2023_ACT

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 12:22 am

Eup!

Hau ez det zuzenean ikusterik izan Anoetan, kopetilun, nengoelakotz.

Urdaibaik, faborito nagusiak, irabazi egin du Zarauzko estropadaren lehen jardunaldia, indartsuena zein den erakutsiz. Orio 2.a, bere momenturik onenean ailegatzen dela dirudi, ikaragarrizko abantaila aterata, bertzeak bertze, Galiziako Cabokoei. Donostiarra 3.a izandu da, Honddarbi 4.a eta Zierbena 5.a; beraz tartea zabaldu da bertze behin Bermeokoak eta bere jarraitzaileen artean.

Azpimarratzekoa Itsasoko Amaren 9. postua, erakusteko playofferako indartsu iristen dala. Gaur Ondarru eta Kaiku azkenak izandu dira, Samertolameuren gibeletik.

Bihar, eguerdian, bigarren jardunaldia, baiña nik erranen nuke banderak Bermeorako bidea hartua duela jada.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 2:46 pm

Eup!

Buenoooo.... lana pilatzen ari zaidala asteburu hontan :| !

Atzo komentatu gabe laga nun Euskotren Ligaren estropada, nesketan, Zarautzko lehen jardunaldia eta gaur goizean 2.a jokatu da. Atzo Arraun Lagunakek bideratuta laga zuen, bandera eta, bide batez, liga bera, eta gaur, azken jardunaldian biak ala biak irabazi dituzte. Zorionak donostiarrei!

Atzokoan Oriori gailendu zitzaion 6 segundutako aldearekin, ziabogan berdinduta zeuden arren, Donostiarrarekin 3.a, 7 segundura. Gaur berriz, Donostiarra bera izan da estropada irabazi duena, baina 5 segundu soilik atera dizkio Arraun Lagunak-i. Tolosaldeak 10 segundu gehiago behar izandu ditu eta Oriok, 4.a, bi segundu gehiago.

Hibaikak, galiziakoak jaitsi ezin direnez (Cabo eta Tiran azken postuetan geratu dira), promozioa jokatu beharko du mailari eusteko.

Sailkapen nagusian, erran bezala, Arraun txapelduna dugu, bigarren aldiz, eta Orio, iazko txapelduna, 2.a izan da. Oain pentsatzen hasiak izanen dira Kontxako sailkatze estropadan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 20, 2023 3:00 pm

Eup!

Gizonezkoan ere gaur konfirmatu da atzo iragartzen zana: Zarautzko bandera Bermeotarrek astinduko zutela. Hala izan da, baiña gaurko puntuak banati ostean, oain galipoak eta hondarribitarrak bigarren postuan daude berdinduta.

Izan ere Urdaibairen gibeletikanen Zierbena, gaur bigarren txandatik, sartu da, Donostiarrarekin 3. postuan eta Hondarribia 4. postuarekin konformatu behar izandu da.

Orio, ohorezko txandan aritzeko eskubidea irabazi zuela atzoko lanarekin, gaur ezin eutsi indartsuenei eta 8. postura erori da gaurko sailkapenean. Aitzinetik, hurrenez hurren, hauexek sartu dira: Getaria, Isuntza eta Cabo.

Lehenengo txandakoak azken laurak izan dira, baiña lehia polita laga digute eta gutxigatik Ondarroak irabazi du gero Santurtzi eta Kaiku, azken postua Meirakoei utziaz.

4 estropada falta dira liga hontan, oain Kontxaren ordua iristen baita eta tarte bat zabaltzen da, Urdaibai goi-goian uzten duena.

Eta arratsaldean Bilbon, gehiago, bertzeak bertze gure undertaker ataka batean eukiko duena, ARCko azken estropada jokatzen baita eta edozer gerta leike. ARC-2 eta ETE liga ere ikusgai.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Ago 26, 2023 6:55 pm

Eup!

Ondarroa, jaunandreok! Ondarrun dena da posible!
Iaz etxekoek, lehenengo txandatik bandera eskuratu bazuten ere, aurten Orio dugu garaile, bigarrenetik; Salsamendiren koadrilarentzat aurrenekoa aurten.

Izan ere, haizea harrotu da 3. txandan, trabeska, eta horrek txanda hau irabazi duen Hondarribiarentzat kaltegarria izandu da 2. ziabogan buruan baitzeuden ta bazirudien bandera eskuratzetik oso gertu ibilliko zirala.

Ondarroa izan da lehenengo txanda irabazi duen, nagusi proba osoan. Santurtziarrek bigarren postuaz jabetu dira Kaiku gibeletik lagaz eta maila galdu duen Sanmertolameu, urruti, azkena izan dalarik.

2. txandan, erran bezala, Orio, gero txapelduna izanen zana bizkorrena izandu da. Hauen atzetik borroka polita ikusi da no Lekeittarra bigarren bukatu baitu, Cabo eta Getariaren aitzinetik.

Eta ohorezkoan Hondarribiak hagitz estropada ona ein du, Bermeotarrei lau ontzi sartuz, eta Donostiarra eta galipoak are urrutiago lagaz.

Baiña berdeen ahaleginak ez die garaipena ekarri eta Oriok, bere momentu ona baliatuz, gaurko jardunaldia borobildu du, B ontziak goizean ARC2ko estropadaren garailea izan baita. Sailkapen nagusian gaur Isuntzakoa izan da 2.a, Hondarribiak 3.a bukatu du Cabori ehuneneko gutxi batzuengaitik. Urdaibai 7.era jun da ta Zierbena 9.a.

Ea bada bihar zer gertautzen dan!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor Hetfield. el Sab Ago 26, 2023 8:02 pm

Hire pronostikon aurka ttak Oriyok bandera Gaur!!

Ez iñoiz Oriyo subestimatu... Naekena, gaurkua zorte ona ta naekena, baño zortea batzutan alde ta bestetan kontra.

Gaur Oriyoko bitrinatan beste bandera bat.
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 380
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Ago 26, 2023 8:43 pm

Eup!

Hetfield. escribió:Hire pronostikon aurka ttak Oriyok bandera Gaur!!

Ez iñoiz Oriyo subestimatu... Naekena, gaurkua zorte ona ta naekena, baño zortea batzutan alde ta bestetan kontra.

Gaur Oriyoko bitrinatan beste bandera bat.


Zorte bai, zortea ez, kirol hau horrelakoxea dek, itsaso bihurri eta haizearen mende!

Ba bai, ez nian gauza handirik espero mirotzatik aurten. Jon Salsamendiri kostatu zaiola e! baiña hortxe zeok ontzia momenturik onena iristear dagola. Zorionak hiri, Imanoli ta oriotar guziei!

Bihar Getarin bertze kapitulu bat, eta gero.... tira! gero gerokoa...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor Hetfield. el Dom Ago 27, 2023 9:54 am

xaguzar escribió:Eup!

Hetfield. escribió:Hire pronostikon aurka ttak Oriyok bandera Gaur!!

Ez iñoiz Oriyo subestimatu... Naekena, gaurkua zorte ona ta naekena, baño zortea batzutan alde ta bestetan kontra.

Gaur Oriyoko bitrinatan beste bandera bat.


Zorte bai, zortea ez, kirol hau horrelakoxea dek, itsaso bihurri eta haizearen mende!

Ba bai, ez nian gauza handirik espero mirotzatik aurten. Jon Salsamendiri kostatu zaiola e! baiña hortxe zeok ontzia momenturik onena iristear dagola. Zorionak hiri, Imanoli ta oriotar guziei!

Bihar Getarin bertze kapitulu bat, eta gero.... tira! gero gerokoa...

Aupa Xaguzar!!

Ta ahaztu baño lehen eskerrik asko arraunan sekziyuai bizipoza emateatik.

Gora arrauna!!
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 380
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 27, 2023 3:22 pm

Eup!

Eon, lerdea oaindik garbitu beharrean naola :o !!

Hau dek hau, lagunak! A zer estropada bikaina Getarian! arratoiaren begiradapean, eta guardia zibila ta hertzaintzarena kanpoko balizen inguruan, gauzak txantxetarako ez zeudela! Ontziak itsasoaren jostailuak, haizearen zigorpean, Amunarriz eta enparauen lana, aurrekalariak arraun txikiarekin asmatu ezinik, batez ere kanpoko balizetan, firin-faran luzeetan, binbili-danbala ziabogetan,.... Ezin esan non zegoen gakoa, zein kale lagun ta zein etsai, baiña gauza pare bat argi geratu dira: Urdaibai aurtengo ontzirik onena da eta galiziarrek olatuekin komeriak dituztela (kontuz gero ostegunerako!).

Goazen txandaz-txanda aztertzera:

Lehendabizikoan Kaiku Ondarroarekin lehiatu ostean laugarren luzean nagusitu da. Itsasoko Ama 23 minututik gora jun da hirugarren bukatzeko eta Sanmertolameuk lau segundu gehiago behar izan ditu.

Ene ustez egoerarik okerrena bigarren txandakoek topatu dute. Hemen Getari eta Orio nor baiño nor ibili dira, Lekittarra gertu zutelarik, eta mirotzak irabazi du segundu eakas bategaitik. Isuntza hurbildu da, baiña hiruzpalau segundu gehiago behar izandu ditu. Cabo, mundu bat galduta, azkena izandu da sailkapen nagusian ere bai.

Ohorezkoan Zierbana mendean euki izandu ditu bertze hirurak, baiña azken ziabogan Urdaibai gainera etorri zai eta galipoek ezin izandu dituzte ehizatu bermeotarrak; bertze bandera bat Urdaibai aldera Zierbenak 4 segundu gehiago behar izan dituelakotz. 3.a, baita gaurko sailkapen orokorrean ere, Donostiarra, era duin batean helmugaratu dela, 19 segundura. Eta Hondarribiak oso momentu latza igaro du, baiña azken luzean hainbat postu irabazi ditu 5.a izateko gaurko estropadan, baiña burutik oso-oso urruti.

Gaurkoaren osteko sailkapenean Urdaibaik sendotzen du bere lidergitza eta 2. postuaz jabetzeko lehiak aitzinea segitzen du berde eta marroien artean. Bertze guztia erabakita dagoela uste det.

Oain parentesi bat irekitzen da, Kontxako estropadek bete eginen dutena, ostegunean hasita, sailkatze-estropadarekin. Erran ein didate bi metro t'erdiko olatuak espero dirala, has gaitezke urduri jartzen ;) .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Jue Sep 14, 2023 11:34 pm

Eup!

Asteburu hontan amaiera emanen zaio amaiera denboraldiari, larunbatean Bermeon ta igandean Bilbon. Playoffak ere jokatuko dira, jakiteko zeintzu igotzen diren edo mantentzen diran liga gorenean.

Andrazkoen estropadari dagokionez, ezer baiño lehen, baieztatu da Hibaikak, Euskotren Ligan 6. izan baden arren, playoffa jokatu beharko du Kaiku eta Zumaiaren aurka (azken bi hauek ETE ligako lehenengo biak izan baitira eta igotzeko asmoarekin ailegatzen dira). Hibaikak helegite bat jarri zun baiña ez diete arrazoia eman, galiziako ontziak (Tirán eta Cabo azkenak izan dira) 2023 eta 2014ean ezin baitira jaitsi, horrela adostu zalakotz. Hankasartze itzela, baiña bai, horrela deliberatu zan eta oain ez dago gibelera eiterik.

Ez buru ez hankarik ez dun araua adostu zan eta galiziakoak "lehiatzen" aitu dira denboraldi osoa, gertzen zana gertzatzen zala, maila galduko eztzutela jakitun. Hibaikak eutsi nahi dio mailari, eta Kaikuk, ETE ligako txapelduna, eta Telmo Deun ontziak igo nahi dute. Mailarik ez duena Liga bera izandu da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Vie Sep 15, 2023 9:53 am

Eup!

Andrazkoen playoffaren lehenengo jardunaldia (2.a Bilbon jokatuko da igandean), Bermeon, bihar, larunbata, 17:30etan.
Hibaika, Kaiku, Zumaia, nor baiño nor datorren urtean mailarik gorenean eoteko. Nik uste det arauek kaltetu duten Hibaikak irabaziko duela, baiña kontuz Bermeoko uretan!

Gizonentzako, toki berean, 18:00etatik aurrera, playoffaren lehenengo saioa, erlojuaren aurka.
Santurtzi, Ares, Boeu, Sanpedrotarra, Lapurdi, ACTn aritzeko bi tokien bila. Ene faboritoak aurten ACTn aritu dan Santurtzi eta Galiziako Ares, itsasoa bare-bare topatzen badute. Kontuz Libia eta Joseba Fernandezen mutilekin! Boeu zertxobait beherago egon daitekeela komentatzen da.

Gero Ligaren azkenaurreko estropada. Jokoan dago sailkapen nagusian zeiñek eskuratuko dun 2. postua (Hondarribiak 3 puntu ateratzen dizkio indartsu bukatzen ari dan Zierbenari) eta Cabo eta Getariaren arteko borrokan (puntu bateko aldea dago) zein nagusituko dan. Eta bandera, noski!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 16, 2023 3:29 pm

Eup!

Nesken playoffean, irteeraren hurrenkera (badu bere garrantzia erlojuaren aurka aituko diralakotz):

Hibaika
Kaiku
Zumaia
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 16, 2023 3:32 pm

Eup!

Emakumeena bukatu ostean, 18:04etan, gizonezkoen kanporaketa jokatuko da, hurrenkera hontan:

Ares
Boeu
Lapurdi
Santurtzi
San Pedro

Era gero Bermeoko bandera jokoan jarriko da sailkapen nagusiko lehenengo zortziekin, bi txandatan.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 16, 2023 4:47 pm

Eup!

Nesken playoffa:

1. Hibaika__5'27___10'51"38
2. Kaiku__5'27__10'53"34
3. Zumaia__5'28__10'54"44

Lehenengo kolpea Hibaikak eman du eta 3 puntuak eraman. Kaikuk bi eta Zumaiak bakarra. Oso alde txikiak hiruren artean baiña erabakiorrak izan daitezkeenak biharkoari begira.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 16, 2023 5:31 pm

Eup!

Gizonezkoen playoffaren aurreneko jardunaldia:

3. Ares__4'55__10'02__15'13__20'16
2. Boeu__4'53__10'00__15'10__20'15
4. Lapurdi__4'54__10'01__15'14__20'19
5. Santurtzi__4'51__10"01__15'15__20'21
1. San Pedro__4'52__9"58__15'07__20'12

Santurtzi biziki konplikatu da eta Libiari hagitz ongi jarri zaio.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor The undertaker el Sab Sep 16, 2023 5:55 pm

Aupaaaaaaaaaa LiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6909
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Sep 16, 2023 6:00 pm

Eup!

The undertaker escribió:Aupaaaaaaaaaa LiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!


Laaaaaaaaaaaaasaaiiiiiiiii, gizon! Ongi bideratuta dezute baiña lan erdia falta da ;) .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor The undertaker el Sab Sep 16, 2023 6:07 pm

xaguzar escribió:Eup!

The undertaker escribió:Aupaaaaaaaaaa LiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiíiiiiiiiiAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!


Laaaaaaaaaaaaasaaiiiiiiiii, gizon! Ongi bideratuta dezute baiña lan erdia falta da ;) .


Entzunda nekan nahiko esperantzati zijoaztela, ni berriz nahiko ezkor nengoen!
Aurrekoan bi kamixeta berrin bila hurbildu nintzan elkartera eta gabe jun nintzan. Errerban ditut hori bai.
Ea bihar lana borobiltzen deun!!!!!!!!!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6909
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Sep 17, 2023 12:10 am

Eup!

Aurtengo sasoiaren azken paladak
emaiten ari dira eta atzokoan (beandu eintzait), Bermeon, hango jaiak ospatzen ari direla, etxekoek bandera irabazi eta Ligaren txapela jantzi ere ein zuten.

Aurreneko txandan Orio nagusi izan zan hasi eta bukatu arte. Bigarrena Getaria izandu zan, beti borrokalaria dan Caboren aitzinetikanen. Lekittarrari luze egin zaio nonbait denboraldia eta azkena izandu zan. Portzierto, Isuntzakoek arrauna aldatu behar izandu zutela lanean ziharduten bitartean.

Bigarren txandari Donostiarrak serio demonio ekin tzion ta azken erreferentzia arte aitzinetik jun ziren, baiña hirugarren ziaboga negoziatzen ai zirela Urdaibaik branka sartu eta 5 segunduko abantailarekin helmugaratu ziran. Makazagarenek amore eman behar izandu zuten etxekoen aurrean. Zierbena, laugarren luze bikaina einda, Kaiarribakoengandik segundu bakarrera ailegatu ziran. Honddarbik ez zuen bere egunik onena euki eta Orioren gibeletik ere amaitu zuen.

Bihar (gaur), Portugalete aldean, azkena. Jokuan bigarren postua sailkapen nagusian (Hondarribiak puntu bakar bat alde du Galipoekin) eta Getariak bi ateratzen dizkio Cabori. Gero ondo merezitako atsedena irabaziko dute kirolari saitu guzti hauek, baiña hori, hoi bertze kapitulu bat izanen da munduko ikuskizunik handienean.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Sep 17, 2023 10:51 am

Eup!

Goazen nesken kanporaketaren bigarren jardunaldiarekin:

2. Zumaia 4'39__10'49'56
3. Kaiku 4'42__10'52'54
1. Hibaika 4'39__10'45'95

Hibaika 6 puntu
Zumaia 3 puntu
Kaiku 3 puntu

Hibaikak segitzen du goian. Baiña erne! Galiziatik iristen diren zurrumurruen arabera Tiranek uko egin liezaioke Euskotren Ligan duen postuari, eta orduan segundu t'erdi bati esker, Telmo Deunarentzat izan liteke haiek lagatako tokia. Kaiku, gutxigatik bada ere, ETE Ligan geatu beharko da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Sep 17, 2023 11:33 am

Eup!

Eta oain gizonezkoena, playoffeko 2.a, alegia:

3. Santurtzi 4'18__9'57__14'37__20'05"
2. Lapurdi 4'19__9'56__14'38__20'04"
5. Ares 4'22__9'59__14'41__20'12"
4. Bueu 4'20__9'57__14'37__20'06"
1. San Pedro 4'21__9'54__14'32__20'59"76

San Pedro 10 puntu
Bueu 6
Lapurdi 6
Santurtzi 4
Ares 4

Datorren urtean ACTra San Pedro (zorionak undertaker!) eta Bueu. Animo Lapurtarrak, Soterakoak eta Areseko arraunlari ta jarraitzaile guztiei!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor The undertaker el Dom Sep 17, 2023 11:44 am

xaguzar escribió:Eup!

Eta oain gizonezkoena, playoffeko 2.a, alegia:

3. Santurtzi 4'18__9'57__14'37__20'05"
2. Lapurdi 4'19__9'56__14'38__20'04"
5. Ares 4'22__9'59__14'41__20'12"
4. Bueu 4'20__9'57__14'37__20'06"
1. San Pedro 4'21__9'54__14'32__20'59"76

San Pedro 10 puntu
Bueu 6
Lapurdi 6
Santurtzi 4
Ares 4

Datorren urtean ACTra San Pedro (zorionak undertaker!) eta Bueu. Animo Lapurtarrak, Soterakoak eta Areseko arraunlari ta jarraitzaile guztiei!



Milesker Xagu, badakit zure bihotz gorri horretan ere, por pixkat hartuko zenuela.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6909
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_ACT

Notapor The undertaker el Dom Sep 17, 2023 11:47 am

The undertaker escribió:
xaguzar escribió:Eup!

Eta oain gizonezkoena, playoffeko 2.a, alegia:

3. Santurtzi 4'18__9'57__14'37__20'05"
2. Lapurdi 4'19__9'56__14'38__20'04"
5. Ares 4'22__9'59__14'41__20'12"
4. Bueu 4'20__9'57__14'37__20'06"
1. San Pedro 4'21__9'54__14'32__20'59"76

San Pedro 10 puntu
Bueu 6
Lapurdi 6
Santurtzi 4
Ares 4

Datorren urtean ACTra San Pedro (zorionak undertaker!) eta Bueu. Animo Lapurtarrak, Soterakoak eta Areseko arraunlari ta jarraitzaile guztiei!



Milesker Xagu, badakit zure bihotz gorri horretan ere, por pixkat hartuko zenuela.


Poz
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6909
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Sep 17, 2023 1:23 pm

Eup!

Azkena! Beti legez Portugaleten jokatu da azken estropada. Sasoia oso-oso indartsu bukatu dun Zierbenak jokoan zegon azken bandera eskuratu du, eta horrekin batera sailkapen nagusiko bigarren postua ere bai, Hondarribiarekin puntutan berdinduta, lau bandera irabazi ditulakotz (gipuzkoarrek 2 erdietsi dute).

Lehenengo txandan lehenengo kaletik abiatuta Cabok irabazi du (honekin 6. postuaz jabetu da, Getariari puntu bakarrera lagaz). Atzetik Lekeitiokoak, Orio eta Getariarrak.

Ohorezko txandan aritu dian guztiek hobetu dute Caboren denbora. Erran bezala Galipoek irabazi dute, hauek ere lehenengo kaletikanen zihoaztela. Bigarrena Hondarribia izan da eta Urdaibaik, hurbildu bada ere, 3. amaitu du. Donostiarra gaur azkena bere txandan.

Sailkapen nagusia:
1. Urdaibai 204
2. Zierbena 192
3. Hondarribia 192
4. Donostiarra 163
5. Orio 145
6. Cabo da Cruz 117
7. Getaria 116
8. Lekittarra 104
9. Kaiku 74
10. Ondarroa 72
11. Santurtzi 48 (TKE1-ra erorita playoffean)
12. Samertolameu 34 (TKE1-ra jaitsita zuzenean).

Zorionak eta eskerrik asko gizon guzti hauei arrauntzaleoi eman diguten plazeragatik! Ederra benetan eman duten erakustaldia! Gora arrauna! Gora estropadak eta arraunlariak!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Sep 17, 2023 5:58 pm

Eup!

The undertaker escribió:
xaguzar escribió:Eup!

Eta oain gizonezkoena, playoffeko 2.a, alegia:

3. Santurtzi 4'18__9'57__14'37__20'05"
2. Lapurdi 4'19__9'56__14'38__20'04"
5. Ares 4'22__9'59__14'41__20'12"
4. Bueu 4'20__9'57__14'37__20'06"
1. San Pedro 4'21__9'54__14'32__20'59"76

San Pedro 10 puntu
Bueu 6
Lapurdi 6
Santurtzi 4
Ares 4

Datorren urtean ACTra San Pedro (zorionak undertaker!) eta Bueu. Animo Lapurtarrak, Soterakoak eta Areseko arraunlari ta jarraitzaile guztiei!



Milesker Xagu, badakit zure bihotz gorri horretan ere, por pixkat hartuko zenuela.


Poza eztakit, baiña zer gozatu earra aurten arraunak ekarri diguna, batipat zure ontziak parte hartu duen mailan, zer polita jun dan uda! Baiña Liga edo maila guztietan egondu da saltsa. Disfrutatu det aspaldain ezpezala. Ta orain bai, oain futbolari arreta guztia, ea Madriletik emaitza on bat dakarkiguten.

Zuk ospatu garaipena behar dan bezala, kirolak sari gutxi eta etsipen asko banatzen ditula. Zorte on Libiari maila gorenean ta urte askotarako izan bedi!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11379
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Previo

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados