2023_TKE2

2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Jun 24, 2023 5:30 pm

Eup!

Gaur, Mutrikun, lehenengo estropada. Eta agilutxoen 2. ontziak hatzaparrak eakutsi ditu jada, alde handia atera dio 2.a izandu dan Astillerori, 21 segundu baiño gehiago!!

Gaurkoan eta sailkapen orokokorrean:
1. Orio B
2. Atillero
3. Hibaika
4. Portugalete
5. Donostiarra B
6. Mutriku
7. San Juan B

Badirudi Oriok iaz galdutako kategoria berreskuratze alderako helburua aise beteko dula. Astillero playoffean pentsatzen hasia izanen da. Gibelatikanen borroka askoz itxiago ikusten det, Hibaika, Portu eta Donostiarrarekin, gaur ziabogetan makal samar ibili dala, baina hori konponduz gero, 3. postuaren bila abiatu daitekeela.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 5:47 pm

Eup!

2. jardunaldian, Sanjuanen, Orio Bk irabazi du eta 12" atera dizkio 2.a izan den Astillerori.

Gero hurrenkera hontan: Hibaika, Sanjuan B, Donostiarra B. Mutriku eta Portugalete.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 11:09 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

2. jardunaldian, Sanjuanen, Orio Bk irabazi du eta 12" atera dizkio 2.a izan den Astillerori.

Gero hurrenkera hontan: Hibaika, Sanjuan B, Donostiarra B. Mutriku eta Portugalete.


Zuzenketa: Portugalete 3.a izan da, Hibaikaren aurretik eta 4 segundutara Astillerotik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Jul 08, 2023 3:25 pm

Eup!

Gaur 3. jardunaldia Donostian jokatu da, sorpresarik gabe. Orio Bk segitzen du banderak irabazten (gaur 2.a izan den, bertze behin, Astillero, poparean hobetoxe bueltatzen zan, horiak baiño), Astillerok bigarren postu horretan finkaturik darrai, eta gaur Hibaika izan da 3.a, Portugaleteren aurretik, eta azken honek ikusi du Donostiarra Bk, bere etxean, ozta-ozta ez du aurreratu. Atzetik, ohi bezala, Sanjuan B eta Mutriku.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Jul 15, 2023 2:05 pm

Eup!

Gaur Orion, etxeko B ontzia garaile (oso patroi gazte batekin, omen). 2.a izan da Portugalete, playoffeko pustutan kokatzen dalarik. 3.a Astillero eta 4. Donostiarra B. Gero Hibaika, gaurko emaitzarekin burumakur itzuliko dirala herrira. Azkenak Sanjuan B eta Mutriku.

Kategori hontan badirudi ia dana idatzita dagoela: Orio B zuzen ARC 1era igotzeko bidean da; Astillerok Playoffa poltsikoan du eta hor sartzeko borrokan Portu eta Hibaika ari dira.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Jul 16, 2023 6:49 pm

Eup!

Asteburu hontan TKE-2ko ontziek bertze jardunaldi bat jokatu dute, Portugaleten.

Ez det ikusterik izan, baiña ustekabe handiak suertatu dira: Portugaletek berak irabazi du (bere lehenengo bandera playofferako hautagaitza indartuz). Astillero azken postura erori da. Orio B 3.a izan da, baiña ia minutu erdi batera! Donostiarra Bk, ordea, bere posturik onena erdietsi du 2.ak izan baitira.

Jakitun gera eremu horretan kaleen zozketak berebiziko garrantzia duela. Era honela geatu dira: Portugalete, Donostiarra B, Orio B, San Juan B, Hibaika, Mutriku eta Astillero. Argi dago hemen ez dagoela lokartzerik...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Jul 23, 2023 8:21 am

Eup!

Gaur ETE Ligan, nesken 2. mailan, alegia, sorpresa agertu eta ez du irabazi Kaikuk, ez Zumaik, antza danez, ez duela bere egunik onena eta 3.a izandu dala; Zarautzek eraman du bandera, Kaikuri 2" aterata.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Jul 23, 2023 11:09 am

Eup!

Gaur goizian Astilleron, erlojupekoan, Orio Bk, garaile, bertze urrats bat eman du TKE1 igotze aldera, baiña segundu bakar bat atera dio Donostiarra Bri. Kontuz hauekin kriston gorakada ein dutela azken asteotan. Portugalete 3.a izan da eta hortik aurrera ta alde handiarekin Hibaika, helburua konplikatzen ari zaion Astillero, Mutriku eta, hagitz gibelean, San Juan B.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Ago 05, 2023 5:35 pm

Eup!

Gaur goizean Ondarron estropada. Berriz ere Orio B garaile, eta Donostiarra Bren hobekuntza konfirmatu da, gaur bigarrena 3 segundura. 3.a izan da Portulatete, playoffeko postua gorde nahian, aukerarik gabe geratzen ari den Astilleroren aitzinetikanen.

Lehenengo txandan Mutriku izan da garaile. Gibeletik hondoratzen ari den Hibaika eta azkena, San Juan B.

3 estropada geratzen dira eta sailkapen orokorrak nahiko finkatuta dirudi. Bihar Hondarribian.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Ago 05, 2023 5:40 pm

Eup!

Gaur ETE ligan (nesken 2. maila), Ondarroan ere bai, Kaiku garaile eta Zumaia 8 segundura. Gero Astillero, Deustu, Zarautz (gaur 5.a), Hernani, etxekoak, Ondarroa eta Portugalete.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Ago 12, 2023 7:58 pm

Eup!

Errenderiko bandera jokatu da gaur, Pasaiako badian ere bai. Bi estropada falta dira, baiña Orio B, gaur ere irabazlea, bada TKE 1eko ontzia datorren urterako. Portugaletek, gaur hirugarrena, sailakapen nagusiko 2. postuari eusten dio, eta igotzeko playofferako bertze postua Donostiarra Brena da, gaur berriz ere 2.a izan ostean, oraingoz, Astillero 4 puntu gutxiago dituelako. Baiña badirudi donostiarrak izanen direla txartela lortuko dutenak.

Gaur Hibaika 4.a izandu da kantabriarren aitzinetik. Gero Mutriku eta San Juan B. Guzti hauek ez dute jada deus ere jokoan, sailkapenari dagokionez.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Ago 12, 2023 8:20 pm

Eup!

ETE ligako bertze estropada bat, Pasaian noski (gaur ez ziren aspertuko, bertan 3 jokatu baitira). Erlojupekoa hau ere bai.

Kaikuk irabazi du eta 4" atera dizkio Zarautzi, zeinek bertze 4 atera ein dizkiola Telmo Deunari. 4.a, segundu bakar batera, Astillero. Gero Deustu, Ondarroa, Hernani eta Portugalete.

Sailkapen nagusiaren buruan segitzen dute, errenta handirekin, Kaikuk, liderra eta Zumaiak.

Saltsa eon leike igotzeko Euskotren Ligara bertan dauden Galiziako ontziek, sailkapen nagusiko azkenek, badirudi "abantaila" bat euki dezaketela, adostuta ba omen dutelakotz Galizaiko ontziek liga horretan beti ordezkari pare bat euki behar dutela. Ikusiko deu.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Lun Ago 21, 2023 3:28 pm

Eup!

Atzo jokatu zan kategoria honen azken jardunaldia, Bilbon. Datorren asteburuan playoffa.

Ez tzaizkit gehiegi gustatzen itsasadarretan jokatzen diren probak, ez eta erlojupekoak ere, baiña ezin ukatu beren interesa badutenik, bertzeak bertze, arraunlarien lana gertutik ikus daitekeelakotz. Eta atzokoa gainera polita suertatu zan.

Irabazi zuen, nola ez! Orio Bk. ARC1ko txartela bazuten ere garaipen-gosez dabiltza. 2.a Donostiarra B, azken estropadetan bezala, 6 segundura. Bazirudien Portugalete postu horretaz jabetuko zala, baiña donostiarren azken luzea bikaiña izandu zan eta galtzen zituzten 5 segundu errekuperatu eta ehuneneko gutxi batzuengatik gailendu zitzaikien. Gero Hibaika, Mutriku, San Juan B eta gainbeheran zetorren Astillero, azkena.

