2023_ACT

2023_ACT

Notapor xaguzar el Mié Jun 28, 2023 11:14 am

Eup!

Urduri jada, asteburu hontan ailegatuko baita onenen txanda, A Coruñan, larunbatean, 18:30ak inguruan, eta igandean, eguerdian, 12:20etan edo.

Faboritoa, iazko txapelduna: Bermeoko Urdaibai.

Hondarribia, betiko bigarrena, aurten historia aldetzeko prest. Aldaketak egin dituzte.

Donostiarra eta Orio, bertze bi gipuzkoar ohorezko txandatik banderen bila.

Gibeletik, 2. txandatik salto egin nahiean, Zierbena, baja asko euki badu ere. Kortaren Kaiku, Santurtzi eta bertze gipuzkoarra, Getaria, bigarren koska hortan ikusten ditut.

Eta atzerago -holan ikusten det nik-, bi galiziarrak eta bertze bi bizkaitar: Cabo, Ondarroa, Samertolameu eta Lekittarra, azken postuak ekidin nahiean.

Kontuz gero, Galiziak ustekabeak ematen ohi dituela!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 2:10 pm

Eup!

Kontuz gero, munduko ikuskizunik ederrena kolokan baitago! Arraun munduan erraiten da Galiziak gutxi ematen dizula, baiña dena ken dezakeela, eta orduotan itsaoaren egoera gaiztoa dela eta ezto argi estropada eginen danentz.

Urduri bageunden, oain askoz gehiago! Orduak zenbatzen...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 5:56 pm

Eup!

Bada bertan behera laga behar izandu dute :o . Kontua da itsaso zakarra zebilela, eta han ez omen dute pantalanik, ta hondartzatik bertatik itsasoratu behar ziren, arriskutsua nonbait.

Ez dakite biharko jardunaldia, 2.a behar zuena izan burutuko dan ala datorren asteburuan abiatuko den lehia.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 01, 2023 9:50 pm

Eup!

Ba ezta hasi eta polemikan murgilduta gaude jadanik. Badirudi batzuk txalotu dutela bertan behera uzteko erabakia, baiña aldi berean nik uste det arraozia dutela erraten dutenek hau aurreikusi behar zela, itsasoa portaera aldrebesa duela eta aldez aurretik plan b bat euki behar zutela. Izan ere, badirudi biharko bertze aukera batzuk prestatu dituztela, hondartzatik abiatzerik ez badago, eskifaiak bertze toki batetikanen ontziratuko dira.

Munduko ikuskizunik ederrenarekin ezin da horrela ibili.

Ea bada biharkoa. Ezen nik uste det aurreneko jardunaldia ezinen baita errekuperatu.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 02, 2023 11:22 am

Eup!

Gaur estropada jokatzen ari da. Ez ta gutxi. Orain itsas-behera egonik baldintzak hobeagoak ziruditen, baina kontuz, hondartzatikanen lehorreratzean!

Euskotren Ligan, neskeena, Arraun Lagunak irabazi du, lehenengo liderra, gero Tolosakoak eta 3.ak Donostiarra. Orio, faborito nagusia, 2. txandan atera da eta saikapenean 4. bukatu du.

Haizeak hor segitzen du eta kanpoko balizen inguruan mugituta dabil ura. Ea gizonezkoena...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 02, 2023 2:00 pm

Eup!

Zierbenak eman du lehendabiziko kolpea. Haizeak, iragarri bezala, eragina izan du eta 3. tandan atera direnak bereziki kaltetuta atera dira. Garailea 2. tandan atera da eta Getaria eta Oriori gailendu zaie. Hondarribia, lehenengo txandaren irabazlea, 2.a bukatu du, eta faborito nagusia den Urdaibaik, 3. txanda irabazi badu ere, Donostiarraren aurretik, ikusi behar izan du Getariak eta Oriok denbora gutxiago behar izandu dutela.

Erran bezala, aurten Hondarribia "bizirik" itzuliko da Galiziatikanen. Galiziarrak, ordea, Sanmertolameu eta Cabo, 9 eta 10. izandu dira, baiña are okerragoa Santurtzi (azkena gaur) eta Kaikurena.

Estropada honek ez du gauza handirik argitzen, baldintzak oso aldakorrak izandu diralakotz, eta lehenengoa, hasiera bertzerik ez ta izan. 2.a ikusteko irrikaz nago jada!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 08, 2023 5:11 pm

Eup!

2. jardunaldia, neskeentzat, Donostiako badian eta Donostiarra garaile. 2.a bertze donostiarra, Arraun Lagunak, 3-4 segundutara. Ikuskizun earra, berdintasun handia brankaz donostiarren eta oriotarren artean, Tolosaldea hasieratik geratu baita, baiña hala ere 4. postuari eutsi diote, Hondarribiaren aurretik, lehenengo txandaren garailea izan dena, Hibaika eta galiziarren aurretik. Poparean berriz, Donostiarra hobeto moldatu da eta irabazi du berak antolatutako estropada. Itzuleran, Arraun Lagunak eta Orioren arteko borroka oso-oso ikusgarria izandu da, eta badian sartuta donostiarrek popa erakutsi ahal izandu diete oriotarrei.

Honako honetan, Tolosaldea urruti samar geratu da eta ematen du donostiarrak eta orioren arteko borroka estua izanen degula euskotren liga hontan. Zoragarria!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 08, 2023 7:23 pm

Eup!

Gozatu earra ee bai mutilen 2. estropada. Zorionak Donostiarrakoei gizonezkoan ere iabazi ein dutelakotz, 2. tandatik Urdaibai atzean laga eta gero; atzerago Lekeitio eta Ondarroa.

Lehenengo txandan galiziarrak, Kaiku eta Santurtzi aritu dia era Cabok irabazi du, bizkaitarren aurretik, eta Samertolameu azkena izandu da.

3. txandan Zierbena beti eon da buruan, Honddarbirekin nor baiño nor, eta iabazi ere ein du, baiña gutxigatik bada ere eztu hobetu Donostiarraren denbora. Kontuz galipoekin, aurrekoan haizea laguna bazuten ere aurten egurre emanen baitute. Epaileek lana euki dute Plentziakoak eta berdeen artean norberaren kalea errespetatu zezaten. Getaria txukun eta Oriok aurten ez dirudi poza ekarriko dionik Imanoli.

Ikuskizun earra ba! Eta hau hasi bertzerik eztu in....
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 08, 2023 8:25 pm

Eup!

Bihar 3. jardunaldia, Plentzian, liderraren etxean.

Honela dago sailkapen nagusia:
Ohorezko txandan.
1. Zierbena, 23 puntu.
2. Hondarribia, 20.
3. Donostiarra, 18.
4. Urdaibai, 18.
Bigarren txandan.
5. Getaria, 16.
6. Isuntza, 12.
7. Orio, 12.
8. Cabo da Cruz, 11
Eta lehenengoan.
9. Ondarroa, 11.
10. Kaiku, 7
11. Samertolameu, 5.
12. Santurtzi, 3.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 09, 2023 5:01 pm

Eup!

Gaur, Zierbenan, Oriok irabazi du, segundu bat pasata atera dio Tolosaldeari eta hauengandil ehuneneko gutxi batzutara sailkapen nagusian liderra dan Arraun Lagunak. Atzo Donostian garaile izan zen Donostiarrak gaur 4. bukatu du eta ez oso gertu. Izan ere, lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiak segundu berean gelditu du kronoa eta 5.a izan da; 6.a Hibaika, 2 segundu gehiago ein ditula. Galiziako Cabo eta Tiran azkenak.

Bada hau ere ez det ikusterik izan, baiña agerian da borroka ikusgarri bat erakusten ari direla lau lehenengoak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 09, 2023 5:17 pm

Eup!

Eta KTEn, Zierbenaren etxean ere bai, Urdaibaik bere lehenengo bandera irabazi du. Baiña ustekaberik handiena Donostiarrak eman du. 11.a bukatu baitu, 40 segundutara, atzo Donostian irabazi ostean. Bermeokoak jaun da jabe izandu dira, Hondarribiak lehen luzean eutsi badio ere.

Cabo eta Kaiku, 2. txandatik, Zierbenaren aurretik sartu dira. Getaria azken hauen segundu berean sartu dira eta bertze segundu bat atera diote 7.a izan den Oriori, lehenengo txanda irabazlea (aurten agilutxoak ez daude ospakizunetarako). Gero, hurrenez hurren, Santurtzi, Lekittarra, Samertolameu, kaiarribakoak eta azkena, kontuz! Ondarroa.

Goiz da errateko Donostiarrak Ligari adio erran diola, baiña aurreneko hiruek alde ederra ateratzen diote jada eta emaiten du Urdaibai, Hondarribia eta Zierberaneren arteko kontua dala. Askotxo falta da, baiña gaur Makazaga ez da batere kontent egonen, ezin dute berriz ee huts egin. Kortaren Kaikuk hasiera kaskarrari agur erran diola dirudi. Atzetik, Ondarru kezkatuta eoteko motiboak baditu.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 15, 2023 5:12 pm

Eup!

Bilbon, Euskoligan, Arraun Lagunak-en neskek bandera irabazi dute, Donostiarraren aurretik. Orio 3.a izandu da eta Hondarribi 4.a, irregularra agertzen dan Tolosaldearen aitzinetik.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 15, 2023 7:02 pm

Eup!

Bada Bilboko bandera Gipuzkoako hondarribiara dihoa. 2.a amore ematen ez duen Zierbena. Berdeengandik dozena bat sagundutara Urdaibai (kontuz hauekin bihar Orio aldean!). Gero Donostiarra, Orio eta Cabo, hirurak segundu berean. Eta gibeletikanen honela: Lekittarra, Kaiku, Getaria, Santurtzi, Ondarru eta urruti samar geatu dan Samertolameu.

Ez da Bilbokoa gustoko dudan eremua, are gutxiago kaleak paratzen diranean. Gaur erlojuaren aurka ibili dira eta bertaratzen direnentzako aukera aparta da XXI. mendeko espartanoak gertutik ikusteko, baiña ez zait bater gustatzen.

Hondarribi, garaipen honekin lidergoa erdietsi du (Zierbenakin berdinduta zegoen). Koska handi bat dago bi hauek eta Urdaibaik dutena 4.a den Donostiarrarekiko. Bihar Oriora, eguerdian.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 16, 2023 11:26 am

Eup!

Gaur Orion, Euskotren Liga eta ACT.

Bada neskeen estropadarer 2. txandan gertau dana ez dakit nik bertze behin gertatu ote dan: Donostiarra kanporatu dute, denbora kontrolatzeko ontzi guztiek eraman beharreko tramankulua jarri ezdutelakotz. Agi danez, ahantzi zaie eta konturatu orduko berandu zan ta estropada atzeratu ezin zanez, egotzi dute ta, ez dira abiatu, eta punturik gabe geatu dira. Hanka-sartze ikaragarria!

Oriok irabazi du etxekoa. 2.a Arraun Lagunak eta gero Tolosaldea (aurreneko txandatik), Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiran.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 16, 2023 12:49 pm

Eup!

A, ezetz, ez dala horregaitikanen izan! Pisuarena izandu da, ontzien pisua konpentsatzekoa. Bada pena bat, baiña Donostiarrak,tamalez, agur erran dio liga irabazteko lehiari.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 16, 2023 6:23 pm

Eup!

Atzo iragarri nuen legez, Urdaibaik erakustaldi bat eman Orion eta bandera ere irabazi ein du. 2. posturako oso lehia ederra ikusi degu, Hondarribi eta Donostiarraren artean, berdeek ozta-ozta irabazi dutena. Zierbena ez da borrokan sartu, baina bere 4. postua ez da arriskuan egon estripada osoan.

2. txandak zeresan eman digu. Orio buruan burutu lehen luzea, baina poparean abantaila galdu eta Lekittarrak segundu asko sartu dizkio. Salsamendik badu zer pentsa. Caboren arraunlari batek arazo fisikoren bat izandu du hasieratik eta gaur azkenak izan dira. Kaiku 2.a izan da txanda hontan.

Eta lehenengo txandaren garailea, Getaria, sailkapeneko 5. postuan kokatu da. Gero Santurtzi, Ondarroa eta Meirakoak, asteburu kaskarra euki duena.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 22, 2023 10:26 pm

Eup!

Gaur es det deus ere ikusi. Sestaon eiten diran estripadak ez dira nere gustokoak, baiña ezta hori arrazoia.

Urdaibaik erakutsi du zergaitik dan faborito nagusia Liga irabazteko. Zierbana gertu ibili da, eta Hondarribi 3.a.

Gehien harritu nauena Ondarroaren emaitza izandu da, 6.a. Eta Cabok hor segitzen du, maila ona ematen. Gaur Oriok zertxobait errekuperatuta dirudi.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 23, 2023 11:57 am

Eup!

Lotsagarria!

Gaurko estropadan, lehenengo txanda bukatutakoan, Soterako ontzian muturjoka hasi dira arraunlari biren artean. Badakigu tentsio handiko uneak bizi dirala ontzi barruan, beroaldiak eta biraoak botatzen diala, baiña eskuetara iristea ere!! Irudi horiek zikintzen dute kirola. Klubak zigortu beharko lituzkete. Arraunarena ikusle asko duen kirola da, asko haur eta gaztiak, dira.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Lun Jul 24, 2023 3:04 pm

Eup!

Atzoko estropada Castron jokatu zen, eta Santurtziarren ontzian gertatukoa ekarri nuen (ikusiko degu ondoriak dakartzan ala ez).

Urdaibaik irabazi zuen asteburu ona osatuz. Argi dago Liga irabazteko faborito nagusia dela. Atzetik, Hondarribia eta Zierbena. 4.a, eta galipoen gertu samar Orio. Badirudi Salsamendi asmatzen hasia dela.

Donostiarra 5.a eta bide onean datorren Kaiku 6.a. ageto lau ontzi segundu batean, honako hurrenkeran: Lekittarra, Cabo, Getaria eta Santurtzi (hauek sailkapen nagusian kinka larrian dabiltza eta hortik atzoko irudi tristeak). Ondarroa 11.a. eta Meirako Samertolameu azkena, jaistera kondenaturik dagoela dirudi.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Jue Jul 27, 2023 9:33 am

xaguzar escribió:Eup!

Lotsagarria!

Gaurko estropadan, lehenengo txanda bukatutakoan, Soterako ontzian muturjoka hasi dira arraunlari biren artean. Badakigu tentsio handiko uneak bizi dirala ontzi barruan, beroaldiak eta biraoak botatzen diala, baiña eskuetara iristea ere!! Irudi horiek zikintzen dute kirola. Klubak zigortu beharko lituzkete. Arraunarena ikusle asko duen kirola da, asko haur eta gaztiak, dira.


Cristian Garma, saturtziarraren patroia, barkamena eskatzen atera da. Bera izan zen auskaren protagonistaetako bat. Ez da gutxiagorako, baiña miña egina dago eta Klubak "zerbait" egitera behartuta dagoela uste det. Arraunaren irudia, kirola den heinean, kaltetuta atera da. Mutilak ondo jokatu du barkamena eskatzean, baiña klubak eta Euskolabel Ligak ezin dute itsuarena egin.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 29, 2023 11:34 pm

Eup!

Gaur, tira! atzo jada, Getxon. Hemen jokatzen diren estropadak bai, gustokoak ditut. Hori bai, ezin izan det zuzenean ikusi (Reala Bayerren aurka zebilen). Itsasoa bihurri zebilen eta horrek arañeagitzen du kirol honen edertasuna.

Lehenengo txandaren garaipena Santurtzik eramanen zula zirudien, eta behar zuten aurreko igandean erakutsitako irudi lazgarrien ostean, baiña azken luzean Ondarruk hegan ein du olatuen gainean eta segundu askotxo kenduta gailendu zaio. Gaur Kaiku pattal ibili da eta azkenik, Sanmertolameu, ohi bezala (hauek ARC1era eroriko dira).

Bigarren txanda are politagoa zegoen. Kriston ikuskizuna ematen ari ziren laurek, baila Cabok lehenengo ziabogan arraun txikia hautsi eta, hala ere, borrokan segitu du azken luzea arte. Bigarrenean Lekittarra istriborretik branka sartu eta lehiatik at geratu du. Hortik aitzinea Orio ta Getariaren arteko borroka estua ikusi degu, Galiziakoek gertutik segitzen zietelarik, azken luzean eta helmugaratzear zeudela Oriok burua hartu du eta 4" atera dio bizilagunari. Erran bezala, epailei lana eman dion Cabo 3.a izandu da ta Isuntzakoak sailkapeneko 10. posturaiño jun dia.

Ohorezko txanda ere interasgarria izan da. Lehenengo ziaboga arte nahiko parekatuta, gero brankaz Urdaibai hobeto zihoan; 2. ziabogan Bermekoak buruan zeuden eta gibeletik parekotasun handia zuten bertze hirurek. Eta halaxe ere eman dute 3. ziaboga. Baiña azken luzean Hondarribia segundu batzuk jan dizkio Bizkaitarrari eta makilatu du pixka bat Bermeotarren nagusitasu itzela. Gibeletik, hasieratik Donostiarra eta Zierbenaren arteko norgehiagokan kaiarribakoak nagusitu dira 4 segundurekin.

Bihar eguerdian bertze kapitulu bat, baiña misterioa gero ta argiago antzematen da, eta kolore urdin iluna du.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Jul 29, 2023 11:48 pm

Eup!

Larunbatean, Getxon ere bai, Euskoliga, neskeena, jokatu da.

Legenego txandan Hindarribia jaun da jabe izan da eta alde handia nagususitu zaie Hibaika, Cabo eta Tirani, hurrenez hurren. Ezin erran sorpresa egon direnik.

Bigarren txandako guztiek eztute arazorik aurrekonrxaren denborak jasitearren. Orio aise irabazi dio Arraun Lagunaki, eta honek 3 segundu atera dizkio 3.a izan den Tolosaldeari. Jakingura zegoen ea zelan itzuliko ziren Donostiarraren neskak aurreko estropatik egotzi ostean. Horrekin Liga beraintzat ezina bihurtu zaie eta gaur ez dira 4. postutik pasa.

Liga hau Arraun eta Oriokoen artean dago, baiña kontuz, Tolosaldea eta Donostiarra bandera irabazteko lehian sar daitezkeela ezein momentutan. Gozatuko ditugu geratzen zaizkigun estropadak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 30, 2023 2:46 pm

Eup!

Itzela! Zoragarria! A ze estropada Urdaibairena!! Zelako eakustaldi eman diguten!! Nondik? eta 1go kaletikanen, gero!! :shock:

Hondarribiak, kaleen zozketa baliaturik, Santurtziko bandera eraman du, 4. kaletikanen abiatuta, balentria izugarria egin duen Urdaibai eta segundu berean sartu den Zierbenatik. Ohorezko txandako azkena Donostiarra izandu da, baiña sailkapen nagusian Lekittarrak, lehenengo txandaren garailea (atzoko istripuaren ondorioz txanda horretan atera da), 4. postua kendu dio.

6.a Orio, kalerik onena tokatu zaio honi ere, laugarrena. Gero, 7a, Meirako Sanmertolameu, erdiko kale batetik abiatuta, ongi defendatu duela bere bigarren postua lehenengo txandan. Cabo era Ondarroa gero.

10.a Kaiku, 3 segunduko zigorrarekin aldameneko kalean sartzeagatik (palak alkarrik trabatu dira). 11a Getaria. Biak ala biak lehenengo kale madarikatutik atera dira. Eta azkena, bizitza are gehiago konplikatzen, estropada antolatzeaz arduratu den Santurtzi.

Atzo, Camargon bezala, ARC 1ean, kaleen arteko aldeek berebiziko garrantzia eduki dute; horrexegaitik eztzaizkit gaurko bezalako estropadak, baiña aldi berean aitortu beharra dago gaurkoa ikuskizun ederra ikusi ahal izandu dala.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 30, 2023 2:54 pm

Eup!

Euskotren Ligaren jardunaldia ere ozpatu da, Santurtzin. Berritasun bezala adieraztea 4 luzetan 3 ziabogekin antolatu dala.

Garailea Donostiarra, 3 segunduko zigorra jaso duen arren. 2.a Arraun Lagunak, bertze puntu bat sartuz 3.a izan den Oriori.

Erraztasun handiz lehenengo txanda irabazi duen Hondarribia 4.a kokatu da, Tolosaldearen aitzinetikanen. Gero Hibaika, Tiran eta Cabo.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Jul 30, 2023 9:52 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Itzela! Zoragarria! A ze estropada Urdaibairena!! Zelako eakustaldi eman diguten!! Nondik? eta 1go kaletikanen, gero!! :shock:

Hondarribiak, kaleen zozketa baliaturik, Santurtziko bandera eraman du, 4. kaletikanen abiatuta, balentria izugarria egin duen Urdaibai eta segundu berean sartu den Zierbenatik. Ohorezko txandako azkena Donostiarra izandu da, baiña sailkapen nagusian Lekittarrak, lehenengo txandaren garailea (atzoko istripuaren ondorioz txanda horretan atera da), 4. postua kendu dio.

6.a Orio, kalerik onena tokatu zaio honi ere, laugarrena. Gero, 7a, Meirako Sanmertolameu, erdiko kale batetik abiatuta, ongi defendatu duela bere bigarren postua lehenengo txandan. Cabo era Ondarroa gero.

10.a Kaiku, 3 segunduko zigorrarekin aldameneko kalean sartzeagatik (palak alkarrik trabatu dira). 11a Getaria. Biak ala biak lehenengo kale madarikatutik atera dira. Eta azkena, bizitza are gehiago konplikatzen, estropada antolatzeaz arduratu den Santurtzi.

Atzo, Camargon bezala, ARC 1ean, kaleen arteko aldeek berebiziko garrantzia eduki dute; horrexegaitik eztzaizkit gaurko bezalako estropadak, baiña aldi berean aitortu beharra dago gaurkoa ikuskizun ederra ikusi ahal izandu dala.


Ahantzi det erratea Santurtziko aurrekalaria aurreneko ziabogan uretara jausi dala, gertatu zaien guzia gutxi balitz, hori ere! Bat gutxiagoarekin aritu dira gainerako proba osoa.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Mar Ago 08, 2023 6:32 pm

Eup!

Iragan asteburuan, ohi bezala, bi estropada jokatu ziren, larunbatean Hondarribin eta igandean Lekeition. Eta bietan garailea Urdaibai izandu zan eta bietan ere Zierbenak Hondarrribiren aurretik bukatu zin. Beraz, sailkapen nagusian bemeotarrek arrakala zabaldu dute berdeekin.

Baina badago bertze gauza bat are nabarmenagoa, Santurtziarrena. Larunbateko estropadan euren txandaren buruan zeudela (eta bigarren erreferentzian bigarren txandako bi ontziren denbora hobetuz ere bai) egotzi behar izandu zituzten Kaikuren kalean sartu eta palak talka egitean. Denetarik gertatzen ari zaie denboraldi hontan. Cristian Garma patroia haurdun geratzen dela erranez gero sinetsi beharrean geundeke. Ta hori dena gutxi balitz, igandean azkenak ere izan ziren.

Igandean, Lekeition, 2.a Donostiarra izan zan, honenbertzez, sailkapenean gero eta argiago geratzen ari da Urdaibaikoak indartsuenak dirala. Behekaldetikanen ere Sanmertolameu hurbildu zaio Santurtziri, baiña jaitsiera era playoffa euren artean egonen dala dudarik eztago.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Mar Ago 08, 2023 11:38 pm

Eup!

Gizonezkoak bezala, Euskotren Ligako neskek ere bai arraun ein zuten Hondarribian larunbatean eta Lekeition igandean.

Bi estropadak Arraun Lagunakek irabazi ditu eta 6 puntuko aldea ditu Orioarekiko sailapen nagusian. Beraz ondo baiño hobeto dute bideratuta txapelketa.

Hondarribian borrokatuago egon zen 2.a izan zen Donostiarrarekin, baiña igandean aise nagusitu ziren liderrak.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Sab Ago 12, 2023 8:09 pm

Eup!

Galizian gaur. Ohorezko txanda bertzerik ez det ikusi Anoetatik itzulitakoan. Zierbenak eraman du bandera, eta barruko bertze kaletikanen ibili dan Hondarribia 2.a izan da. 3.a Urdaibai eta Donostiarrak itxi du txanda. Alkarrengandik gertu ibili dira laurak.

2. txandako garailea bere punttua aurkitu duen Orio. Eta gero Cabokoak, Getaria eta Lekittarra. Eta 1go txandan Kaiku, Ondarroa, Santurtzi eta Galiziako bertze ontzia, Sanmertolameu.

Sailkapen nagusia aldaketa nabarmenik ez; Bermeokoek sendo segitzen dute lidergoan, eta behekaldetikanen gauzak ia-ia erabakita daude: Santurtzi playoferako bidean era Meirakoak zuzenean behera.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 13, 2023 10:49 pm

Eup!

Ez dakit zer duten Galiziako urek, baiña beti ematen dute ezustekoren bat. Gaur, Boiron (A Coruña), Caboren uretan bandera ez da etxean geratu haizeak nahi izan ez duelakotz.

Estropada bikaina, eta garaipena atzo bezala galipoek lortu dute (hiru jokatu dira galizian eta guztiak Zierbenak erdietsi ditu, galiziarra den lemazain batekin, gainera). Hor egon da nor baino nor Hondarribiarekin, baina azken luzean ihes egin dute eta bi segundutan hobetu dute bigarren txandan Cabok eginiko denbora. 3.a Urdaibai izan da, eta sailkapenean bermeotarrei bizkaitarrak eta hondartibitarrak hurbiltzen zaizkie, gaurkoan liderrak 6.ak izandu diralakotz. Ohorezko txanda itxi du Donostiarrak.

Erran bezala, bigarren txandan etxekoek irabazi dute Oriorekin lehia polita mantendu ostean. Azken luzean nagusitu dira galiziarrak. Gero Kaiku (5.ak) eta Getaria, 10. postura joan dela.

Lehenengo txandan Ondarroak sartu da Santurtzi eta Lekittarraren aitzinetik. Santurtziarrek bertze 3 puntu sartu dizkio azkena izandu dan Samertolameu.

Oso estropada ederra. Hurrengoa Zarautzen, erne! Anoetatik atera eta korrika telebista baten bila joan beharko degu :x .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_ACT

Notapor xaguzar el Dom Ago 13, 2023 11:01 pm

Eup!

Mutilena baiño lehenago neskeen estropada jokatu da. Gaur irabazi du Donostiarra. Gertu baiña gibeletikanen, hurrenkera hontan, Arraun Lagunak, Orio eta Tolosaldea (gaur ez dira Erostarberen neskak oso urruti ibili). Honela Etxabek zuzentzen duen taldeak eutsi egin dio ostiralean zuen aldeari, Oriorekiko, atzo galdutako puntua, gaurkoan errekuperatu baitu.

Lehenengo txanda Hibaikak irabazi du. Gero Hondarribia, Cabo eta Tiran.

Hauei Zarautzeko bi estropada geratzen zaizkio. Donostiako Arraun Lagunak orain duen abantaila inportantea da Euskotren Liga irabaztearren. Hibaikakoek berriz, bi ontzi galiziarrak atzen baditu ere, playoffa jokatu beharko du jaitsiera saihesteko. Horrela dago auzia, Galiziak bi ontzi euki behar ditu Ligan, bai ala bai :| .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Siguiente

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 4 invitados