2023_KONTXA (Gizonezkoa)

2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Lun Ago 28, 2023 2:37 pm

Eup!

Ostegunean, etzidamu, 18:00etan abian jarriko da sailkatze-estropada. Nik uste det ACTkoak sartuko dirala, baiña erne Libia eta Iparraldekoekin! Hemen ere gogorarazi Donostiarrak txartela baduela iraileko lehenengo bi igandeetan aritzeko.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Mié Ago 30, 2023 10:19 pm

Eup!

Badirudi egoera lasaiago bat topatuko dutela biharko sailkatze-estropadan. 0,8 metroko olatuak, asko jota. Gauzak horrela nere pronostikoa hauxe da: Zierbena, Hondarribia, Urdaibai, Orio, Getaria, Lekitarra eta Cabo. Baina kontuz Ondarroa eta Sanpedrotarrarekin!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor muxarra el Mié Ago 30, 2023 11:40 pm

uste dut sorpresaren bat ikusiko dugula. ona hemen nire porra;

- Hondarribia
-Urdaibai
-zierbena
-Orio
- kaiku
-Getaria
-Santurtzi
pena baina Libia ez dut barruan ikusten.
Aupa Honddarbi gaur neskak lortu dute , ia 2 traineru ditugun hurrengo 2 igandeetan.
muxarra
Oro
Oro
 
Mensajes: 227
Registrado: Dom Ene 22, 2023 6:53 pm

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Jue Ago 31, 2023 12:17 pm

Eup!

Iritsi da E eguna, Estropadarik inportanteena, Erabakiorra, Egundoko ikuskizuna, Estresatuta gauzkana,...

18:00etatik aitzinera, minutuka, hurrenkera hontan ekinen diote lanari (B multzokoak aitzinetik, eta 2 mn. geroago indartzuenak):

1. Zarautz
2. Zumaia
3. Lapurdi
4. Tirán
5. San Juan
6. Bueu
7. Arkote
8. San Pedro
9. Busturialdea
10. Mutriku
11. Deustu
12. Hibaika

13. Santurtzi
14. Orio
15. Zierbena
16. Urdaibai
17. Ares
18. Lekittarra
19. Kaiku
20. Sanmertolameu
21. Ondarroa
22. Cabo
23. Hondarribia
24. Getaria

Zorte txarra nere Telmo Deunarentzat zozketan :( !
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Jue Ago 31, 2023 12:28 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Badirudi egoera lasaiago bat topatuko dutela biharko sailkatze-estropadan. 0,8 metroko olatuak, asko jota. Gauzak horrela nere pronostikoa hauxe da: Zierbena, Hondarribia, Urdaibai, Orio, Getaria, Lekitarra eta Cabo. Baina kontuz Ondarroa eta Sanpedrotarrarekin!


Oain erraten da olatuek metro bateko altuera har dezaketela. Eta kontutan izaki zer hurrenkeratan arituko diran, nik uste det B multzokoek ezinezkoa dutela. Cabo, itsasoa mugituta badago...; Kaikuk ere aukerak ditu.

4 ordu t'erdi... :?
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Jue Ago 31, 2023 5:50 pm

Eup!

Denborak:

1. Zarautz: 10'42__21'31
2. Zumaia: 10'28__21'18
3. Lapurdi: 10'28 __20'56
4. Tirán: 10'33__21'20
5. San Juan: 10'37__21'22
6. Bueu: 10'24__21'14
7. Arkote: 10'16__20'51
8. San Pedro: 10'21__21'02
9. Busturialdea: 11'03__22'22
10. Mutriku: 11'08__22'33
11. Deustu: 10'59__22'11
12. Hibaika: 11'09__22'26

13. Santurtzi: 10'21__20'57
14. ORIO: 10'03__20'17
15. ZIERBENA: 9'55__20'01
16. URDAIBAI: 10'09__20'22
17. Ares: 10'20__20'48
18. Lekittarra: 10'16__20'40
19. Kaiku: 10'16__20'45
20. Sanmertolameu:10'20_20'56
21. ONDARROA: 10'08__20'38
22. CABO: 10'10__20'33
23. HONDARRIBIA: 10'00__20'16
24. GETARIA: 10'10__20'35

(Hizki larritan sailkatu direnak).

Isuntzakoak postu madarikatuan, 8.ak, Ondarroatik 2 segundura.