Honenbertzez Orio B izan da ligaren irabazlea, zuzen igo da ARC1era eta, erran legez, datorren asteburuan, Portugalete, sailkapen nagusian 2.a, eta Donostiarrak B, 3.a, playoffa jokatuko dute ARC1tetik datozen Deustu eta Busturialdearen aurka.
Sailkapen orokor horretan hurrenkera honetan geratu dira bertzeak: Astillero, Hibaika, San Juan B eta Mutriku.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Sab Ago 26, 2023 7:10 pm

Eup!

Gaur goizean Colindresen TKE2ko estropada jokatu da, eta Anson bandera jokoan zegoen guztientzat, baiña aldez aurretik playoffaren lehenengo jardunadia jokatu behar zan, dena erlojuaren aurka.

Playoff: parte hartzen zuten TKE1etik zetozen Deustuk eta Busturialdeak, eta igotzeko asmotan dabiltzan Portugaletek eta Donostiarra Bk. Bada Portugaletek irabazi du, 2.a Deustu, 3.a lehenengo ziabogan nagusi zen Donostiarra B eta aukerarik gabe geratu den Elantxobekoa azkena izandu da. Bihar, eguerdian, Erandion 2. jardunaldia. Bizkaitarrek ondo bideratuta dute eta Deustuk gipuzkuarrei sartu dizkien 5 segunduek berebiziko garrantzia euki dezakete.

Jardunaldia: hemen, ohi bezala Orio Bk onena izan eta bandera eraman du Imanolen herri aldera. 2.a Portugalete bera izan da. Gero Donostiarra B, Hibaika, Astillero, San Juan B eta Mutriku.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Ago 27, 2023 3:48 pm

Eup!

Eta eguerdian, Erandion, playoffaren 2. jardunaldia, erlojupekoan. Atzo bezala, gaur ere Portugalete irabazi du; Donostiarra B bigarrena, Deustu, hirugarrena eta Elantzobekoak azkenak.

Gauzak horrela Portugalete eta Deustu (gaur bi segundu gehiago behar izandu ditu Torrekuak baiño, eta atzodanik 4 t'erdiko errenta bazuen) datorren urtean ARC1eko ontziak izanen dira. Donostiarrak ARC2n geratu eta Busturialdea da maila galdu duena. Zorte haundia lauei!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Ago 27, 2023 4:03 pm

Eup!

Erandion ere jokatu da emakumezkoen 2. mailako ligako azken estropada. Indartsu samar amaitu dan Zarautzek irabazi du bandera, Kaikuk 5 segundu gehiago behar izan ditu eta Zumaiak 9. Gero, hurrenez hurren, Astillero, Deustu, Ondarroa, Hernani eta Portugalete.

Behin betiko saikapena honela geratu da:
1. Kaiku, txapelduna: 95 puntu.
2. Zumaia, 91
3. Zarutz, 77
4. Deustu, 62
5. Astillero, 61
6. Ondarru, 39
7. Hernani, 30
8. Portugalete, 13

Zorionak Sestaokoei eta bertze guziei ere! eta animo liga horrekin!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Ago 27, 2023 4:07 pm

Eup!

Ahantzi det: Kaiku eta Telmo Deun ontziek Euskotren ligara igotzeko playoffa jokatuko dute irailak 16 eta 17 dituela.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_TKE2

Notapor xaguzar el Dom Ago 27, 2023 5:41 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Eta eguerdian, Erandion, playoffaren 2. jardunaldia, erlojupekoan. Atzo bezala, gaur ere Portugalete irabazi du; Donostiarra B bigarrena, Deustu, hirugarrena eta Elantzobekoak azkenak.

Gauzak horrela Portugalete eta Deustu (gaur bi segundu gehiago behar izandu ditu Torrekuak baiño, eta atzodanik 4 t'erdiko errenta bazuen) datorren urtean ARC1eko ontziak izanen dira. Donostiarrak ARC2n geratu eta Busturialdea da maila galdu duena. Zorte haundia lauei!


Zuzenketa bat eitera nator: Deustu ARC1ean aritzeko Sanpedro eta Lapurdi, biak ala biak, ACTra igo beharko lirateke jokatu beharreko playoffean.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados