por xaguzar el Jue Nov 23, 2023 11:35 pm
Eup!
Aritu naiz irakurtzen honetaz ziharduen artikulu bat non galdetu baitie hainbat elkarteko ordezkariei. Agerian geatu dana, bertze behin, aurrez aurre dauden bi modeloen lehia da; argitze aldera: harrobian oin eiten duena, zenbait fitxaketa duen arren, alde batetikanen, eta bertzean fitxaketak egiten duenarena, harrobiko arraunlariak izateari ukatu gabe.
Baiña ene uste apalean kinka larrian dagoena arrauna bera da, kirola. Ez da, edo nik behintzet ez det horrela ikusten, aberatsen eta txiroen klase-borroka klasikoa, ez, ez ta hori kezkatzen nauena, baizik eta kirolaren beraren patua.
Arraunaren munduak ikusmin handia irabazten den momentuan bertan, azpian, oinak lokatzetan sartuta dauzka. Gero ta arraunlari gutxi daude eta hau ARC2n agerian geratu da aurten 7 klub bertzerik eon ez diralakotz. Beti gogorra ta latza izandu dan kirola da, bai, baiña baditu bertze faktore batzuk bere aurka jokatzen dutenak: jaiotze tasaren beherakada ailegatu zaio. Hemen ez da futbolean bezala gertautzen, etorkinak hutsuneak betetzen ari diralarik, ez ta gutxiago ere! Zenbat marokiar, ekuatoriar edota peruarrak ikusi dituzute arraunean? Futbolean asko, ontzietan nik ez det bat ere ikusi (beltza batzuk bai, senegaldarrak akaso, baiña bi asko jota).
Garai batean bazeon langabezi tasa handiagoak, gaur ostera, lanik ez duenak ikasi eiten du, astean 6 egun tostetan jarduteko astia, zeinek dauka? Hau ere aintzat hartzekoa da.
Honek ez du aterabide erraza, neurriak hartu eta asmatu beharra dago etorkizunean kirol honen distiraz gozatu nahi badegu. Lehenik eta behin gazteak erakarri behar dituzte, eta gero, mantentze aldera, ahalgindu beharko dira, oztopoak saihetsiz eta baldintzak hobeagoak emaiten. Zentzu horretan, noski, asko lagunduko luke gaur egun kluben artean daon arrakala handia ixten joatea -hor harrobiko edota propioen kopuruen goranzko doiketa bat aproposa izan liteke, pastela gutxi batzuen artean soilik geatu ez dadila, alegia-.
Baina ni ausartuko nintzake bertze proposamen bat mahagaineratzera: egutegiaren aldaketa. Nik gertutikanen dakit nolako dan arraunlarien edota kirol honen inguruan jardun dutenaren bizimodua, senideek pairatzen dutena, eskatzen dizkien sakrifizioak. Behar bada guzti horrek gazteak aldentzen ditu, akaso horregatik askok etsi eiten dute. Familientzako neurri on bat izan liteke denboraldia lehenago bukatzea, azken estropada "olinpiada" izan bedi, Kontxakoa azken estropada. Gehienek abuztuan bukatuko lukete, sailkatze estropadarekin. Denboraldia luzatuko lukete bakarrik Kontxan aritu baharrekoek, "zigor" goxoa. Aurten ARCko bi taldeak lehenago hasi dira, ACTkoak pare bat aste beranduago. Soilik lehenago bukatzeak, irailearen hasieratik atsedena edo oporrak hartu ahal izatea, nik uste det arraunlariak, beren bikoteak, semealabek edota gurasoek ideia estimuan hartuko luketela.
Zer edo zer egin beharra dago, eta agi danez araudian aldaketak egiteko datorren urtean egin litezke 2025ean indarrean sar daitezen. Ezin dira askoz gehiago berandatu, kirol honen etorkizuna ahalbidetuko bada, erabakiak oraintxe hasi behar dira hartzen.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!