Bertze kontu bat: kontuz Aresek erakutsitakoarekin, ACTra igotzeko playoffean dagoela....
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Sab Sep 02, 2023 5:24 pm

Eup!

Eta 12:00etan, gizonezkoen txanda 2023.ko arraun-olinpiadetan!

Lehen abiatuko dira Donostiarra, Hondarribia, Zierbena eta Orio; eta 20 bat minutu pasata, bigarre txandan Cabo, Getaria, Ondarroa eta faborito nagusia den Urdaibai, jakinen duela bere aurkari zuzenen denbora. Edonola ere 12:30ak aldean aldaketak eoten ohi dira badian, kontuz gero!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Dom Sep 03, 2023 11:46 am

Eup!

Lehen igandeko jardunaldia.

Lehenengo txanda:

2 Hondarribia. 9'19___19'22'17
4 Orio. 9'23___19'25'89
3 Donostiarra 9'27___19'25'11
5 Zierbena. 9'28___19'28

Bigarren txanda:

7 Getaria. 9'44___19'49
6 Cabo. 9'43___19'48
1 Urdaibai. 9'31___19'20'92
8 Ondarroa. 9'49___20'01
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Dom Sep 03, 2023 3:08 pm

Eup!

Bada harritzekoa bada ere, hemen baldintzen aldaketa nabaritu dirala uste det; jakina, Kontxan bi luze jokatzen dira eta sarri askotan hasieran kendu/eman eiten dizuna, itzulitaloan bueltatzen dizu.

Lehenengo txanda hasi da Oriorekin proan, baiña Hondarribiak bazekien ababorrera ahalik eta gehien jo behar zuela eta luze-erdialdean burua hartu du. Zierbenak, 4. kaletik sufritzen, eta Donostiarrak lortu dute ziabogara iristea dena galdu gabe. Itzultzean Oriok ez dio Hondarribiari laga estribor aldera sartzen eta hor gakoetako bat eon da. Hala ere Honddarbik eutsi ein dio Oriorekiko aldeari, baina 3. ta 4. kaletik Donostiarra eta Zierbena bizkorrago itzuli dira eta helmugan distantziak txikiak izandu dira, etxekoak Mirotzari 2. postua lapurtuta ere bai. Zierbena, faboritoetako bat -erran nuen denboraldia hasten ari zala, kontuz galipoekin!-, ez ta ohorezkoan sartu, baiña ez baztertu...

Bigarren txanda hagitz bertzelakoa izan du da, Bermekoak hasiera-hasieratik estropadaren branka hartu eta distantziak handituz joan da minuturo. Ziabogan, alta, 12 segundu gehiago behar zituen Hondarribiak baiño (balditzen aldaketaren eraginez). Gibeletikanen Cabo eta Getaria nor baiño no aritu dira estropada osoan, eta Ondarroa, 4. kale horretatik ziaboga eman da gero "erortzen" hasi da. Helmugan Urdaibaiko eskifaia hustu behar izandu da segundu batez berdeen denbora jaitsi ahal izateko. Cabok Getariari sartu diona ere bai, baiña biak bizkaitarrengandik ia minutu erdira. Ondarroa izan du 20 minututik jaitsi ez den bakarra, baiña baloratu behar da bere lana, hagitz estropada ona ein duelakotz.

Hurrengo igandean Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra eta Orio, 5 segunduren bueltan, ohorezkoa txandan arituko dira. Lehenengoan Zierbena (neretzat abantaila da aurrenekoan ateratzea, baiña egia ere bada bertzeek bere denboraz jakitun izanen dirala), Cabo, Getaria eta Ondarrutarra.

Nere apustua izanen litzake Urdaibai bandera eramanen duela, baiña ez daukat batere garbi zeintzu izanen diren 2.a, 3.a edota 4.a. Galipoak 4 onenen artean egonen dirala uste det, ez dakit zer postutan, kontuz gero! Orio 5. postuari eutsi beharko lioke, Getaria eta Caboren artean bertze borroka itxi bat ikusiko degu eta Ondarroa azken postua saihesten saiatuko da, kaleen zozketak laguntzen badio. Jakina! kontxan, eta aldeak txikiak direla, kaleek berebiziko garrantzia izaten ohi dute.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Jue Sep 07, 2023 8:25 am

Eup!

Igandean, Iker Zabala Bou Bizkaiaren prestatzaileak salatu zuen 2. txandan lehenengoaren erreferentziak etzituztela euki euren lana eiten ai ziran bitartean, susmagarri iruditu zitzaion. Oain G93 izeneko enpresak, horretaz, GPSaz arduratzen danak, azaldu du akats tekniko bat izanduzala.

Horixe bera zan Urdaibaik zekan abantaila, bertzeen denborak jakinen zituztela, baiña zerbaitek huts egin eta itsu-itsu jun zirala bueltako luzean. Hoi bai, nik usteet beaiek hartuko zituztela euren erreferentziak, igoal eztirala GPSarenak bezain fidagarriak, baiña itsu-itsu ez ziran joanen, Aritz Aranbarrik bazekilakotz gauzak estu-estu zeudela eta bere arraunlariak hustu egin zitun.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor muxarra el Sab Sep 09, 2023 5:26 pm

Badator igande magikoa. Hau da urduritasuna. Urteko egunik bereziena niretzako behintzat.
Ametsa lortzeko 1,25 segunduko desabantaila , baina seguro nago lortuko dugula !!
aurten ere, Bandera handi hori , Hondarribiara!
Aupa HONDDARBI !!
muxarra
Oro
Oro
 
Mensajes: 227
Registrado: Dom Ene 22, 2023 6:53 pm

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Sab Sep 09, 2023 9:05 pm

Eup!

Kasu hontan, gizonezkoan, eztet uste gertauko danik, baiña Hondarribiak irabaztia gustatuko litzaidake, bada garaia eta!

Aupa arrauna!!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Dom Sep 10, 2023 9:54 am

Eup!

1-Ondarru
2-Cabo
3-Zierbena
4-Getaria

1-Orio
2-Donostiarra
3-Urdaibai
4-Hondarribi
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Dom Sep 10, 2023 11:52 am

Eup!

8-Ondarru* 10'07___20'02
6-Cabo. 9'59___19'45
2-Zierbena. 9'41___19'13
7-Getaria. 10'04___19'56

5-Orio. 9'57___19'42
4-Donostiarra 9'54___19'40
1-Urdaibai 9'46___19'09
3-Hondarribia 9'19___19'38

(*) Ondarroa deskalifikatu dute, goizeko kontrolera berandu agertzeagatik. Halere, bere denbora aintzat hartzen ez badute ere, uretara atera dira.

Bandera Bermeora doa. Zorionak Urdaibaikoei!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2023_KONTXA (Gizonezkoa)

Notapor xaguzar el Dom Sep 10, 2023 2:00 pm

Eup!

Bertze behin, bertze exhibizio bat, bertze estropada bat, bertze bandera bat. Bermeoko ontziaren nagusitasuna eztu erantzunik.

Arrauketari ekin eta burua hartuta, Zierbenak lehenengo txandan laga dituen erreferentzien jabe, jaun da jabe izandu da Urdaibai. Aldez aurretik, baiña diferentzi handiagorekin, Zierbenak gauza bera erakutsi du bere txandakideekiko. Hagitz estropada ona ein dute galipoek, Galiziako Cabokoak, bigarrenak, minutu erdira lagatuz. Getariaketa goizaldetik "kanpoan" zegoen Ondarruak ezin izandu dute Boirokoak harrapatu. Ez zan haizearen partetik aldaketarik sumatzen eta Bizkaitarrei 2. txandan zer gertauko ote zan ikustera itxaron bertzerik ez zitzaien geratzen.

Eta ez, ez da deus nabarmenik gertau, eta Urdaibaik bere nagusitasuna ezarri du. Orio eta Donostiarra nor baiño nor ibili dira eta hiriburukoak nagusitu dira. Atzetik, Hondarribia, 4. kale horretatik, ez da kapaza izan estropadaren lehian sartzeko. Interesgarriena zen jakitea noraiño eremanen zuen Zierbenaren ahalegina, eta ez dio eman bander eskuratzeko, bai ordea hainbat postu irabaztearren.

Honelaxe geratu da sailkapena bi ingandeen denborak hartuta:

1. Urdaibai__38'30"66
2. Zierbena__38'42
3. Hondarribia__39'00
4. Donostiarra__39'05
5. Orio__39'08
6. Cabo__39'33
7. Getaria__39'46
Ondarroa__40'03

Zorionak Bermeotarrei! Zorionak arraunari!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11314
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados