2024rako ZURRUMURRUAK

2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mié Oct 11, 2023 3:21 pm

Eup!

Hara! Konturatu berri naiz, hurrengo denboraldiari begira, aurrerantzean sortuko diran mugimenduak komentatzeko zabaldu nun haria desagertu dala :shock: .

Joseba Fernandezen aldaketarekin (Lapurdi laga du Sanjuanera itzultzeko; Zalduak arrosa utziko zula bagenekien) estreinatu nuen.

Eta orain oharkabean harrapatu nauenarekin segida emaiten diot: Jon Salsamendik ez du seituko Orion. Ez da oaindikanen ofiziala, baiña aldaketa dator zuzendaritzan eta hautagaitza berriak (bakarra une hontan) iragarri omen dio 2017.tik taldea zuzendu dun prestatzaileari ez dutela beakin kontatzen. Adi egonen gera, konfirmatzekotan, zeinek hartuko duen elkartearen lema Jonen ordez...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Oct 17, 2023 9:51 pm

Eup!

Bada, ustekabean, badirudi Orioko zuzendaritza berriaren burua, Josu Esnaolaren tokia hartuko duena, Jon Olasagasti "Errota zaharra" izan daitekeela, aurten bere bi anaiekin batera Libiaren tostetan ibili dan Aiakoa bera. Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sorpresa gehiago ezautuko deula baietz!!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor Hetfield. el Mié Oct 18, 2023 10:03 am

xaguzar escribió:Eup!

Bada, ustekabean, badirudi Orioko zuzendaritza berriaren burua, Josu Esnaolaren tokia hartuko duena, Jon Olasagasti "Errota zaharra" izan daitekeela, aurten bere bi anaiekin batera Libiaren tostetan ibili dan Aiakoa bera. Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sorpresa gehiago ezautuko deula baietz!!



Eta direktiba barrun aurten arraunean aritu diren 2 Arraunlari, esplikaziorik emango al dute aurten pasatakoaz?
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Jue Oct 19, 2023 5:20 pm

Eup!

Hetfield. escribió:
xaguzar escribió:Eup!

Bada, ustekabean, badirudi Orioko zuzendaritza berriaren burua, Josu Esnaolaren tokia hartuko duena, Jon Olasagasti "Errota zaharra" izan daitekeela, aurten bere bi anaiekin batera Libiaren tostetan ibili dan Aiakoa bera. Hamaika ikusteko jaioak gara!

Sorpresa gehiago ezautuko deula baietz!!



Eta direktiba barrun aurten arraunean aritu diren 2 Arraunlari, esplikaziorik emango al dute aurten pasatakoaz?


Neri eztzait deus ere ailegatu horretaz.

Baina gaur NdGn diote Salsamendi jun litekeela Lapurdira, Joseba Fernandezek utzitako tokia hartzera.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor lebowski el Vie Oct 20, 2023 11:50 am

Norbaitek daki zerbait San Pedrori buruz, TKErako plantilla lehiakorra izateko arazo asko izaten ari direla kontatzen didate.
Jakina da donostiarrarekin arazoak izan dituztela eta horregatik Imaz eta Alkorta bueltatzen dira, gainera ematen du patroirik gabe geratu direla...
lebowski
Oro
Oro
 
Mensajes: 613
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:16 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie Oct 20, 2023 8:59 pm

Eup

lebowski escribió:Norbaitek daki zerbait San Pedrori buruz, TKErako plantilla lehiakorra izateko arazo asko izaten ari direla kontatzen didate.
Jakina da donostiarrarekin arazoak izan dituztela eta horregatik Imaz eta Alkorta bueltatzen dira, gainera ematen du patroirik gabe geratu direla...


Imaz ta Alkorta Donostiarrakoak ziren berez, ikusteke dago non bukatuko duten; negua luzea izaten ohi da. Eta patroiak Jon Fidalgo eta Aritz Olasagasti dira. Baiña Errota zaharra orain Orioko lehendakaria izaki ea zer gertautzen den bere anaiekin...
Joseba Azurmendik ez du segituko, eta Kaikura jun litekeela diote

Portzierto, Mikel Arostegi da hautatu dutena Orioko ontzia prestatzeko.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie Oct 20, 2023 9:44 pm

Eup!

Fernando Ruiz, Bizkaiko hainbat ontzitan ibilitako kantabriarra, Hondarribiara. Aurten Urdaibain aritu da.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Oct 31, 2023 11:42 pm

Eup!

lebowski escribió:Norbaitek daki zerbait San Pedrori buruz, TKErako plantilla lehiakorra izateko arazo asko izaten ari direla kontatzen didate.
Jakina da donostiarrarekin arazoak izan dituztela eta horregatik Imaz eta Alkorta bueltatzen dira, gainera ematen du patroirik gabe geratu direla...


Galdetu zenun eta nekiena eantzun nuen. Albiste gehiago ditut oain: Joseba Azurmendik ez du seituko; Aritz Olasagasti patroia, Oriora omen dihoa, Errota-zaharrarekin; anaia txikiak ee lagako du eta Getarian arituko omen da. Beraz 6 baja guztira. Baiña, badakizu, zaude lasai hau luzetxoa baita eta behin ACTra igo ta gero, seguru jende berria ere sartuko zaizuela.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Oct 31, 2023 11:48 pm

Eup!

Bertzaldetik Javi Polo, getxotarrak, aurten Santurtziko prestatzailea izandu denak, ARCra jaitsierarekin bere tokia utziko dio Alex Estebani, Orion aritutako arraunlaria. Datorren denboraldian kantabriarrak zuzenduko du bizkaiko ontzia. Lan eskerga izanen du, ikusiko dezute!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor lebowski el Mié Nov 01, 2023 8:08 am

]

Galdetu zenun eta nekiena eantzun nuen. Albiste gehiago ditut oain: Joseba Azurmendik ez du seituko; Aritz Olasagasti patroia, Oriora omen dihoa, Errota-zaharrarekin; anaia txikiak ee lagako du eta Getarian arituko omen da. Beraz 6 baja guztira. Baiña, badakizu, zaude lasai hau luzetxoa baita eta behin ACTra igo ta gero, seguru jende berria ere sartuko zaizuela.[/quote]

Zaila da sinestea egin duten denboraldi bikainarekin jendea hain erraz joango dela.
horrelako klub batera igotzea zenbat kostatzen den ikusita, eta orain plantilla egiteko hainbeste arazo.
batzuentzat dirua baino ez du kontatzen...
lebowski
Oro
Oro
 
Mensajes: 613
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:16 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie Nov 03, 2023 4:44 pm

Eup!

lebowski escribió:]

Galdetu zenun eta nekiena eantzun nuen. Albiste gehiago ditut oain: Joseba Azurmendik ez du seituko; Aritz Olasagasti patroia, Oriora omen dihoa, Errota-zaharrarekin; anaia txikiak ee lagako du eta Getarian arituko omen da. Beraz 6 baja guztira. Baiña, badakizu, zaude lasai hau luzetxoa baita eta behin ACTra igo ta gero, seguru jende berria ere sartuko zaizuela.


Zaila da sinestea egin duten denboraldi bikainarekin jendea hain erraz joango dela.
horrelako klub batera igotzea zenbat kostatzen den ikusita, eta orain plantilla egiteko hainbeste arazo.
batzuentzat dirua baino ez du kontatzen...[/quote]

Erran nizun bezala udazkena eta negua luzeak izaiten dira, eta udaberrian ere azken mugimenduak egoiten ohi dira. Dirua baiño, nik erranen nuke askok mailarik onenean lehiatzea bilatzen dutela, banderen banaketan eskua sartzea, tituluak erdiestea, prestigioa, alegia.

Geo ere erran beharra dago gauzak eztirela bertze garai batzuetan legez, non herriko gazteek herriko ontzian aritu nahi zuten; bazeon atxekimendu bat, leialtasun bat, herriarekiko konpromezu bat. Gaur egun gauzak hagitz ezberdinak dira eta arraunlariak asko mugitzen dira. Nekez emaiten dute euren ibilbide osoa klub batean. Arraunak iraganean zuen xarma haren faktore hori neurri handi batean galdu ein dalakoan nago. Akaso horregatik batzuk ari dira gauzak aldatu nahian, harrobiko eta propioen kupoak handitzearen alde.

Libiari dagokionez, bada bai, harritzekoa izan leike, ACTra igo berri baitira, baiña aipatu sei baja horietatik bi Donostiarrakoak ziran, eta Errota anaiak, hirurak, joan dira, bi Oriora ta bertzea Getarira, etxetik gertu. Ikusiko degu zelan iristen diran maiatzara, baiña seguru izandu dituzten baja horiek ordezkatzen dituztela. Gainea harrobia lantzen ari dira eta hainbat gazte ailegatu daitezke (estribor aldean ankeko lana ein duen gaztetzo on bat dute, bertze bat, aurten jada hainbat estropadatan agertzen hasia dana, Donostiarra Bn utzita ibili dan bertze bat,...). Lasai! talde on bat osatuko dute.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Jue Nov 23, 2023 11:50 am

Eup!

Dabid Iglesias pasaitarra Hibaikaren (ARC2) prestatzailea izanen da, Josetxo Arrizabalagaren erreleboa hartuz.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor lebowski el Jue Nov 23, 2023 2:03 pm

San Pedro eta Hibaika hitzarmen bat sinatu dute, beraz Hibaikako mutilek San pedron entrenatuko dute, hibaikako arraunlari batzuk proban daude Libian eta San Pedro eta Tolosako gazteek maddalen indartuko dute.
lebowski
Oro
Oro
 
Mensajes: 613
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:16 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor The undertaker el Dom Nov 26, 2023 10:31 am

Beno, lortu nun kostata bada ere Sanpedrotarraren bi kamixeta erostea.
Albiste tamalgarriak dakartzue moreen inguruan.
Xaguk dioen bezala, ziur talde fidagarri bat osatuko dutela. Negua luzea da.
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6879
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Nov 28, 2023 2:49 pm

Eup!

Gorka Toledo, Orio Bko lemazain tolosarra Libiaren patroia izanen da.

Eta bai, Hibaika Sanpedrotarraren B ontzia izanen da Dabid Iglesiasen agindupean, ARC2an. Hitzarmen hori dala-eta -Lebowski eta undertakerren lasaitasunerako ;) -, Libiak euki ditun bajak Hibaikako arraunlari batzuekin ordezkatu ahal izanen ditu.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Jue Nov 30, 2023 7:18 pm

Eup!

Hemen paratuko det azken batean oaindik ofiziala ez baita. Espainiako txapelketa aurreratu nahi omen dute eta ekainaren erdialdean jokatu (oaindik eztakite non). Bertze berritasun bat ere eon liteke: txapelteketa autonomikoen bidez sailkatu ordez, litekeena da inskripzio libreak eotea, txapelketa probintzialak eta autonomikoak ere bai ekainean jokatzen ohi direlakotz.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor lebowski el Vie Dic 01, 2023 7:07 am

Txapelketak ekainean egitea oso ideia ona iruditzen zait. Horrela, zuten garrantzia berreskuratzen da eta denboraldiaurreko estropada ofiziala egiten duzu.
Gainera iraganean izan zuten garrantzia berreskuratzen da, eta estropada ofizialak egiten dira denboraldiaurrean.
zaleentzat hilabete bat gehiago lehiaketa erakargarri batzut ikusteko.
lebowski
Oro
Oro
 
Mensajes: 613
Registrado: Jue Sep 18, 2008 12:16 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor The undertaker el Dom Dic 10, 2023 11:31 am

xaguzar escribió:Eup!

Gorka Toledo, Orio Bko lemazain tolosarra Libiaren patroia izanen da.

Eta bai, Hibaika Sanpedrotarraren B ontzia izanen da Dabid Iglesiasen agindupean, ARC2an. Hitzarmen hori dala-eta -Lebowski eta undertakerren lasaitasunerako ;) -, Libiak euki ditun bajak Hibaikako arraunlari batzuekin ordezkatu ahal izanen ditu.


Ez dakit nik hain lasaigarria den Xagu!
Avatar de Usuario
The undertaker
Oro
Oro
 
Mensajes: 6879
Registrado: Jue Dic 27, 2012 9:14 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Dic 12, 2023 4:03 pm

Eup!

Ez larritu undertaker ;) ! Hibaika ARC2n ibili baden ere bazituen aurten euren tostetan arraunlari on bazuk. Erraiten didate bizpahiru gera daitezkeela Carbaren aginduetara, Libian. Hori bai gazte batzuk, aurten Sanpedrotarran protagonismo ttikia euki dutenek, igoal 2024.ean urrats bat eman beharko dute aitzinera.

Eta ezkaude neguan oaindikanen!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mié Dic 27, 2023 5:25 pm

Eup!
Aurtengo denboaldia bukatutakoan jakin gendun Jose Luis Kortak Kaiku laga eta Castreñaren prestatzailea izanen zala. Bueno, bada oain hori airean legoke. Plataforma bat osatu omen da ta hauteskundeak burutu nahi dituzte batzarkideen artean. Kontua da erraiten dala kontrola eskuratuko balute akaso Korta baztertuko luketela.

Izan ere kantabriako arraunak ez du ordezkaririk maila gorenean, ACT ligan alegia. Aspaldi hontan, duela gutxi eta dirua zegoelarik, Pedreña, Astillero edota Castro bera goi-goian zebiltzan eta hango arrauntzaleek berreskuratu nahi dute euren momentuan kantabriarrek zuten indarra eta prestigioa kantauriko uretan. Camargo izandu da bukatzear dagoen urte hontan Kantabriako ontzirik onena, harrobia lantzearen ibilbidea hautaturik. Ikusiko degu zer bide hartu nahi duten aioatu plataforma bultzatu dutenek eta, bide batez, zein izanen den Kortaren patua.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie Dic 29, 2023 4:33 pm

Eup!

xaguzar escribió:Eup!

Hemen paratuko det azken batean oaindik ofiziala ez baita. Espainiako txapelketa aurreratu nahi omen dute eta ekainaren erdialdean jokatu (oaindik eztakite non). Bertze berritasun bat ere eon liteke: txapelteketa autonomikoen bidez sailkatu ordez, litekeena da inskripzio libreak eotea, txapelketa probintzialak eta autonomikoak ere bai ekainean jokatzen ohi direlakotz.


Bada baieztatzen dalakoan dirudi: Espainiako txapelketa ekainak 15-16 dituela jokatuko da. Baiña hona hemen sorpresa: Kontxako badian, hots, Euskal Herriko uretan eginen omen da, aspaldiko partez, azkenekotikanen 32 urte igaro baitia.

Iritsi zait Galiziako txapelketa astebete bat lehenago ospatuko dala, baiña ez dakit bertzeak ee aurreratuko diran, orduan litekeena dala, aurreratu zan bezala, 15ean edonorrek parte har dezakeen estropada batean (erlojupekoan) sailkatzen diren aurreneko zortziek biharamunean Espainiako bandera eskuratzeko lehian parte hartuko luketela, non eta Donostian.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Sab Mar 02, 2024 5:12 pm

Eup!

Hemen paratzen det aurredenboaldia komentatzeko berezko hari bat ez tagolakotz.

Aurrekoko astebukaeran Hondarribian jokatu behar zan jaitsiera bertan behera geatu zan itsasore egoeragaitik. Bihar Kastron tokatzen zan, baina hau ere ez da eginen.

Proba hauek negu luze baten erdian ondo daude saltsa amiñi bat ematearren. Emaitzak ez dira hagitz fidagarriak baiña ontziek euren probak eiten dituzte eta zaletuok ideia bat ein dezakegu zelan dauden igartze aldera.

Oain arte batzuk jokatu dira, azkena Orian, eta gauzak lengo lepotik datozela ematen du. Gehien harritu nauena Ondarru izandu da, emaitza bikainak eskuratu baititu.

Animo, martxoan sartu geala!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor Hetfield. el Mar Mar 12, 2024 3:18 pm

xaguzar escribió:Eup!

Hemen paratzen det aurredenboaldia komentatzeko berezko hari bat ez tagolakotz.

Aurrekoko astebukaeran Hondarribian jokatu behar zan jaitsiera bertan behera geatu zan itsasore egoeragaitik. Bihar Kastron tokatzen zan, baina hau ere ez da eginen.

Proba hauek negu luze baten erdian ondo daude saltsa amiñi bat ematearren. Emaitzak ez dira hagitz fidagarriak baiña ontziek euren probak eiten dituzte eta zaletuok ideia bat ein dezakegu zelan dauden igartze aldera.

Oain arte batzuk jokatu dira, azkena Orian, eta gauzak lengo lepotik datozela ematen du. Gehien harritu nauena Ondarru izandu da, emaitza bikainak eskuratu baititu.

Animo, martxoan sartu geala!

Ta Oriok ez al dik harritu? Nun dao Errota zaharrak egin behar zun "cambio de ciclo"?
Hetfield.
Oro
Oro
 
Mensajes: 376
Registrado: Sab May 30, 2020 3:39 pm

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mié Mar 13, 2024 12:10 pm

Kaixo Hetfield!

Egiari zor ez takit zer erranen zun Olasagastik ailegatu zanean, baiña aldaketek edo ziklo berriek, zuhaitz berriak bezala, normalean denbora behar dute fruitu ematen hasteko. Halere, Orian eginiko proban, oker ezpanago bi ontzien eskifaia "nahastu" omen zituzten. Astebukaera hontan Pasaian bertze proba bat einen da ta bertan ikusiko degu -ala ez, probak bertzerik ez baitira-, non dagoen bakoitza.

Pasaia aipatu det eta baakit hemen Libiaren zaletuak badabiltzala. Erran nuen bere momentuan hauen beldurrak uxatu beha zituztela; ba, ez, kontuz! Sanpedrok hagitz handia den apostu bat egin du. Iaz zeudenekin geratu da, harrobiari aukera bat emanez, eta alde ein dutenak, Errota anaiak barne, ordezkatu ditu, baiña ez nuke nik erranen indartu danik. Are gehiago, handikanen neri ailegatu zaizkidan iruzkinek erraiten didate barruan ere zalantza asko dazkatela, eta martxoan gaude, e! Oaindikanen denbora badute eta ezin baztertu azken orduko aldaketaren bat egotea, baiña denboraldi latza espero dezakete, zuzeneko jaitsiera ekiditea izan liteke euren helburua, eta playoffa ere libratzen badute, premio! Hortxe-hortxe ibiliko dira, gorago ez.

ARCri dagokionez, Arkote eta Salsamendiren Lapurdiren arteko lehia bizi-bizia izan leike. Tamalez, uste det nere Telmo Deuna hoiengandik urrutitxo ibiliko dala. Ea ba Santurtzi zelan egokitzen dan eta Zarautzek eman dezakeen maila. Errekaren errendimendua ikusteko irrikaz ere banago, ea Joseba Fernandezen eskutik zelan portatzen dan. Polita izan daiteke aurten ee bai maila hontan biziko dan lehia.

(Usteet Sanpeko jaitsiera larunbatean, arratsaldean, jokatuko dala. Eguraldia lagun badegu, akaso ni hurbiltzeko eskatuko diot lagun bati, handik kotxea lagatzea Kontxarako txartela eskuratzea bezain zaila oman dalakotz).
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor potto el Mié Mar 13, 2024 5:41 pm

EUSKO LABEL LIGAKO ALDAKETAK

BERMEO

Joan direnak: Ion Etxaniz (Hondarribia), Daniel Folgada (Cabo), Mikel Ojeda, Iker Pascual, Fernando Ruiz (Hondarribia) eta Ander Zabala.


Iritsi direnak: Bersaitz Azkue (Orio), Manuel Bernardez (Meira), Sorin Dragan (Kaiku), David Duran (Zierbena), Aimar Intxausti (Harrobitik igo da), Leo Stan (Harrobitik igo da), Jon Unzaga (Arkote) eta Alberto Vidal (Cabo).

BUEU

Joan direnak: Ez du inork taldea utzi.

Iritsi direnak: David Fernandez, Carlos Palmeiro (Cesantes), Suso Piedras eta Miguel Piñeiro (Meira). Harrobitik zein arraunlari igoko diren zehaztea falta da.

CABO

Joan direnak: Luis Gonzalez (Donostiarra), Alberto Hermo, Ismael Saborido, Marco Silva, Roberto Torres, Manuel Triñanes eta Alberto Vidal (Bermeo).

Iritsi direnak: David Alfaya, Mario Brion (Cabo B), Daniel Folgada (Bermeo), Borja Garcia (Harrobitik igo da), Sergio Garcia (Cabo B), Juan Gonzalez (Harrobitik igo da), Martin Leboran (Orio), Martinez Rendon (Cabo B) eta Jose Rios (Cabo B).

DONOSTIARRA

Joan direnak: Iñaki Arrieta, Beñat Eizagirre, Hadrian Meizoso, David Sainz eta Alejandro Sanjaime.

Iritsi direnak: Peru Alkorta (San Pedro), Iker Eizmendi (Orio), Luis Gonzalez (Cabo), Mikel Imaz (San Pedro), Jaime Lara (Kaiku) eta Ioritz Orbegozo.

GETARIA

Joan direnak: Aitzol Martinez, Josu San Sebastian eta Iñaki Ucin.

Iritsi direnak: Andde Etxaniz, Gaizka Gorostiaga (Hondarribia), Igor Gurutxarri (Ondarroa) eta Gorka Olasagasti (San Pedro).

HONDARRIBIA

Joan direnak: Beñat Alkain, Gaizka Gorostiaga (Getaria) eta Xabier Irigaray.

Iritsi direnak: Ioseba Azurmendi (San Pedro), Ion Etxaniz (Bermeo), Aimar Kanpandegi (Hondarribia B), Mattin Kolas (Hondarribia B), Xabier Olaskoaga (Hondarribia B) eta Fernando Ruiz (Bermeo).

KAIKU

Joan direnak: Jose Luis Korta (entrenatzailea, Castro), Beñat Apraiz (Ondarroa), Sorin Dragan (Bermeo), Oscar Gomez eta Jaime Lara (Donostiarra).

Iritsi direnak: Jon Elortegi (entrenatzailea, Kaiku), David Camacho, Paul Casta (Deustu), Markel Elortza (Santurtzi), Jon Intxaurtieta (Zumaia), David Nuñez (Santurtzi), Adan Prados (Ares), Andres Quintana (Castro) eta Kevin Vieira (Pedreña). Harrobitik zein arraunlari igoko diren zehaztea falta da.

LEKITTARRA

Joan direnak: Patxi Bilbao, Aketza Cordovilla, Aimar Zatika eta Markel Zatika.

Iritsi direnak: Aitor Amorrortu (Portugalete), Erlantz Egia (Elantxobe), Iñaki Elorrieta eta Iñigo Menichetti (Portugalete).

ONDARROA

Joan direnak: Joseba Aristi (Orio), Julen Arostegi, Jon Arriola, Ekaitz Badiola, Eneko Bilbao, Igor Gurutxarri (Getaria) eta Iñigo Larrinaga (Orio).

Iritsi direnak: Beñat Apraiz (Kaiku), Eneko Azkarate, Xabier Azkarate, Xabier Ferreira (Mutriku), Alberto Landa (Santurtzi), Asier Llanas (Deustu), Harkaitz Talledo (Mutriku), Joanes Solozabal (Mutriku), Ander Untzetabarrenetxea (Mutriku), Unax Zabaleta (Mutriku) eta Jenaro Zelaia.

ORIO

Joan direnak: Jon Salsamendi (entrenatzailea, Lapurdi), Bersaitz Azkue (Bermeo), Andoni Campos, Jon Carazo, Iker Eizmendi (Donostiarra), Ander Etxegoien, Alexander Esteban (Santurtzi), Jon Iriondo, Martin Leboran, Xabier Manrique, Alain Osanbela eta Josu Ostolaza.

Iritsi direnak: Mikel Arostegi (entrenatzailea), Martxel Alday, Ugaitz Astigarraga (Orio B), Jokin Azkonobieta (Orio B), Joseba Aristi (Ondarroa), Ibon Arruti, Jokin Azkonobieta (Orio B), Jon Azpiroz (Orio B), Aitzol Elu, Oihan Gozategi (Orio B), Unax Larrañaga (Orio B), Iñigo Larrinaga (Ondarroa), Ibai Lizarralde (Orio B), Jon Olasagasti (San Pedro), Haritz Olasagasti (San Pedro), Joseba Pagadizabal (Orio B), Imanol Sarasola (Orio B), Adur Tapia (Orio B) eta Iker Zinkunegi (Orio B).

SAN PEDRO

Joan direnak: Peru Alkorta (Donostiarra), Joseba Azurmendi (Hondarribia), Mikel Imaz (Donostiarra), Gorka Olasagasti (Getaria), Jon Olasagasti (Orio), Haritz Olasagasti (Orio) eta Imanol Olasagasti.

Iritsi direnak: Alex Badiola (Hibaika), Aratz Bergara (Hibaika), Unai Martin, Iñigo Mercader (Hibaika), Jon Morillo (Hibaika), Gorka Toledo (Orio B) eta Xabi Txintxurreta (Harrobitik igo da).

ZIERBENA

Joan direnak: Jose Angel Garcia, Alberto Gonzalez eta Luis Miguel Villar.

Iritsi direnak: Manuel Gondar (Meira), Breixo Docampo (Tiran), Andoni Garcia, Jon Ruiz (Portugalete), Ander Gallardo (Portugalete) eta Xabier Ibarretxe (Harrobitik igo da).
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
potto
Oro
Oro
 
Mensajes: 1508
Registrado: Mié Sep 17, 2008 9:10 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Mar 18, 2024 1:06 pm

Eup!

Lan bikaiña, potto! Esker aunitz!

Azkenan bai, eaman ninduten Pasaiara Sanpredrok antolatutako proba ikustera, egualdi zoragarriarekin. Erran ein nuen: probak, bertzerik ez, baiña erranen nikek handik duda gehiagorekin itzuli nintzala.

Bermeo nagusitu zen eta atzetik Zierbena. Erran liteke gauzak lengo lepotikanen datozela, baiña benetako dantza ez da oaindik hasi eta urruti gaude. Errekak eakutsi zuen iragartzen genuena eta nahiko ondo kokatuta bukatu zun, ARCko bertze ontzien dexenteko aldearekin, ACTko 3 edo ere atzetik laga zituen. Isuntza eta Getariaren emaitza eskasak iruditu zitzaidan, eta Libiaren arraunkera zikin samarra zela iruditu zitzaidan arren, ez zuen hauengandik urruti ibili, baiña bai, urte gogorra izanen dute aitzinetik.

ARCkoen artean ere, badirudi Sanjuandarrak faborito nagusiak izanen direla eta, aitzineratu nuen legez, lehia polita eon leike Lapurdi eta Arkoteren artean.

Kresalaren usaina geo ta sakonagoa!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Sab May 25, 2024 2:32 pm

Eup!

Hemen sartzen det Mutrikuko estropada, denboraldi ofiziala hasteko gertuago dagoelakotz eta lehenengo inpresioak plazaratzeko.

Gaurkoa Donostiarrak irabazi du, Hondarribi baiño 2 segundu azkarrago bukatu baitu. 3.a Orio, ez oso urruti eta Zierbenari 8 segundu aterata.

Deigarria S. Juanen denbora, Erreka 6.a izandu da eta ACTko batzuei popa eakutsi die; kontuz arrosekin! ARC1eko Arkote, Zarautz, Zumaia eta Santurtzi, hurrenkera horretan baiña 13 segundutan; erran ein nizuen bada gozatzeko moduko kategoria izanen zela, bertze behin. Guztiak, usain txarra darion Libiaren aurretik, ACT mailari eustea zaila izanen dutela konfirmatuz. Lapurdi ere bai, ene harridurarako, urruti samar geatu da. Azkenak Hibaika eta Busturialdea.

Gero ta gutxiago falta da munduko ikuskizunik handienaz gozatzeko :D !!
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Vie May 31, 2024 1:56 pm

Eup!

Ikusi al dezute ETBren bideoa? Oilo ipurdia!! Itzelezko gogoa bertze denboaldi batez gozatzearren :D .
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Lun Ago 19, 2024 11:36 am

Eup!

Unai Etxeberriak laga einen du Zumaia. Ur nahasiak hemen, ez Realean bakarrik. Aurtengo estropezuak ondorio gehiago izanen ditulakoan nao. Ea ba zer gertautzen dan Telmo Denunarekin datorren urtean...
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Re: 2024rako ZURRUMURRUAK

Notapor xaguzar el Mar Ago 20, 2024 4:39 pm

Eup!

Cristian Garma, patroi beteranoa, iaz arte Soteran ibili zana eta aurten Getxoko beteranoen ontzian zebilena, Sanpedrotarrara dihoa. Suposatzen det mailari eusteko kanporaketan parte hartuko duela, Gorka Toledo gazte tolosarraren ordez.

Ba zer erranen dizuet? Etzait bidezkoa iruditzen, are gutxiago denboaldi hasieran adierazi zutelakotz euren jendearen aldeko apostua eginen zutela, bai ala bai. Bada ez, ez dute hitza bete, patroi gaztea markatu eta kanporaketarako tranpatxo bat eginez. Nik uste det azken orduko fitxaketa hauek debekatuta eon beharko liratekeela.
REALEAN ERE EUSKARAZ!!!
Avatar de Usuario
xaguzar
Oro
Oro
 
Mensajes: 11293
Registrado: Mié Oct 14, 2009 3:16 am

Siguiente

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 2 invitados