuzentzen duen Lapurdiri. Erlojuaren aurka eiten diren aldeak txikiak izaten ohi dira, baiña hiru hauen artean berez, diferentzi txikia ikusten da ta hagitz interesgarri dago, moreak nagusi badira ere sailkapen orokorrean, 6 puntu ateratzen dizkietelarik lapurtarrei, 7 aurrez aurre bizi direnei.

Arkote finkatzen da 4. postuan eta ohorezko txandan segituko du. Nere Telmo Deun 5.a gaur ere bai, baiña atzetik datozenekin aldea itzela dirudi. Honela bukatu dute horiek: Camargo, Zarautz, Pedreña, Hondarribi B., Deustu, Busturialdea eta traza txarra duen Castro.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Jul 09, 2023 3:23 pm

Eup!

Bo! Nondik hasi? Gaur Zumaian gauza asko gertatu dira.

Hasteko lehenego txandan Hondarribia B kale ein du lehenengo ziaboga, estriborretik hartu baitu. Ba hala ere gaur Castro bertze behin azkena. Deustu eta Busturialdea borrokatzen jun dia estropada osoa eta bilbotarrak azkarragoak izandu dira.

Bigarren txanda etxeko ontziak irabazi du, eta 4. kaletik, e! (zun, zun, zun, zun, zun, zun... Zumaia txapeldun!), baiña ez aise, Zarautz eta Camargo hain urruti ibili eztiralakotz. Pedreña ordea. 10. postura erori da gaurkoan.

Baiña sorpresarik handiena ohorezkoak eman digu, non oaindikanen liderra den Sanpedro (4. kaletik ere), azkena izan dan eta 7. posturaino erori da (zer eginen diogu, undertaker? zuten abantaila egun bakar batean erre in dute, eta oain berdinduta dira lapurtarrekin eta Sanjuanekiko aldea 3 puntura murriztu da). Arkotek hartu du burua, baiña Lapurdi ezin atzean laga eta azken luzean estropada eta bandera eraman dute lapurtarrek. Sanjuan beti izandu da 3.a.

Azkenean honelaxe geratu da gaurko eguna:
1. Lapurdi
2. Arkote
3. San Juan
4. ZUMAIA
5. Zarautz
6. Camargo
7. Sanpedrotarra
8. Deustu
9. Busturialdea
10. Pedreña
11. Honddarbi B
12. Castro

Eleberri interesgarri honen hurrengo atala, Pedreñaren etxean, datorren asteburuan. Gauzak pil-pilean daude orain!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Jul 09, 2023 4:52 pm

Eup!

Eta ETE ligan (neskeen 2. maila), gaur tokatu zaio Kaikuri irabaztea, noski, Zumaiaren aurretik. Gibeletik, Deustu, Zarautz ta Astillero hurrenez hurren. 6.a Ondarroa, 7.a Hernani eta Portugalete, bertze behin, azkena.

(Ez det ikusterik izan).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jul 15, 2023 5:07 pm

Eup!

Gaur Pedreñak antolatu du eta emaitza txarra atera du, 11.ak izan dira.

Arkotek irabazi du, nagusitasunez, bere lehenengo bandera denboraldi hontan. Hasieratik, irteeratik burua hartu ta ez dute askatu amaiera arte. Lapurdik eutsi dio, baiña ezin harrapatu, eta hauengandik ez oso urruti, lehiarik itxiena Sanpedrotarrak eta Sanjuanek euki dute. Moreak izandu dira 3.ak segundu bateko aldearekin.

Haien atzetik, baina ez oso urruti 5. postuan zihero iltzaturik agertzen den Zumaiako gorria. Zarautz, Camargo eta Pedreñ, hurrenez hurren gibeletik utzita.

Lehenengo txandan Hondarribi Bk, bertze behin eakutsi du indartsuena dala, Busturialdea, Deustu eta Castro aitzinetikanen.

Aipatzeko gauzak: haizeak bortizki jo duela, kaleen arte nik esanen nuke alde handirik ez zeola. Sanpen gaur ez dira Aiako Olasagasti hiru anaiak ibili; badirudi aldaketak eiten ari direla ontzian, honek esplikatzen ez badu ere Zumaian gertatu zana. Pedreñak lesionatuta omen du pare bat arraunlari. Gaur aitu diot Castrokoari erraitea jubenilak ere ontzian dituztela, oso eskifaia gaztea omen dute. Animo gorri horiei ere!

Sailkapen nagusian lider berria dugu: Lapurdi. Undertakerrena 2.a da puntu batera, eta 3. ta 4. postutan berdinduta Arkote eta San Juan. Hurrengoa Plentzian jokatuko da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jul 22, 2023 11:33 pm

Eup!

Eta gaur Plentzian, jaietan zeudela, bertze estropada interesgarri bat jokatu da, Arkoteren etxean. Eta denbora luze batez bazirudien bandera eramanen zutela, baiña Sanpedro gertu euki dute txada osoa, Lapurdi urrun ere ez zebilela. Bada azkenean lapurtarrak izandu dira garaile, Libiaren aitzinetik, segundu bat baiño gutxigaitik! Eta moratuengandik bertze segundu batera plantzitarra bera. Hots, 3 ontzi 2 segundutan! San Juan 4.a izan da eta polili, poliki, burutik aldentzen ari da.

5.a, ohi legez, Telmo Deun gorria, bai, baina Zarautz gero ta gertuago dauka (gaur ere 4", gutxi). Gibeletik kantabriarrak, Camargo eta Pedreña.

Lehenego txandan Hondarribia Bk irabazi du, baila segundu bakar bat atera dio Deustoko tomaterari. Busturialdea 3.a, eta Castro, beti bezala, zuzeneko jaitsierara daraman postuan.

Benetan ikaragarria maila honetan ikusten ari garen burrukan aurreneko hiruen artean. Bi postuk bakarrik daukate saria, playofferako txartela, baiña Lapurdik Sanperi 2 puntu ateratzen badizkio, honek 5 puntu gehiago ditu Arkotek baiño. Sanjuan berak ere bizkaitarrek baiño puntu bakar bat gutxiago, eta aukera apur batzuk baditu oaindikanen. Datorren asteburua bertze atal bat, bertze estropada bat berdintasuna nagusi den lehia honetan. Beti erraiten dizuedana: munduko ikuskizunik handiena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Jul 29, 2023 3:48 pm

Eup!

Gaur Camargoren etxean, Kantabrian, ur geldotan. Ez zaizkit batere gustatzen itsas-eremu hauek non kaleen arteko diferentzia gaindiezina den.

Lehenengo txanda Hondarribiak irabazi du (2. kaletik), gero Busturialdea (3. kaletikanen), Deustu (4.etikan) eta Castro (kalerik okerrenetikanen). Bigarren txandan Zarautz garaile (4.etik), Pedreña (2.etik), Camargo (3.etikanen) eta Telmo Deun, kale madarikatu horretatik azkenaurreko postuan bukatu duela. Eta ohorezko txandan, Sanjuanek erdietsi du bere denboraldiko bigarren bandera, nondik?! Jakina! 3. kaletik; gero Arkote (2. kaletik), Lapurdi (4.etikanen) eta Sanpedro azkena, kriston estropada egin arren, lehenengo kaletik, noski!

31 aldiz edo jokatu da estropada honek, eta beti "sorpresak" egoiten dira. Ez zait fitsik ez gustatzen :x .

Sailkapen nagusia gori-gori dago; Lapurdi liderrak 3 puntu ateratzen dizkio Libiari eta honek 3na puntu Sanjuan eta Arkoteri. 5 jardunaldiren faltan gaude bukatzeko eta hurrengoa Honddarbin jokatuko da. Kanpoan harrapatzen nauelakotz, bertzela gerturatuko nintzake ikustera.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Mar Ago 08, 2023 11:30 pm

Eup!

Igandean, Hondarribian ere bai, bertze estropada interesgarri bat eskeini ziguten. Garaile, bertze behin, Lapurdi, eta azkenean nagusi bazan ere hagitz borrokatua izandu zan. Arkote azken luzean, gorrien uberan jarrita, 8 segundu errekuperatu zizkion Sampedrotarrari eta ehuneneko batzugatik 2. postua erdietsi zuen. San Juan, aurreko estropadaren irabazlea, 7. postura joan zen.

Lau estropada falta direla lapurtarrek badute poltsikoan igoerarako playoffa. Bertze ontziaren izena airean da, Sanpedrokoek 2 puntu bakarrik
ateratzen baitiote Arkoteri. Sanjuandarrak datorren sasoian ARCn arituko dira.

Lehenengo txandan betikoa: Hondarribi B garaile eta Castro, ARC2koa izanen dena, azkena. Tartean Deustu eta Buturialdekoen arteko borrokak darrai, 11. pustua saihestu nahiean; Deustuarrek 2 puntu gehiago dituzte Bustoriakoek baiño.

Eta 2. txandan, Zarautzek erakutsi zuen goranzko joera segitzen duela irabazteko, eta Zumaiak berriz, kontrakoa, azkena bertze behin. Kantabriarren arteko lehia, honako honetan, Camargokoentzat izandu zen, Pedreñaren aitzinetikanen.

Hurrengoa, larunbatean, Pasaian.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Sab Ago 12, 2023 7:45 pm

Eup!

Bertze jardunaldi bat, Pasaian, seinako bi muzltzotan banaturik eta erlojuaren aurka. Hiru estropada geratzen dira, eta hortik eta sailkapen nagusiaren buruan dauden estualdiak direla eta oso garrantzitsua.

Sanpedrok aise nagusitu da, 11 segundu aterata 2. izandu dan Arkoteri, eta 12 Lapurtarrei. Orain iparraldekoek, Joseba Fernandezen eskutik, liderrak segitzen dute baiña aldea Sanperekiko murriztu da 3 puntura, moreek bizkaitarrei ateratzen dizkietenak era bai. Gaur Zumaia, errekuperatuta, 4.a izandu da, Sanjuani aurrea hartzen. Arrosek ez dute jada aukerarik playoffean sartzeko, eta bertze helburu batzuk planteatu behar dira.

Zarautz gaur makal ibili da eta 9. postura jaitsi da. Castrokoak bertze behin azkenak, eta euren aurretik Busturiakoak, gaur Deustoren gibeletik ere bai. Erdian Camargo eta Pedreña.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Mar Ago 15, 2023 8:14 pm

Eup!

Lehenik eta behin, eztakit zer gertau dan Castron, baiña Castreñaren delegatuak salatu ditu estropadaren atarian jendearen portaera eta gertaerak :?

Kirolaren aldetik, gaur arraunak bertze estropada itzela oparitu digu. Itasoa mugitua zirudien, baiña etziran telebistatik olatuak antzematen, bai ordea haizearen eragina, txandak aurrera joan ahala areagotu baita.

Lehenengo txandan, sorpresa! ez tu Honddarbik irabazi, Elantxobekoak baizik. Borroka polita euki du tomaterarekin, eta azken luzea Busturialdeak 4. kaletik aurre ein dio lehenengotikanen zihoan Deutukoari. Hondarribitarrak 3ak izandu dira, ta azkena, bertz behin, etxekoak, Castro. Hemen dena argi dago: Castrokoak 2. mailara jaitsiko dira eta bizkaitarrak playoffera.

Bigarren txandan lehia are estuagoa izandu da, oso parekatuta jun baitira proba osoan azken luzea arte non ene Telmo Deun nagusitu dan, Camargo, Zarautz eta Pedreñaren aitzinetik, hiruak segundu batean!!

2. txandako guztiek Sanjuanen denbora, gutxigatik bada ere, hobetu dute. 3. txanda hau ikaragarria izan da. Arkotek jo ta fuego ekin dio irteeratik estropada birrindu nahiean, eta minutu bat bete baiño lehen orduan azkena zen Libiari ontzi bat baiño gehiago ateratzen ziolakoan nago. Lapurdi eta Sanjuan eusten. Arrosak erortzen hasi dira eta bigarren erreferentzian aldea argia zen. Aitzinetik Arkote eusten zion errentari Sanpedrotarrarekiko, eta Lapurdi erdian zihoan. Baiña gauzak aldatzen hasi dira hirugarren luzean: ziabogan Lapurtarra lehenengoa zen, Carballedaren mutilak 2 segundu lehenago iritsi dira plentzitarra baiño. Bertze pasaitarrak urrun zeuden jada.

Laugarren luzean Arkote, moreen erakustaldia ikustean, hondoratu da, eta Lapurdik zituen 3 segunduko aldea desagertu da. Azkenean Sanpedrok irabazi du (bere 5. bandera) segundu erdi bat aterata!! Joseba Fernandezek zuzentzen duen ontziari.

Bi estropada falta direla, sailkapen orokorrean Lapurtarrek 2 puntu ateratzen dizkio Carballedaren ontziari, eta hauek 5 puntura zabaldu dute errenta Arkoterekiko.

(Bejondizula Undertaker! ;) )
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor The undertaker el Mar Ago 15, 2023 10:20 pm

Aupa Libia eta aupa zu Xaguzar!
Kanpoan nabil eta ttanttaka jasotzen ditut berriak.
Hemendik aurrera, irakurle modura nauzu.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6908
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_TKE1

Notapor The undertaker el Sab Ago 19, 2023 12:31 pm

Beno beno beno!
Hasteko esan, lau katu gehanez ez zait inporta esatea, Corfu-tik ikusi det Zarautzeko estropada.
Zorionak irabazleari, Arkote, sekulako erakustaldia eman duelako. Hasieratikan jaun da jabe.
San Pedrok, bigarrenari eutsi dio zorionez Lapurdik 3 sg-ko isuna jaso duelako. Irteeran eskapau egin baita.
Bigarren txandan, Telmo Deunak Xaguzarri irriparre haundi bat aterako zion beste erakustaldi bat eman duelako.
Beno, txakolinen ostean, geure kazetari partikularrak esango digu nola ikusi duen.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6908
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 12:02 am

Eup!

Hagitz egun intentsoa, noski! Estropadak eta futbola, eta ezin guztietara ailegatu. Goiza Zarautzen eman det, eguzkitan, bero handiari eutsiz, eta hortik hasiko naiz:

Lehenik eta behin erran behar det ez nauela asebete gaurko jardunaldiak, haizerik ez, olaturik ez eta saltsa gutxi. Lehenengo txanda Hondarribia Bk menderatu du, hain ona ezen azkenean 5. posturaino jun baita. Deustu bigarrena eta Elantxobekoa eta Castrokoa atzetikanen.

Bigarren txanda, antzeko parezido: ene Telmo Deun jaun da jabe izandu da hasieratik eta aise nagusitu da Zarautz, Camargo eta Pedreñaren aitzinetik. Zumaiak, hirugarren aldiz jarraian, 4.a izan da gaurko sailkapenean.

Eta interesgarriena ohorezko txandan iritsi da. Arkotek hasieratik burua hartu eta diferentzia handituz joan da. Han bilduta geunden guztiok harrituta geratu gara Plentzitarraren erakustaldiarekin. Estropada batzuetan burua hartu izan du baiña gehien-gehienetan ezin lana burutu, gaur ordea, ondo baiño hobeto amaitu du eta bandera eraman du Bizkaia aldera. Irteera ustel baten ondorioz, Lapurdiri 3 segunduko zigorra ezarri diote, epaileak agindu baiño lehen estatxa askatu baitu, eta horrek bere garrantzia izan du bukaeran. Sanpedrotarrak ez du bere egunik onena izan eta 3. ziabogan gelditu egin da, lapurtarrengandik 4 segundura zeudela. Laugarren luzean konpondu egin dute eta helmuga segundu t'erdi batera gurutzatu dute, Joseba Fernandezen mutilei 2. postua lapurtuz. San Juanek, aldaketak eiten segitzen du, hurrengo denboraldiari begira dabil; gaur berriz ere 7.ak.

Honenbertzez, biharko estropada, ligako azkena, Bilbon, erabakigarria izanen da. Istripu larri bat gertau ezean playoffeko postuak Lapurdi eta Libiarentzat izanen dira, honek 4 puntu ateratzen baitizkio Arkoteri. Baiña bihar Undertakerren ontziak Lapurdiren aurretik bukatuz gero Liga eskuratuko dute, bertzela mugaz bertzaldera joanen da. Arratsaldeko 17:45etatik aurrera eta erlojuaren kontrako frogan erantzuna eukiko degu.

(Seguru Grezian hobeto egoiten zeala Euskal-tropiko hontan baiño. Ondo pasa eta jaso besarkada handi bat!).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 12:11 am

Eup!

ETE ligako estropada Zarautzen ere jokatu da eta Zumaiak irabazi du. Kaiku bigarrena eta Enbata hirugarrena izan da bere etxean. Ohorezko txandan sailkapeneko 6. postura joan den Deustu azkena.

Aurreneko txandaren garailea Astillero izan da. Gero Ondarroa, Hernani eta Portugalete.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 5:53 pm

Eup!

Zorionak undertaker, bandera eta ligako txapeldunak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor The undertaker el Dom Ago 20, 2023 11:33 pm

xaguzar escribió:Eup!

Zorionak undertaker, bandera eta ligako txapeldunak.


Aupa moreak!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6908
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Lun Ago 21, 2023 3:38 pm

Eup!

ARC2ko estropada bukatutakoan ETE ligako azkenaurreko jardunaldia lehiatu zen.

Bilboko bandera Zarautzek erdietsi zuen, Telmo Deun ontziaren denbora 2 segundutan hobetuz. 3.a izan zen liderra, Kaiku. Eta hauen gibeletikanen: Astillero, Deustu, Hernani, Ondarroa eta Portugalete.

Ontzi batzuek komeriak euki zituzten eman beharrreko ziabogarekin, batik bat Hernanik, arraun txikia galdu zutela segundu askotxo galduta, baiña zorionez ziaboga bakar bat eman behar zutenez, ez tzuen ondorio handiagorik izan.

Hemen, sailkapen nagusian, ia dena erabakita dago, Kaiku eta Zumaiak lehenengo zein bigarren postuetaz jabetuta baitira, baiña euren arteko diferentzia 3 puntukoa da, sestaotarren alde. Zarautz, atzoko garailea, 3.a da, baina urruti samar da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE1

Notapor xaguzar el Lun Ago 21, 2023 4:07 pm

Eup!

Eta astebukaera oparo honen oparia ARC1ean iritsi zen, Bilbon ere bai. Hemen bazegon altxor bat jokuan eta Pasaia aldera jun zan, Libiaren eskutik, azken jardunaldian.

Bi multzotan banatuta jokatu zan erlojuaren kontra, noski! Deustuk, playoffa jokatzera kondenaturik, bere indarra erakutsi zuen Camargo eta Pedreñaren denboratik oso gertu bukatzeko. Hondarribia B, Elantxobekoa eta maila aspaldi galdu zuen Castro azkenak izandu ziren.

Interesa bigarrenean zetorren. Arkote, beti bezala, indartsu hasi zen, San Pedro eta San Juan gertu, baina Lapurdi, artean liderra, makal ekin zion probari eta beste ontzien atzetik zihoan. Enbata eta Telmo Deun ontzia borroka estu bati eusti zioten estropada osoan zehar; zarauztarrak, azkenean, segundu eskas bategatik nagusituko zitzaizkien Etxeberriaren mutileei. Baiña saltsak bertxe aluen artean zirauen. Arrosak estutzen, San Pedro eusten eta Lapurtarrak sufritzen playoffeko postua ez galtzearren. Arkote buruan ailegatu zen azken erreferentziara, baiña Libiaren denbora berean. Moreek liga eskura zuten, playoffa ziurtaturik, baiña 6. bandera ere nahi zuten. Azken luzea ikarragarria izan zen, laurek jo ta fuego saiatu ziran, eta helmugan San Pedro, Carpinteroren eskifaiaren denbora segundu bat pasata hobetu zuten; San Juanek kriston luzea egin eta 3. sartu zan eta Joseba Fernandezen mutilek, husturik, 4. postua lortu zuten.

Beraz, Asier Carvalledak zuzentzen dituen mutilek ARC1 liga irabazi dute, beren 6. banderarekin, eta Lapurdirekin batera (2.ak izan dira) playoffera joanen dira, seguraski Santurtzi eta Galiziako bertze bi ontzirekin batera ACTra igotzeko asmoz. Deustu eta Elantxobekoak saiatuko dira hurrengo asteburuko playoffean mailari eusten. Bertze guztientzat denboraldia bukatu da, Kontxako sailkatze-estropadara jun ezean, noski!

Olinpiadak zeruertzean agertzen hasi dira....
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11369
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados